Piroteknia materialen errekuntza eta haren efektuak aztertzen dituen zientzia, eta suaren erabileraren artea. Su artifizialen, eta haien gisakoen osaeraz eta ekoizpenaz arduratzen da. Gailu piroteknikoek era askotako osagaiak dituzte: oxidatzaileak (potasio nitratoa, potasio kloratoa, bario nitratoa, amonio perkloratoa...), erregaiak (aluminioa, magnesioa, antimonio sulfatoa, sufrea, titanioa...), lotzaileak (destrina eta beste polimero batzuk), leherkariei koloreak ematen dizkieten gaiak; estrontzioa duten gaiek kolore gorria ematen dute; barioa dutenek, berdea; kobrea dutenek, urdina; magnesioa, aluminioa eta titanioa dutenek, zuria; kriolita eta sodio oxalatoa dutenek, horia; etab.

Pirotekniaren erabilera militarra

Pirotekniak badu erabilera arlo militarrean, industrian eta abarretan ere.

Arrisku piroteknikoaAldatu

Suziri eta beste gailu piroteknikoak arautzeko, legeak lau klasetan bereizten ditu[1]:

  • Oso arrisku gutxikoak. Zarata txikia dute, eta oso arrisku gutxikoak. Eraikinen barruan ere erabiltzeko aukera dago. 12 urtetik gorako gaztetxoek piz ditzakete.
  • Arrisku gutxikoak. Arrisku gutxi dute eta zarata ere ez da handia. Hala ere, aire librean bota behar dira beti. 16 urtetik beherakoek ezin dute hauekin ibili.
  • Erdiko arriskukoak. Zarata eta arriskua handiagoak dira, horregatik, aAire librean erabili behar dira, eremu handietan. 18 urtetik beherakoek ezin dute erabili.
  • Oso arriskutsuak. Adituek bakarrik erabiltzekoa, zarata eta arriskua oso handiak direlako. Aparteko ziurtagiri bat dutenek bakarrik erabil ditzakete.

ErreferentziakAldatu

  1. «GAKOAK», Berria, 2014-12-31

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu