Ceret

Frantziako udalerria

Ceret (frantsesez Céret) Ipar Kataluniako hegoaldeko udalerri bat da, administratiboki Frantziako Ekialdeko Pirinioak departamenduan kokatua, Okzitania eskualdean, Pirinioen iparraldeko magalean. Vallespir izeneko eskualdearen hiriburua da. Gerezien Hiria goitizenaz ezaguna da Ceret. Bertakoei cérétans (frantsesez) edo ceretans (katalanez) deritze, eta els sac-i-corda ezizena dute. 7291 biztanle zituen 1999an, eta ezaguna da bere Arte Modernoaren Museoagatik (Museu d’Art Modern edo Musée d'art moderne de Céret). Udaletxearen ondoan dago, eta Picassoren eta beste margolari batzuen artelanak ditu.

Ceret
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Okzitania
DepartamenduaEkialdeko Pirinioak
AlkateaMichel Coste (en) Itzuli
Izen ofizialaCéret
Posta kodea66400
Geografia
Koordenatuak42°29′17″N 2°45′05″E / 42.4881°N 2.7514°E / 42.4881; 2.7514
Map
Azalera37,86 km²
Altuera154 m, 107 m eta 1.440 m
MugakideakMaçanet de Cabrenys, Maureillas-las-Illas, Reynès, Oms, Vivès eta Sant Joan de Pladecorts
Demografia
Biztanleria7.648 (2021eko urtarrilaren 1a)
−105 (2020)
alt_left 4.223 (%55,2) (%46,7) 3.575 alt_right
Dentsitatea202 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakBanyoles, Lüchow eta Almonte
Hizkuntza ofizialakatalan
ceret.fr
Ceret

Café Pablo kafetegiak Pablo Picassoren omenez du izena, eta XX. mendearen lehen erdialdean zenbait artista famatu gaur egun ere irekita dagoen Le Grand Café kafetegian biltzen ziren.

Margolari eta eskultore askok izan dute bizilekua eta lantokia Cereten. 1910 urtean heldu zen Manolo Hugué margolari eta eskultorea, Picassoren adiskidea; 1911. urtean etorri zen Pablo Picasso, eta geroago Max Jacob poeta, idazle eta margolaria, bai eta Georges Braque margolaria ere.

Deabruaren zubia

Arte Modernoaren Museoaz eta kafe ospetsuez gain, Cereten badira beste toki interesgarri batzuk: Font-Frède, Saint-Ferréol ermita, Arkeologia Museoa, Deabruaren zubia (Pont du Diable, XIV. mendekoa), Kaputxinoen konbentoa, Frantziako eta Espainiako ateak, eta Saint-Pierre eliza.

Gainera, mendiko ibilbide ugari egin daitezke Pirinioetan barrena, igerilekua badu, eta udan Tech (Katalanez Tec) ibaira edo herrian bertan dagoen ur-jauzi batera joatea aukera dago. Turismo bulegoa du.

Geografia

aldatu
 

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu