Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea (EHBE) bertsolaritza babesteko eta sustatzeko asmoz 1987an sorturiko elkarte kulturala da[1]. Egoitza Amasa-Villabonan du, Subijana etxean, zehazki[2][3].
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | argitaletxea eta irabazi asmorik gabeko elkartea |
Jarduera | |
Kidetza | Euskal Kulturgileen Kidegoa |
Erabilitako hizkuntza | euskara |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1987 |
Jasotako sariak | |
webgune ofiziala |
Lurraldeetan ere badira elkarteak: Arabako Bertsozale Elkartea, Bertsularien Lagunak elkartea – Baxenabarre, Lapurdi eta Zuberoa eremu dituena -, Bizkaiko Bertsozale Elkartea, Gipuzkoako Bertsozale Elkartea eta Nafarroako Bertsozale Elkartea. Egun, 2.500 bazkide inguru ditu. Hiru lan ildotan egiten du lan Bertsozale Elkarteak: belaunaldiz belaunaldiko transmisioan, bertsotarako plazen sustapenean eta hedapenean, eta bertsolaritzaren ikerketan.[4] Proiektuen artean entzutetsuena Bertsolari Txapelketa Nagusia da egun.
Aipatutako herrialdeetako elkarteez gainera, bere ekosistema osatzen dute Xenpelar Dokumentazio Zentroak, Mintzola Ahozko Lantegiak eta Lanku Kultur Zerbitzuek.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Bertsozale Elkartea
- BDB, Bertsolaritzaren Datu Basea
- Mintzola Ahozko Lantegia
- Lanku Kultur Zerbitzuak
Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |