Bostongo Arte Ederren Museoa
Bostongo Arte Ederren Museoa (ingelesez: Museum of Fine Arts, Boston, MFA), Ameriketako Estatu Batuetako museorik handienetako bat da, eta mendebaldeko hemisferioko bigarren bilduma iraunkorrik handiena du, New York Metropolitan Museum of Arten ondoren. Museoaren egungo zuzendaria, Malcolm Rogers da.
Bostongo Arte Ederren Museoa | |
---|---|
Bostongo Arte Ederren Museoaren fatxada Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Massachusetts |
County of Massachusetts | Suffolk konderria |
Ameriketako Estatu Batuetako hiri | Boston |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 1870 |
Zuzendaria | Malcolm Rogers |
Webgunea | http://www.mfa.org www.mfa.org |
1870ean sortu eta 1876an inauguratu zen, bertako bilduma asko, Bostongo Ateneoaren arte galeriatik hartuta. Massachusetts estatuko hiriburu den Bostongo Huntington Etorbidean dago 1909tik. Bere xede kontserbatzaileaz gain, museoa, arte akademia batekin elkartuta dago, Bostongo Arte Ederren Eskolarekin, hain zuzen, baita senidetutako museo batekin ere, Nagoya/Bostongo Arte Ederren Museoarekin, Japoniako Nagoia herrian.
Museo honetako lanik azpimarragarrienetako batzuk, honako hauek dira:
- Egiptoko antigoaleko gauzak, horien artean, eskulturak, sarkofagoak eta bitxiak
- Antzinako margolaritza europarra, mundu osoan ospetsuak diren lanekin: Roger van der Weyden, Greco, Diego Velazquez, Jacob Jordaens, Rembrandt...
- Frantziako margolaritza inpresionista eta inpresionismo ostekoa, Paul Gauguinen margolanak barne. Adibidez Nondik gatoz?, Zer gara?, Nora goaz? (frantsesez: D'où venons-nous? Que sommes-nous? Où allons-nous?), baita Edouard Manet, Pierre-Auguste Renoir, Edgar Degas, Claude Monet, Vincent Van Gogh eta Paul Cezannenak ere, beste batzuen artean.
- XVIII. eta XIX. mendeetako margolari estatubatuarren lanak, John Singleton Copley, Winslow Homer eta John Singer Sargenten lan asko barne.
- Japoniar zeramikazko 5000 atalez osatuta dagoen Edward S. Morse bilduma, Japoniatik kanpo dagoen japoniar lanen bildumarik handiena dena.
- Gund galeria, denbora baterako erakusketak hartzen dituena, japoniar lorategi batek, museotik kanpo, gune lasai eta erlaxagarri bat eskaintzen duen bitartean.
- Sarri, erakusketa bereziak hartzen ditu, ospetsuena, Art of Star Wars delarik (Star Warseko diseinuei buruzkoa), 2002an egin zena eta 1.652.000 bisitari erakarri zituena.
Galeria
aldatu-
Greco, Fray Hortensio Paravicinoren erretratua
-
Bostongo Arte Ederren Museoa, Antzinako Egiptoko objektuen bere bildumagatik da ezaguna.
-
Bederatzi Herensuge biribilkiaren zati bat, Chen Rongena, K. a. 1244. Song dinastia