António Agostinho Neto (Bengo, 1922ko irailaren 17a- Mosku, Errusia, 1979ko irailaren 10a) angolar politikari, poeta eta medikua izan zen. Angolako Errepublikako lehenbiziko presidentea izan zen 19751979 bitartean. Komunista eta nazionalista zen, eta Angolaren Askapenerako Herri Mugimenduaren (MPLA) fundatzaileetakoa. Poesia liburuak argitaratu zituen.

Agostinho Neto

(1975)
1. Angolako presidentea

1975eko azaroaren 11 - 1979ko irailaren 10a
← baliorik ez - Lúcio Lara
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntónio Agostinho Neto
JaiotzaÍcolo e Bengo (en) Itzuli1922ko irailaren 17a
HerrialdeaAngolako Herri Errepublika
Lehen hizkuntzaportugesa
HeriotzaMosku1979ko irailaren 10a (56 urte)
Hobiratze lekuaLuanda
Heriotza modua: pankreako minbizia
Hezkuntza
HeziketaCoimbrako Unibertsitatea
Lisboako Unibertsitatea
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, poeta, mediku idazlea eta Preso politikoa
Lantokia(k)Casa dos Estudantes do Império (en) Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoaolerkigintza
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAngolako Gerra Zibila
Angolako Independentzia Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaMetodismoa
katolizismoa
Alderdi politikoa Angolaren Askapenerako Herri Mugimendua

Discogs: 2498986 Find a Grave: 48255835 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Lisboan (Portugal) ikasi zuen medikuntza. Angolaren Askapenerako Herri Mugimendua (MPLA) izenekoaren sortzaileetako bat izan zen 1956an. Espetxean bi urtez egon ondoren, 1962. urtean Marokora ihes egin eta MPLA-ren lehendakari aukeratu zuten. 1975eko urtarrilean, Angolak burujabetasuna lortu zuenean, Netok behin-behineko gobernuan parte hartu zuen. Urte bereko azaroan, Angolako Gerra Zibila hasi ostean, errepublikako presidente aukeratua izan zen. 1979an, gibeleko minbiziak jota zegoela, Moskura eraman zuten, eta bertako eritegi batean hil zen irailaren 10ean.[1] Gerra zibilak 2002 arte iraun zuen.

Poemak aldatu

  • Quitandeira
  • Voz de sangue
  • Mussunda amigo
  • Contratados
  • Aspiração
  • Poesia africana
  • Fogo e ritmo
  • Kinaxixi
  • Noite
  • Consciencialização
  • Civilização ocidental
  • Adeus à hora da largada

Erreferentziak aldatu

  1. Biografia de Agostinho Neto. agostinhoneto.org (Noiz kontsultatua: 2019-6-29).

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Agostinho Neto