Beatriz Unzue Esnaola

idazkaria, euskal herritar politikaria

Beatriz Unzue Esnaola (Amasa-Villabona, 1974ko urtarrilaren 9a) idazkaria, kirolaria eta politikaria da. 2023ko ekainaren 17an Billabona-Amasa udalerriko alkate bilakatu zen bigarren aldiz, 2023ko maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz.[1]

Beatriz Unzue Esnaola

Villabona-Amasako alkate

Bizitza
Jaiotza1974ko urtarrilaren 9a (50 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazkaria eta kirolaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

Facebook: beatriz.unzueesnaola Instagram: beatrizunzue Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Beatriz informatika kudeatzailea da ikasketaz eta idazkaria lanbidez. Herriko hainbat eragile eta elkartetan lanean aritua, baita parte hartzaile modura ere, hala nola, Aizkardi elkartearen mendi ibilaldietan, emakumezkoen pala txapelketetetan, bolo tiraldietan, Gabonetako haurren kabalgatan, Amasako jaietan, Ikastolako guraso elkartean... Kirolaria ere bada eta Behar Zana elkartearekin lehiatzen da palan eta bolo tiraldietan.[2]

 
Beatriz Unzue bolaria, Euskadiko txapeldun

Kirolari aldatu

2017ko ekainaren amaieran Behar Zanako Beatriz Unzue amasarrak Euskadiko Bola Txapelketa irabazi zuen.

Politikari aldatu

Amasa-Villabonako EH Bilduko herrigintza taldeko kidea da 2015. urtetik. EH Bildutik adierazi zutenez, «konpromiso politikoa erakutsi du bere ibilbidean zehar; abertzalea eta euskaltzalea da, eta herrigintzan lan handia egin du».[2]

2018ko azaroaren 23an alkategaia hautatzeko prozesu parte hartzailea amaitutzat eman ondoren, jendaurrean egindako ekitaldi batean EH Bilduk ezagutzera eman zuen 2019ko hauteskundeetarako bere hautagaia: Beatriz Unzue Esnaola.[3]

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 1.517 boto (7 zinegotzi), EAJk 1.058 boto (5 zinegotzi), PSE-EEk 199 boto (zinegotzi 1), eta Podemos-IU-Equok 149 boto. Ondorioz, Beatriz Unzue izendatu zuten alkate.

2022ko abenduan EH Bilduk iragarri zuen Beatriz Unzue Esnaola izango zela Amasa-Villabonako koalizioaren alkategaia 2023ko udal hauteskundeetan. Herriko militantziak, bilkideek zein oinarri sozialak aho batez babestuta Beatriz Unzue-ren hautagaitza aukeraketa prozesuan EH Bilduk egindako barne prozesuan. Hautagaitza publikoki aurkezteko ekitaldia abenduaren 23an egin zen Berdura plazan.[4][5]

 
Amasa-Villabonako udalbatza, 2023.06.17

2023ko ekainaren 17an Beatriz Unzue Esnaolak EH Bilduko 8 zinegotzien aldeko bozkak jaso zituen eta Arantza Lopez Udalbatzako zinegotzi helduenak eman zion aginte makila. Ondoren egindako hitzartzean, Beatriz Unzuek udal gobernu berriaren oinarri eta printzipio nagusiak azaldu nahi izan zituen, jendez gainezka zegoen udaletxeko Batzar aretoan. Amaieran txalo zaparrada handia jaso zuen bigarren aldiz alkate izango den Unzuek.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. «Hego Euskal Herriko alkatetzen mapa, herriz herri eta alderdiz alderdi» EITB 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  2. a b «Beatriz Unzue Esnaola, Amasa-Villabonako EH Bilduren alkategai - Amasa-villabona» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  3. «"Berriz ere ilusioa piztu nahi dugu herritarrengan" - Amasa-villabona» Aiurri.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  4. «Beatriz Unzue EH Bilduko alkategaia izango da - Amasa-villabona» Aiurri.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  5. «Beatriz Unzue da EH Bilduren alkategaia - Amasa-villabona» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).
  6. «Udalbatza berria osatu da eta Beatriz Unzue gure alkateak eskuratu du aginte makila -» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).

Kanpo estekak aldatu