Ireki menu nagusia

Juan Antonio Ubillos Galatas (Amasa, Billabona, Gipuzkoa, 1707 - Arantzazuko santutegia, 1789) euskal idazlea izan zen.

Juan Antonio Ubillos
Bizitza
Jaiotza Amasa1707
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Arantzazuko santutegia eta Arantzazu1789 (81/82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordena Frantziskotar familia
Literaturaren Zubitegiko fitxa 421

Eduki-taula

BiografiaAldatu

 
Kristau dotrina, 1785ekoa.

1722an frantziskotar egin zen, Arantzazun.

Ondoren, Alcalako unibertsitatera bidali zuten teologia eta filosofiako goi ikasketak egitera.

Tolosako eta Arantzazuko komentuetan eman zuen bere bizitza osoa,irakasle lanetan.

Filosofia eskotistari buruzko hiru liburuki mardul argitaratu zituen latinez: Philosophia Rationalis (1755), Philosophia transnaturalis (1759) eta Philosophia Naturalis (1762).

1785. urtean, berriz, Fleury abatearen Catéchisme Historique (1679) obra euskaratu zuen Christau doctriñ berriecarlea, Christauari degozcan Eguia sinisbeharren berria dacarrena. Jaun Claudio Fleuri Abadeac arguitara atera zuanetic izenburupean. Gipuzkeraz idatzia, Villasantek zera dio: “El libro del P. Ubillos delata en seguida la preocupación por emplear un euskera escogido y depurado. También se ve que tenía delante el Diccionario Trilingüe del P. Larramendi, aunque no abusa de él. Su lenguaje está firmemente cimentado sobre el vascuence popular: es puro y a la vez rico y expresivo. También se ha hecho notar que se observa en él un tinte de influencia labortana, que se explicaría por dependencia literaria de algún autor vascofrancés” (1979, 155. or.). 1897an Resurrección María Azkuek berrargitaratu zuen Bilbon, eta 1909. urtean Tolosan plazaratu zuten Kristabaren ikasbidea izenburupean.

LanakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu