Orain borrokarenean

Imanol kantariaren diskoa (1973)

Orain Borrokarenean albuma Imanol Larzabalek 1973an Parisko Le Chant du Monde diskoetxearen eskutik grabatu zuen diskoa da. Paco Ibáñezek eta François Rabbathek lagundu zuten, batek gitarran eta besteak kontrabaxuan.Diskoko abestien hitzak Mikel Azurmendiren, Bertolt Brechten , Jose Mari Txato Agirre eta Teslesforo Monzonenak izan ziren.[1]

Orain borrokarenean
Imanol Larzabalen, Paco Ibáñezen eta François Rabbathen albuma
Egilea(k)Imanol Larzabal, Paco Ibáñez eta François Rabbath
Argitaratze-data1973
Ekoizpen lekuaParis
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
DiskoetxeaLe Chant du Monde (en) Itzuli
HitzakMikel Azurmendi, Bertolt Brecht, Jose Maria Agirre Eskisabel eta Telesforo Monzon

Batzuentzat disko hau izan zen Imanolek argitaratu zituen onena, ia bi dozena diskoen artean.[2]

1973an Parisa joan zen bizitzera Imanol, eta artista, idazle eta intelektual ugarirekin topo egin zuen. Besteak beste, Georges Brassens, Leo Ferré, Juliette Gréco, Georges Moustaki eta Mikis Theodorakis ezagutu zituen. Halaber, katalan abeslari baten kabaretean lan egin zuen, eta han ezagutu zituen Elisa Serna, Lluís Llach, Teresa Rebull, Jean Paul Bernier okzitaniarra... Ordurako erabakita zeukan kantagintzari heltzea.

Urte haietako une gogoangarrienetako bat Espainiako Estatuko presoen alde Parisko Kirol Jauregian egindako Seis Horas por España jaialdia izan zen, Paco Ibañez, Alan Stivell, Mikis Teodorakis eta Georges Moustakirekin partekatu baitzuen agertokia Imanolek.

Imanol Larzabal, doinuen egile eta abeslaria

Kantuen zerrenda aldatu

  1. Introduction I
  2. Ni enaiz poeta (Hitzak: Mikel Azurmendi-Musika: Imanol)
  3. Euskadin Castillan bezela (Hitzak: Mikel Azurmendi-Musika: Imanol)
  4. Maiatzeko lehena zen gogoratzen gera (Hitzak: Mikel Azurmendi-Musika: Imanol)
  5. Hil zinetenei (Hitzak: Mikel Arregi-Musika: Imanol)
  6. Txabi Etxebarrieta (Hitzak: Telesforo Monzon-Musika: Imanol)
  7. Introduction II
  8. Euskadin represioa (Hitzak: Txato Agirre-Musika: Imanol)
  9. Denok ala inorrez (Hitzak: Bertolt Brecht-Musika: Imanol)
  10. George Jackson (Hitzak: Mikel Azurmendi-Musika: Imanol)
  11. Irakaslerik onena: bizitza (Hitzak: Mikel Azurmendi-Musika: Imanol)

Erreferentziak aldatu

  1. «Orain borrokarenean» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-12).
  2. Etxarte, Hedoi. «Imanol Larzabal 73» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-12).

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu