Erloju atomiko
Erloju atomikoak bere kontagailua martxan mantentzeko erresonantzia atomiko arrunteko frekuentzia erabiltzen duen erloju mota bat da. Lehenbiziko erloju atomikoek erreferentziatzat maser bat izan ohi zuten. Gaur egungo frekuentzia atomikoko erreferentzia onenak fisika aurreratuagoetan oinarritzen dira, hauetan atomo hotzak eta iturri atomikoek parte hartzen dute. Nazio agentzia araugileek 10-9 segundu eguneko zehaztasuna mantendu ohi dute.
Lehenbiziko erloju atomikoa 1949ean Willard Libby estatubatuar kimikariak eraiki zuen.