Gaza (hiria)

Gaza[1] (arabieraz: غزة‎ Ġazzah, ˈɣazza ahoskatua; hebreeraz: עזה‎ 'Azzah) hiria Gazako zerrenda eskualdeko hiririk garrantzitsuena da. Bertan 400.000 biztanletik gora aurki daitezke. 1993ko Osloko Hitzarmenaz geroztik Palestinaren menpe dagoen hiria da.

Gaza
hiria
Gaza City.JPG
Hiriaren ikuspegiaCommons-logo.svg Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea  Palestinako Aginte Nazionala
Gobernazioa Gaza
Alkatea Majid Abu Ramadan
Geografia
Koordenatuak 31° 31′ N, 34° 27′ E / 31.52°N,34.45°E / 31.52; 34.45Koordenatuak: 31° 31′ N, 34° 27′ E / 31.52°N,34.45°E / 31.52; 34.45
Gz-map.gif
Azalera 151 km²
Altuera 35
Demografia
Biztanleria 515.556 bizt. (2012)
Dentsitatea 9.373,75 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera XV. mendea
Ordu eremua UTC+02:00 eta UTC+03:00
Hiri senidetuak Turin, Dunkerque, Tel Aviv, Tabriz, Tromsø, Cascais, Bartzelona, Cáceres, Saint-Denis eta Communauté urbaine de Dunkerque (en) Itzuli
http://www.mogaza.org/ www.mogaza.org

HistoriaAldatu

Antzinako filistiarren bost hiri nagusietako bat zen Gaza; Sanson han izan zen, eta bertan hil zen. Alexandro Handiak setio luze baten ondoren bereganatu zuen, eta Judeako Gerra Zibilean guztiz hondatu zuten. Berriro eraiki zutenean arabiarrek hartu zuten (632); gurutzaden garaian, eta baita geroago ere, XVI. mendeko turkiarren eta mamelukoen arteko gerran, borroka ugari egin ziren bertan.

Bonapartek 1799an hartu zuen Egiptora egin zuen espedizioan. 1948. urtean Gaza eta Gazaren inguruak, Nazio Batuen Erakundearen erabakiz Jordaniarekin batera estatu arabiar burujabea eratu behar zutenak, Egiptok eskuratu zituen. 1956ko azarotik 1957ko martxora israeldarren mende egon zen eta NBEko indarren eskuetan jarri zuten, eta berriro Egiptok eskuratu zuen; 1967ko gerratik 1993 arte Israelen esku egon zen.

AuzoakAldatu

 
Gazako hondartza.

11 auzunetan banatuta dago Gaza:

  • Al-Montar muinoa
  • Al-Daraj
  • Zaytoon
  • Shuja'eya
  • Al-Tuffah
  • Al-Sabra
  • Al-Remal
  • Al-Sheikh Ejleen
  • Gazako Portu Zaharra
  • Sheikh Radwan
  • Al-Nassr

KlimaAldatu

Datu klimatikoak (Gaza)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 18.3 18.9 21.1 24.4 27.2 29.4 30.6 31.7 30.6 28.9 25.0 20.6 25.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 9.4 10.0 11.6 13.8 16.4 19.5 21.4 22.2 20.5 17.7 14.5 11.6 15.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 104 76 30 13 3 1 0 1 3 18 64 81 390
Eguzki orduak 204.6 192.1 241.8 264.0 331.7 339.0 353.4 337.9 306.0 275.9 237.0 204.6 3288.0
Hezetasuna (%) 85 84 83 82 84 87 86 87 86 74 78 81 83
Iturria: Arab Meteorology Book[2]

OndareaAldatu

Hiri senidetuakAldatu

Gaza ondorengo hiriekin senidetuta dago:

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Palestinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.