Braunau am Inn
Braunau am Inn Austriako Austria Garaia eskualdeko muga hiria da (Alemaniaren mugan dago). Salzburgotik 60 kilometro iparralderantz dago eta 16.362 biztanle ditu. 1889ko apirilaren 20an Adolf Hitler hiri horretan jaio zen.
Braunau am Inn Braunau am Inn | ||
---|---|---|
Austria Garaia | ||
Braunau am Inn udalerriaren ikuspegia. Irudi gehiago | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Austria | |
Lurraldea | Austria Garaia | |
Alkatea | Johannes Waidbacher(ÖVP) | |
Jatorrizko izena | Braunau am Inn | |
Posta kodea | 5280, 5283 eta 5289 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 48°15′30″N 13°02′00″E / 48.2583°N 13.0333°E | |
Azalera | 24,8 km² | |
Altuera | 351 | |
Mugakideak | Simbach am Inn, Kirchdorf am Inn, Sankt Peter am Hart (en) , Burgkirchen (en) , Neukirchen an der Enknach (en) , Schwand im Innkreis (en) eta Überackern (en) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 17.095 (2018ko urtarrilaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | |
Dentsitatea | 688 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 810 | |
Telefono aurrizkia | 07722 | |
Ordu eremua | UTC+01:00, UTC+02:00 eta Europa Erdialdeko Udako Ordua | |
Hiri senidetuak | Simbach am Inn eta El Castillo (Nikaragua) | |
Matrikula | BR | |
http://www.braunau.at/ |
1989an Gerhard Skiba alkateak diktadorearen jaiotetxean gerra eta faxismoaren aurkako monumentu bat altxarazi zuen. Historia garaikidearen elkarteak 1992 urtetik aurrera Braunauar Historia Garaikidearen-Egunak (Braunauer Zeitgeschichte-Tage) ospakizuna antolatzen du, eta 1998tik aurrera, "Memoriaren Austriar Zerbitzuak" (alemanez: Österreichischer Gedenkdienst) Braunauen bilerak ere ospatzen ditu.
2000an bertako Braunauer Rundschau egunkariak Braunau setzt ein Zeichen ("Braunauek seinale bat ematen du") sinadura bilketa egin zuen.
Hitlerren jaiotetxea izan zena egun arazo mentalak dituzten umeentzako errehabilitazio-etxea da. Haren aurrealdean dagoen harria Mauthausen Kontzentrazio-esparrutik —handik gertu dago— ekarritakoa da, nazismoa eta Hitlerren gidaritzapean eginiriko ekintzen aurkako protesta gisa.
Iruditegia
aldatu-
Erdigunea
-
Udaletxea
-
San Esteban eliza
Herritar ezagunak
aldatu- Adolf Hitler (1889 - 1945), nazi diktadorea.
Kanpo estekak
aldatu- Braunau am Inn udalerriko webgune ofiziala (Alemanez)