José María Benegas
euskal politikaria
José María Benegas Haddad (1948ko uztailaren 25a, Caracas – 2015eko abuztuaren 25a, Madril), Txiki Benegas ezizenaz ezaguna, euskal hiritar abokatu eta politikaria izan zen. Haren arreba Doris Benegas ere politikaria zen, Izquierda Castellanaren buruzagia. Maite Urabaienekin ezkondu eta bi seme-alaba izan zituzten: Teresa eta Pablo. Pablo La Oreja de Van Gogh musika-taldearen kidea da.
Bizitza
aldatuAita jeltzalea izan arren, PSOEn eta UGTn sartu zen José María Benegas, eta horietan egin zuen bere ibilbide politikoa. 1977an diputatu hautatua, 1984ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan lehendakari izateko aurkeztu zen. PSE-EEren buruzagi nagusietariko bat izan zen. Minbiziak jota hil zen Madrilen, 67 urterekin.
Lanak
aldatuZenbait saiakera idatzi ditu:
- El principio de la esperanza y Euskadi: sin la paz nada es posible (1984)
- La razón socialista (1990)
- El socialismo de lo pequeño (1995)
- Poemas del amor y de la dictadura y Una propuesta de paz (2000)
- Diccionario de terrorismo (2004)
- Ramón Rubial, 20 años en las cárceles de Franco (2006)
- Diario de una tregua (2007)
- Recuerdo a Enrique Casas (2009)
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |