Xipri Arbelbide
Xipri Arbelbide Mendiburu (Heleta, Nafarroa Beherea, 1934ko abenduaren 17a - ) euskal idazle, kazetari eta apaiza da.
Xipri Arbelbide | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Heleta, 1934ko abenduaren 17a (87 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() |
BiografiaAldatu
1957-1958an hamalau hilabete eman zituen Aljerian; han ikusitakoa Gerlako tresna bizidunak lanean jaso zuen. 1961ean Teologian lizentziatu zen Lyonen; Naoned (Bretainia) eta Belgikan ere ikasketak egin zituen. Boli Kostan 1964 eta 1975 artean ibili zen misiolari eta irakasle; hango esperientziaz frantsesez (Les Baoulés d'après leurs Dictons et Proverbes) zein euskaraz (Afrikako "Salbaien" zuhurtzia) idatzi zuen. 1976an Parisen École des Hautes Études en Sciences Sociales diploma atera zuen.
1977 eta 1982 artean Uharte Garaziko apaiz ibili zen eta 1998an Aiherra-Izturitzekoa izendatu zuten.
Horrez gain, euskaltzain urgazlea da.
KazetaritzanAldatu
1981etik kazetari lanetan ari da, nahiz eta Teologian lizentziatu baino lehen dagoeneko Herrian kolaboratzen zuen. Gure Irratiaren sortzaileetakoa da eta beste Euskal Irratietan kolaboratzailea da. Herriz Herri (1981ean jaioa eta 10 urtez iraun zuena) eta Fededunak aldizkarien sortzailea ere izan zen.
Bere kolaborazioak (kazetaritza, iritzia, ikerketa...) hainbeste hedabidetan idatzi ditu: Argia, ASJU, Deia, Diario Vasco, Egan, Egin, Eguna, Euskaldunon Egunkaria, Gazte, Euskera, Eusko Ikaskuntza, HABE, Hemen, Herria, Herriz Herri, La Semaine du Pays Basque...
1991ean Rikardo Arregi sariaren barruan ohorezko aipamena eman zioten bere urte luzeetako lanagatik. 1998an bere apaiz lanetan gehiago zentratzeko kazetaritza lana utzi zuen, kolaborazioak egiten segitzen badu ere.
LanakAldatu
EleberriaAldatu
- Barrabasen Ebanjelioa. 2006, Etor-Ostoa.
- Requiem (2008, Elkar).
NarrazioaAldatu
- Gerlako tresna bizidunak (1986, Elkar; Xalbador saria, 1986).
- Afrikako "Salbaien" zuhurtzia (1983, GAK; Irun Hiria saria, 1982).
KronikaAldatu
SaiakeraAldatu
- Piarres Lafitte. Bere bizia (1986), Elkar. ISBN 84-7529-344-1.
- Piarra Topet Etxahun. 1786-1862 (1987, Elkar.
- Enbata (Irun Hiria saria, 1995); mugimendu abertzale honen historia.
- Jean Pierre Goytino: "Californiako Eskual Herria" (2003, Euskaltzaindia - BBK; Euskaltzaindiaren saiakera saria, 2002).
- Zoriona. 31 eta esku (2005, Labayru).
- Janpierre Arbelbide (2005, Egan).
- Xuri-gorriak, 2007, Elkar
- Sorginak (lehen eta orain, Afrikan eta hemen). 2011, Elkar.
- Gogoetak (Maiatz, 2014)
- 14eko gerla 14 lekuko (Maiatz, 2016)
- Garapena gelditu (Maiatz, 2017)
PoesiaAldatu
- Irri solas (1983, IAK; Xalbador saria, 1981). Idatzitako euskarazko lehena.
KronikaAldatu
ItzulpenakAldatu
- François Mauriacen Terexa Desqueyroux (1989).
- Wentworth Websterren Ipuinak (1993, Kriselu).
- George C. Pipkinen Pete Aguereberry.
Beste lan batzukAldatu
- Garazi (Xalbador saria, 1984)
- Lupua eta mika (1987).
- Iraultza Heletan (1993).
- Besta Berri (Lasarte-Oria, 2001, Ostoa); ISBN 84-88960-67-0.
- Euskal Elizaren Historia (2014).
FrantsesezAldatu
- Les Baoulés d'après leurs Dictons et Proverbes (1975). Boli Kostako baule herriaren atsotitzak.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Xipri Arbelbide literaturaren zubitegian.
- Arbelbide EIEren webgunean.
- Elkarrizketa Labayru ikastegian.
- (Gaztelaniaz) Arbelbide Euskomedian.