Barrundia
Barrundia Arabako iparraldeko udalerri bat da, Arabako Lautadako kuadrillakoa. Mugakide du Gipuzkoa iparraldean, eta 936 biztanle ditu.
Barrundia | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||
![]() | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Aguraingo kuadrilla | ||||||||||
Izen ofiziala | ![]() | ||||||||||
Alkatea | Igor Medina ( EH Bildu) | ||||||||||
Posta kodea | 01206 | ||||||||||
INE kodea | 01013 | ||||||||||
Herritarra | barrundiar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°54′55″N 2°30′11″W / 42.9153°N 2.503°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 97,43 km2 | ||||||||||
Garaiera | 560 metro | ||||||||||
Distantzia | 18 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 914 (2022)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 9,61 biztanle/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | ![]() | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 16,18 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 65,57 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 87,5 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 3,44 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 7,36 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 26,96 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 14.33 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera data | 1960 | ||||||||||
Webgunea | http://www.barrundia.net/ |
EtimologiaAldatu
Donemiliaga Kukulako kartularioan (1205) Barrundiz gisa ageri zen. 1417ko agiri batean, aldiz, Barundia gisa.
GeografiaAldatu
Barrundia Arabako iparraldean dago, Elgeako mendilerroaren hegoaldeko magaletan eta Arabako lautadaren ekialdeko atalaren ipar partean. Bertatik igarotzen da Gasteiz eta Agurain lotzen dituen A-1 autobidea.
MugakAldatu
HerriakAldatu
Hamasei herrik osatzen dute Barrundiko udalerria (biztanleen kopurua 2020ko datua da)[4]:
- Audikana: 23 biztanle.
- Dallo: 20 bz.
- Elgea: 63 bz.
- Etura: 76 bz.
- Etxabarri Urtupiña: 63 bz.
- Garaio (hutsik, gaur egun)
- Gebara: 67 bz.
- Deredia: 78 bz.
- Hermua: 52 bz.
- Larrea: 104 bz.
- Marieta-Larrintzar: 82 bz.
- Maturana: 43 bz.
- Mendixur: 50 bz.
- Ozeta (udalerriko herriburua): 221 bz.
- Urizar (hutsik, gaur egun).
- Zuhatzola (hutsik, gaur egun).
Inguru naturalaAldatu
Iparraldean, Elgeako mendilerroak banatzen du Gipuzkoako Debagoiena eskualdetik. 2000an 40 haize errotako parke eoliko bat ezarri zuten han, EAEko lehena.
Hegoaldeko mugan, Uribarri Ganboako urtegia du.
HistoriaAldatu
Barrundiko udalerriak Arabako lau ermandade eta jaurerri historiko biltzen ditu: Gebara, Ganboa, Larrintzar eta Barrundia izen berekoa.
1835ean jaurerriak eta ermandadeak desagertu ziren, eta honako udalerri hauek osatu ziren:
- Barrundia. Honako herriak hartzen zituen: Audikana (hiriburua), Dallo, Etxabarri Urtupiña, Deredia, Hermua, Larrea, Matura, Otatza, Ozeta eta Zuhatzola.
- Ganboa. Honako herriak ziren: Garaio, Larrintzar, Marieta, Mendixur, Azua (hiriburua), Mendizabal, Langara, Orenin eta Zuhatzu.
- Gebara, herri hauekin: Elgea, Etura, Gebara eta Urizar, baita Oñati ere hasiera batean.
1885ean, Barrundia eta Gebara batu egin ziren, eta hiriburua Ozetan jarri zen.
Azkenik, XX. mendearen erdialdean (1955ean), Uribarri Ganboako urtegia eratu zutenean, Ganboako haranaren zati handi bat ur azpian geratu zen, eta uretatik libre geratu ziren herriek inguruko udalerriekin bat egin zuten. Barrundiaren kasuan Garaio, Marieta, Larrintzar, Zuhatzu eta Mendixur integratu ziren udalerrian.
DemografiaAldatu
XX. mende ia osoan zehar populazioak beheranzko joera izan zuen Barrundian, eta mende hasieran 1.300 biztanle inguru bazituen, 1990erako 481 besterik ez ziren bizi bertan. Ordutik, joera aldatu eta populazioa hazten hasi zen. XX. mendearen azken hamarkadan eta XXI. mendearen lehenengoan hazkunde esanguratsua gertatu zen eta populazioa bikoiztu egin zen.
Barrundiko biztanleria |
---|
![]() |
PolitikaAldatu
2019ko udal hauteskundeakAldatu
2019ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Barrundiko alkatea EH Bilduko Igor Medina da.
Barrundiako udalbatza | |||||
Alderdia |
2019ko maiatzaren 26a | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
EH Bildu | 5 / 7 |
||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 2 / 7 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 0 / 7 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 7 |
||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
AlkateakAldatu
Hauek izan dira Barrundiako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[5] | |
Felix F. Ruiz de Azua Barrena[5] | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Emiliano Uriarte Garay[5] | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Serapio Uriarte Isasmendi[5] | 1987 | 1991 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose A. Perez de Arrilucea Madinabeitia[5] | 1991 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Araceli Urcelay Azkoitia[5] | 1995 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
1999 | 2003 | Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
Jose Felix Uriarte Uriarte | 2003 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Felix Uriarte Uriarte[6] | 2007 | 2011 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Maria Josefa Zelaia Zumelaga | 2011 | 2011 a | Bildu | |
Afro Olabe Martinez de Albeniz | 2011 | 2015 | Bildu | |
Afro Olabe Martinez de Albeniz[7][8][9] | 2015 | 2019 | Euskal Herria Bildu | |
Igor Medina Isasa[10][11][12] | 2019 | 2023 | Euskal Herria Bildu[13] | |
2023 | Jardunean | Euskal Herria Bildu |
a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
GarraioaAldatu
Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu udalerrian:
|
KulturaAldatu
EuskaraAldatu
1879an, gaur egun Barrundia osatzen duten guneetan 430 euskal hiztun zeuden. Garai hartan 2.000 biztanle inguru zegoenez, euskal hiztunak % 21 ziren. 1973an, berriz, 3 euskal hiztun besterik ez ziren egiaztatu Barrundian: bat Marieta-Larrintzarren, beste bat Elgean, eta beste bat Ozaetan Frankoren diktaduraren azken urteak ziren.
Ondoren izandako berreskurapenaren eraginez, gaur egun barrundiarren % 27 euskal hiztunak dira, eta herritarren beste % 19k euskara ulertzen du. 1996an 77 euskaldun (%14) eta 2001ean 128 (%20.5) erroldatuta zeuden, guztira 549 eta 623 herritar bizi zirelarik, hurrenez hurren. Erdi euskaldunak ziren 21 eta 92.
Ondasun nabarmenakAldatu
- Gebara gaztelua eta gaztelu behinola garrantzitsuenaren hondakinak Gebara herrian. Gaztelua XV. mendean eraiki zuten eta Lehen Gerra Karlistaren amaieran, 1839an, alegia, birrindu. Jauregiaren dorre bat zaharberritu dute azken urteotan.
- Larreako Lazarraga dorrea, Eusko Jaurlaritzak 2002an kultura ondasun izendatua.[14]
- Garaioko herrialde-parkea. Bainurako hondartzaz hornitua dago.
- Mendixurko ornitologia-parkea.
- Ozetan, San Joan Bataiatzailearen eliza eta Isasmendi jauregia.
- Hermuan, San Martin kaleko 1 zenbakidun etxea
- Gebaratarren dorretxea
JaiakAldatu
Uztailaren 4an Bartea izeneko erromeria egiten da Larrean eta Hermuan. Bigarren mailako irinez egindako ogi handi bati deitzen zaio bartea, eta izen hori hartzen du egun horretan Hermuan ospatzen duten erromeriak. Hermua herrira abiatzen dira Larreako biztanleak oinez. San Martin baselizan meza entzun ostean, bertan soka-dantza edo aurreskua danzatzen dute[15].
Barrundiar ospetsuakAldatu
- Joan Perez Lazarraga (1548?–1605), euskal idazlea.
- Bruno Villareal (1799-1860), jeneral karlista.
- Manuel Arostegi Saenz de Olamendi (1758-1813), politikari liberala.
- Vicente Beltran de Heredia (1885-1973), elizgizona eta historialaria.
- Eloy Placer Martinez de Lezea (1914-1974), Renoko Center for Basque Studies ikerketa zentroan irakaslea.
- Juan Manuel Diaz de Gereñu (1956-), literatura-irakaslea eta ikerlaria.
- Estibaliz Ruiz de Azua (1968-), kazetaria eta Gebarako alkatea 2013tik.
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ Arabako biztanleria datuak herrika eustat.es webgunean
- ↑ a b c d e f «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Alcalde de Barrundia (Álava) condena "sin paliativos" la explosión del artefacto colocado en el repetidor de Urdingain» Europa Press 2008-07-04 (Noiz kontsultatua: 2023-02-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «EH Bildu gobernará en nueve municipios de Álava durante la presente legislatura» 20 minutos 2015-06-13 (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Gorka Urtaran, nuevo alcalde de Vitoria» El Diario Vasco 2015-06-27 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Placer, ‘in memoriam’» Noticias de Álava 2017-07-09 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
- ↑ «Udalerriak - web.araba.eus» web.araba.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Barrundia contará con una escuela rural el curso que viene» Naiz 2020-01-16 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
- ↑ «Diputación Foral de Álava finaliza las obras del recorrido perimetral de la Ruta Verde del Embalse de Ullíbarri Gamboa» Europa Press 2022-03-21 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
- ↑ Larreako Lazarraga dorrea kultura ondasun izendatzeko erabakia[Betiko hautsitako esteka], Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.
- ↑ Ezpalak 2015 Larreako herritarrak: Bartearen aurreskua. (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |
- «Barrundia», Aguraingo Kuadrillaren webgunean.
- «Barrundia», Eusko Jaurlaritzaren webgunean.
- (Gaztelaniaz) «Barrundia», Auñamendi Eusko Entziklopedia.