Ireki menu nagusia
Kontzeptua naziek eragindako Holokaustoren inguruan erabili zen.

Gizadiaren kontrako krimena nazioarteko zuzenbidearen arabera hilketa masiboko ekintzak edo herri oso baten aurkako jazarpena definitzeko kontzeptua da. Hau beste guztien gaineko delitu penala bezala jotzen da. Terminoa lehen aldiz 1907ko Hagako Konbentzioaren atarikoan erabili zen eta, ondoren, nazien aurkako Nurenbergeko epaiketetan (1945tik 1949ra) Holokaustoren inguruko akusazioetan zeren eta nahiz eta krimen handiak izan ez zuten nazioarteko itun zehatz bat urratzen.

Erromako EstatutuaAldatu

1998ko uztailaren 17an Nazioarteko Zigor Auzitegiak Erromako Estatutua onartu zuen eta bertan Gizadiaren kontrako krimenaren epigrafearen azpian jasotzen diren delituak zehaztu zituen: hilketak, deuseztatzea, esklabotasuna, deportazioa, bortxazko populazioaren lekualdatzea, espetxeratzeak edo nazioarteko itunen aurkako beste motatako bahiketak, tortura, bortxaketak, sexu-esklabotasuna, bortxazko prostituzioa, bortxazko haurdunaldiak, bortxazko antzutzea edo antzeko sexu-bortxaketak, berezko nortasuna duten taldeen aurkako jazarkundeak, pertsonen desagerpenak, apartheid krimenak.

Eraso hauek sistematikoki populazio zibilaren aurka eramaten dira, egiten ari denaz kontzientzia erabatekoa izanik.

Krimen motakAldatu

Erromako Estatutuaren arabera Gizadiaren aurkako krimen barruan 11 motako ekintzak katalogatu daitezke:

 
Kanbodiako Khmer Gorriek eragindako hilketak.

Krimen hauen preskribaezintasunaAldatu

Zuzenbide penalean, normalean, denbora bat igaro ondoren, delinkuenteen aurkako jazarpena amaitzen da. Delitu hauekin hori ez da gertatzen, hau da, preskribaezintasuna ezartzen zaie, nahiz eta denbora pasa, kriminal horien ardura ez da bukatzen.[1]

Minnesotako protokoloaAldatu

Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Mandatariaren Bulegoak (ACNUDH) 1991n protokolo bat aurkeztu zuen, Minnesotako protokoloa bezala ezagututa, gizadiaren aurkako krimenak ikertzeko garaian, batez ere Estatu susmagarrien funtzionarioek ikerketetan eragina ez izateko.

ErreferentziakAldatu

Ikus, baita ereAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gizadiaren aurkako krimen