Ireki menu nagusia
Lot eta bere alabak, Simon Voueten margolana

Intzestua familia bateko kideen arteko sexu harreman debekatua da. Mundu osoko kultura gehien-gehienetan tabutzat hartzen da, baina tabuak, debekuak edo gaitzespenak, hedadura ezberdina du kultura eta garai batetik bestera. Batzuetan, familia nuklearrera mugatzen da soilik, guraso eta seme-alaben arteko harremanak debekatuz hain zuzen; beste batzuetan ordea, familia eremu zabalagoa hartzen du, esaterako koinata eta koinatuekiko sexu harremanei buruz. Intzestuaren tabua azaltzeko hainbat teoria eratu dira, biologikoak, psikologikoak nahiz soziologikoak. Teoria biologikoen arabera, intzestua espeziearentzat arrisku biologikoa dakar, bereziki genetika aldetik sor daitezkeen nahasmenduak direla eta.


Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.