Jose Ignacio Garmendia Mendizabal

futbolari espainiarra

Jose Ignacio Garmendia Mendizabal (Billabona, 1960ko apirilaren 4a) Eibar Kirol Elkarteko atezaina izan zen 17 denboralditan, 1978tik 1998ra. Hamar azkenak Espainiako Bigarren Mailan. Era berean, Eibar KE taldearekin futbolean bigarren mailan jokatu eta Billabonan bere harategian egiten zuen lan.[1]

Jose Ignacio Garmendia Mendizabal
Bizitza
JaiotzaVillabona-Amasa1960ko apirilaren 4a (63 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta harakina
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Eibar KE1979 / 1998
 
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina
Artikulu hau futbolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jose Ignacio Garmendia».

Bi aldiz lortu zuen bigarren mailan gol gutxien jaso duen atezainari ematen zaion Zamora Saria: 1992 eta 1996 urteetan.

Biografia aldatu

Eibar taldeak 1978an fitxatu zuen 18 urte zituela eta taldea Gipuzkoako erregional preferentean jokatzen ari zela.[1] Denboraldi hartan mailako txapeldun gelditu eta 3. mailara igo zen. 1986an Bigarren B mailara iritsi zen eta 1987 eta 1988 artean urtebete partidarik galdu gabe egin zuen Eibarrek eta horri esker 1988an Bigarren Mailarako igoera lortu zuen taldeak. Aipatzekoa da 1988ko apirilaren 17an Pontevedrari sartu zion gola, bere atetik kontrako atera baloia bidaliz.[2][3]

1990ko azaroaren 28an Eibar Kirol Elkartearen 50. urteurrena ospatzeko Ajax Amsterdam taldearen aurkako partida jokatu zuen eta 1-1 emaitzaz berdindu zuten armaginek.[4]

Eibarrek 2006 arte 18 denboraldi jarraian egingo zituen bigarren mailan eta Jose Ignacio Garmendiak 1998 arte ia partida guztiak jokatu zituen. Guztira 500 partidatik gora izan ziren Eibarren atea zaintzen eta tartean bi aldiz eskuratu zuen bigarren mailako Zamora Saria.[1] Taldearen emaitzarik onenak 5. postuak izan ziren 1994-95 eta 1996-97 denboraldietan.

Azken partida 1998ko maiatzaren 21ean izan zuen Errealaren aurka jokaturiko lagunarteko partida, 20 urtetan taldeko atezaina izan zenari omenaldia egiteko baliatu zena.[5]

Palmaresa aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Gaztelaniaz) Garmendia, el carnicero que se convirtió en leyenda en la SD Éibar. 2019-10-17 (Noiz kontsultatua: 2021-07-20).
  2. (Gaztelaniaz) «Su gol directo al Pontevedra aún lo recuerdan en Ipurua» El Diario Vasco 2007-04-05 (Noiz kontsultatua: 2021-07-20).
  3. Marius. (2009-10-10). «PORTEROS VASCOS DE LEYENDA: JOSE IGNACIO GARMENDIA» PORTEROS VASCOS DE LEYENDA (Noiz kontsultatua: 2021-07-20).
  4. (Gaztelaniaz) «Las leyendas del Eibar recuerdan el 25 y 50 Aniversario y animan a su afición para el partido contra el Celtic FC | SD Eibar - Web Oficial» Las leyendas del Eibar recuerdan el 25 y 50 Aniversario y animan a su afición para el partido contra el Celtic FC | SD Eibar - Web Oficial (Noiz kontsultatua: 2021-07-20).
  5. «Watch Homenaje a Jose Ignacio Garmendia. | eibartv.com Episodes | Videos | Blip» web.archive.org 2013-10-22 (Noiz kontsultatua: 2021-07-20).

Kanpo estekak aldatu