Larrea baserria

eraikitako euskal ondare nabaria Amasa-Villabonan
Larrea
Larrea
Baserria 1995ean
Kokalekua
Lurraldea Gipuzkoa
Udalerria Villabona
Larrea baserria is located in Gipuzkoa
Larrea baserria
Larrea baserria
Larrea baserria (Gipuzkoa)
Ezaugarriak
Katalogatua
Eusko Jaurlaritza 2006ko uztailaren 4a

Larrea Villabonako baserria da, Amasa auzoko hegoaldeko hegalean dago, Loatzo mendiaren oinean.

2006ko uztailaren 4an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak aldatu

Oinplano laukizuzena du. Bi solairu eta ganbara bat ditu eta bi isurkiko estalki zurezkoa, zeinaren gailurra fatxada nagusiarekiko elkarzuta baita.

Fatxada nagusiko behe-solairuan aparailua gotikoa da behealdean, eta harlandua goialdean. Fatxada nagusian bi modiloi-lerro nabarmentzen dira. Fatxadaren erdialdeko arku zorrotzeko sarbide batek dobela bat du, lapiko bat zizelkatua duena. Lehenengo solairuan lau leihozulo daude lerrokatuta. Ganbarak oholtzazko itxitura du. Ipar-mendebaldeko fatxadako sarbideak ateburu bat eta leihozulo bat ditu. Lehenengo solairuan, lau leihozulo lerrokatuk osatzen dute fatxadaren egitura. Hego-ekialdeko fatxada ez da antzematen, lurzoruaren maldari egokitua baitago eta sarrera lur-mailan baitu lastategira; gainera, eranskin bat itsatsi zaio albo batean, zeinak alde honetatik eraikina itxi egiten baitu. Ipar-ekialdeko fatxada ezin da kanpotik ikusi, horma-atala eraikin nagusiarekiko elkarzuta duen eranskin batek estaltzen duelako. Behealdean aparailu gotikoa du. Harlandu guztiak kareharrizkoak dira.

Barrualdea aldatu

Sarbide nagusian sukalde osoa dago, ohiko beheko suarekin eta harraska ezkerraldean. Aurrez aurre abereak eta askak daude, sukalde ondoan. Eskuinaldeko eskaileretatik lehenengo solairura igotzen da, zeina hainbat gelatan banatuta baitago, adreiluzko eta igeltsuzko trenkaden bidez, oholtza matxinbratu eta harlangaitz-hormen arteko bilbaduren bitartez. Beste eskailera-atal batetik ganbarara igo daiteke, hau ere zati batean banatua. Eraikina sostengatzeko, atal bakarreko haritzezko hamalau zutabe daude, eta dolare gotikoko lau zutabe enarabuztan eran lotutako beren besoekin. Habe-dolarea ia osorik dago, lau zutabeak eta azpila gordetzen baititu.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu