Gebara

Barrundiako herria, Araban

Gebara Arabako iparraldean dagoen herria da, egun Barrundiako udalerriaren barruan kokatutakoa. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 38 biztanle ditu.

Gebara
Barrundia, Euskal Herria

GebarakoJauregi.jpg

Gebarako dorretxe-jauregia eta atzekaldeko muinoaren gainekaldean Gebara gazteluaren hondakinak
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Udalerria Barrundia
Koordenatuak 42° 53′ 37″ N, 2° 30′ 41″ W / 42.8936°N,2.5114°W / 42.8936; -2.5114Koordenatuak: 42° 53′ 37″ N, 2° 30′ 41″ W / 42.8936°N,2.5114°W / 42.8936; -2.5114

Elgeako mendilerroa herriaren iparraldean dago, Debagoienako eskualde gipuzkoarretik bereiziz.

GebaratarrakAldatu

Gebaratarren leinuaren jatorri urruna ez dago argi, aztarnarik urrutienak Nafarroakoak diren arren, XI. mendeko bigarren erdialdekoak.

Leinukoek izena hartu zuten herri honetatik, eta denborarekin zabaldu ziren Oñati eta Leintz-Gatzagara iparraldean eta Barrundiako beste herrietara, Egilatz eta Araia aldera ekialdean.

Denborarekin, hara eta hona areago zabalduz joan ziren, hala nola Gipuzkoako zenbait herritan izen bereko jauregiak eta baserriak eraikita. Seguran, Gebara jauregia (XVI. mende bukaerakoa), Irunen Gebara baserria (1481erako dagoeneko esistitzen zena) eta Gebara-berri baserria, eta hortik metro gutxira, Hondarribiko lurretan, Gebara-Larre baserria eta izen bereko lurrak eta aspaldiko plaia edo padurak. Irungo Gebara eta Gebara-berri baserriak XX. mendearen bukaeran bota zituzten, lehena 1988an harriz harri desmuntatu zuten, geroago berreraikia izateko ustezko asmoarekin, baina azkenean ez zuten Gebara baserri historikoa berreraiki eta zenbakidun harriak urtetan agerian eta halamoduz pilatuta egon ziren, Udalaren biltegi batean. Bestalde, Hondarribian Ladron de Gebara leinuaren XVII. mendeko jauregia dago, Kale Nagusian.

OndareaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Gebara gaztelua» eta «Gebaratarren dorretxea»

Gaztelua, jauregia edo gotorlekua XV. mendeko amaieran eraiki omen zuen Iñigo Velez Gebarakoak, eta denborarekin leinuaren egoitza nagusi eta administrazio gune bilakatu zen.

Azkenik, Lehen Gerra Karlistan baitan eta Zurbano jeneralaren aginduz suntsitu egin zuten 1839an. Horren ondorioz, gaur egun arte aztarnak baino ez dira gelditu.

Ermandade eta udalerriaAldatu

Gebarako ermandadea delakoa egon da historikoki, non izen bereko herriaz gain Elgea, Etura eta Urizar ere zeuden. XIX. mendean burututako udal-erreforman udalerri bihurtu zen.

1885 urtearen inguruan Barrundia udalerriaren barrura sarrarazi zuten.

Demografia eta biztanleriaAldatu

Gebarako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
25 28 29 33 42 43 40 38

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa