Gustav Robert Kirchhoff
Gustav Robert Kirchhoff (1824ko martxoaren 12 – 1887ko urriaren 17), fisikari alemaniarra izan zen. Batez ere, elektrizitate, espektroskopia eta gorputz beltzen alorretan egin zuen lan. Bere omenez daramate bere izena Kirchhoffen legeak, zirkuitu elektrikoetan karga eta energiaren kontserbazioarekin tratatzen duten bi berdinketa.
Bizitza
aldatuKönigsbergen egin zituen ikasketak. Robert Bunsenekin batera, espektro bidezko analisiaren teoriaren oinarriak jarri zituen: gaiak, beroturik, igortzen duen argiaren espektroaren analisiaren bidez gaiaren analisi kimikoa egin daiteke, gai bakoitzak uhin hedadura bereziko argia igortzen baitu. Analisi mota horren bidez bi elementu kimiko berri aurkitu zituzten: zesioa eta rubidioa. Analisi mota bera Eguzkiaren osaera aztertzeko erabili zuen, eta Eguzki argiaren espektroan ageri diren marra ilunen zergatia argitu zuen. Aurkikuntza horrek eragin handia izan zuen astronomiaren aurrerapenean.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gustav Robert Kirchhoff |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.