Ireki menu nagusia

Marneko lehen gudua (baita ere, Marneko Miraria bezala ezagutua) Lehen Mundu Gerrako guda bat izan zen 1914ko irailaren 5tik-1914ko irailaren 12ra artean gauzatu zena. Aliatuek, gudaroste alemaniarra garaitu zuten[1]. Sei dibisio frantziarrek eta Britainia Handiko Indar Espedizionarioak (BEF) Marne ibaian zehar egin zuten kontrako erasoek, Alemaniar Inperialaren armada ipar-mendebalderantz atzera egitera behartu zuen. Beranduago, Aisneko Lehen Batailara eta Itsas Lasterketara eramanez. Balio handiko garaipena izan zen herrialde aliatuentzat bataila hau, hala ere, Mendebaldeko Frontean gerrak lau urte iraun zuen[2].

Marneko lehen gudua
Lehen Mundu Gerra
Mendebaldeko Frontea Lehenengo Mundu Gerran
Soldadu alemaniarrak Marneko lehen gudako frontean
Data 1914ko irailaren 6a-1914ko irailaren 12a
Lekua Marne ibaia, Paris, Frantzia
Koordenatuak 49° 01′ 00″ N, 3° 23′ 00″ E / 49.016666666667°N,3.3833333333333°E / 49.016666666667; 3.3833333333333Koordenatuak: 49° 01′ 00″ N, 3° 23′ 00″ E / 49.016666666667°N,3.3833333333333°E / 49.016666666667; 3.3833333333333
Emaitza Frantzia eta Britainia Handiaren garaipena
Gudulariak
 Frantzia
 Britainia Handia
 Alemaniar Inperioa
Buruzagiak
Frantzia Joseph Joffre
Frantzia Joseph Gallieni
Frantzia Michel-Joseph Maunoury
Frantzia Louis Franchet d'Esperey
Frantzia Ferdinand Foch
Frantzia Ferdinand de Langle de Cary
Frantzia Maurice Sarrail
Britainia Handia John French
Alemaniar Inperioa Helmuth von Moltke
Alemaniar Inperioa Alexander von Kluck
Alemaniar Inperioa Karl von Bülow
Alemaniar Inperioa Max von Hausen
Alemaniar Inperioa Albrecht von Württemberg
Alemaniar Inperioa Prusiako Gillermo
Indarra
Guztira
• 1.082.000 soldadu
Frantziako armada
• 64 dibisio
Britainiar armada
• 6 dibisio
Alemaniar Inperioa
• 900.000 soldadu
• 51 dibisio
Galerak
Frantziak
• 250.000 soldadu (80.000 hildako)
Britainia Handiak
• 13.000 soldadu (1.700 hildako)
Alemaniar Inperioa
• 250.000 soldadu (67.700 hildako)

AurrekariakAldatu

Abuztuaren 7tik irailaren 13ra arte, lubaki-gerra izen orokorra da Frantziako armadaren operazio guztientzat. Denbora tarte zehatz batean (1914. urteko abuztuaren 4an), Alemaniako, Frantziako eta Belgikako armaden artean, borrokaldi ugari hasi ziren alemaniar-frantses frontean eta Belgikako hegoaldean[2]. Liejako udalerria, alemaniarrek okupatu zuten abuztuaren 7an. Britainia Handiko Indar Espedizionarioen (BEF) lehen unitateak Frantzian lehorreratu ziren eta tropa frantsesek, Alemaniako muga zeharkatu zuten. Mulhouseko guduan I. Mundu Gerrako lehen frantses ofentsiba eraso ofiziala izan zen. Frantziarrek Mulhouse harrapatu zuten, abuztuaren 11n alemaniarren aurkako erasoa egitera behartu zuten arte. [1]Abuztuaren 12an, Haeleneko gudua, Alemaniako eta Belgikako zalditeria eta infanteria indarrak neurtu ziren, era harrigarrian, Belgikak defentsa arrakastatsua lortuz. Britainiarrek lau dibisio eta zaldiko dibisioen mugimendua Frantziara eraman zuten abuztuaren 16an, Liejako azken posizioaren gotorlekura (Position fortifiée de Liège) amore eman zutenean. Belgikako Gobernuak Bruselatik abuztuaren 18an erretiratu zen.[3]

 
Frantzia, Alemania, Luxenburgo eta Belgika 1914. urtean

Batailaren antolaketaAldatu

Mendebaldeko hegalaAldatu

Frantzia eta Britainia Handiaren soldaduak.

Ekialdeko hegalaAldatu

Alemaniar Inperioaren soldaduak.

OndorioakAldatu

Marneko lehen gudua garaipen estrategikoa izan zen herrialde aliatuentzat Schlieffen planaren porrota suposatu zuelako (Frantziako porrot azkarra bilatzen zuena)[3].

ErreferentziakAldatu

  1. a b (Ingelesez)  B ASPREY, ROBERT (1962) The First Battle of the Marne. Weidenfeld & Nicolson. 73-109. or. .
  2. a b (Ingelesez)  Sumner, Ian (2010) The First Battle of the Marne 1914: The French 'miracle' halts the Germans (Campaign) Osprey Publishing 78-88. or. ISBN 978-1846035029 .
  3. a b (Ingelesez)  Doughty, Robert Allan (2005) Pyrrhic Victory-French Strategy and Operations in the Great War Harvard University Press 378-390. or. ISBN 978-0674027268 .