Maurice Audin

Marice Audin (Béja, Tunisia, 1932ko otsailaren 14a - Aljer, 1957) frantziar matematikaria izan zen, Aljerreko Unibertsitateko irakasle laguntzailea, Aljeriako Alderdi Komunistako militantea eta Aljeriaren independentziaren aldeko militantea. Aljerko guduan atxilotu zuten, 1957ko ekainaren 11n eta, desagertu ostean, ezezaguna den data batean hil zuten. Bere gorpua ez da inoiz agertu.

Maurice Audin
Maurice and Josette Audin.jpg
(1957)
Bizitza
JaiotzaBéja (en) Itzuli1932ko otsailaren 14a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaAljer1957ko ekainaren 21a (25 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
Ezkontidea(k)Josette Audin (en) Itzuli  (1953ko urtarrila -  1957)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaAljerko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaRené de Possel
Laurent Schwartz
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Laurent Schwartz
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta militante politikoa
Enplegatzailea(k)Aljerko Unibertsitatea
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAljeriako Independentzia Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAlgerian Communist Party (en) Itzuli

Paraxutistek atxilotu osteko galdetegian, torturen ondorioz hil zela defendatu dute hainbat kazetari eta historialarik, tartean Pierre Vidal-Naquetek. Frantziaren arabera, ihes egiten ari zela tiro bat eman zioten. Haserrea sortu zuen Audinen desagerpenak, batez ere bere doktoretza tesia in absentia defendatu ostean. 2014an François Hollandeek atxiloketan hil zela aitortu zuen, baina dokumenturik askatu gabe. 2018ko irailaren 13an Emmanuel Macronek ofizialki onartu zuen Frantziako armadak bere tortura eta erailketan izan zuen ardura.

Marice Audin Michèle Audin matematikariaren aita zen.