Ireki menu nagusia

Puxkin Museoa (ofizialki, Arte Plastikoen Estatu Museoa, errusieraz: Музей изобразительных искусств имени А. С. Пушкина) Moskun dago eta arteari buruzko Errusiako bigarren museorik handiena da; haren aurretik San Petersburgoko Hermitage bakarrik aipa daiteke. Arte barruan, Europako artea erakustea da bere helburu nagusia baina badira ere beste adierazpenak.[1]

Pushkin Museoa
Gmii.jpg
Pushkin Museoaren eraikin nagusiaren aurrealdea.
Puxkin Museoa hemen kokatua: Mosku
Puxkin Museoa
Puxkin Museoa
Puxkin Museoa (Mosku)
Berezko izena Arte Plastikoen Estatu Museoa
Koordenatuak 55° 44′ 50″ N, 37° 36′ 18″ E / 55.747222222222°N,37.605°E / 55.747222222222; 37.605Koordenatuak: 55° 44′ 50″ N, 37° 36′ 18″ E / 55.747222222222°N,37.605°E / 55.747222222222; 37.605
Herrialdea  Errusia
Hiria Mosku
Helbidea 12, Volkhonka, Mosku
Postakodea 121019
Irekitze data 1912
Telefono zenbakia (495) 697-79-98, 609-95-20
Posta elektronikoa finearts@artsmuseum.ru
Webgunea http://www.arts-museum.ru/?lang=en
Oharrak 'Kropotinskaya' metro geltokia.

HistoriaAldatu

 
Museoa gauez.

Museoa Moskuko Unibertsitatearen Iván Vladímirovich Tsvetáiev-ek sortu zuen. Helburua hezkuntza zen. Proiektuak Moskuko Dumaren laguntza izan zuen; erakunde horrek museoa eraikitzeko lurrak utzi zituen, hiriaren erdigunetik oso gertu, Kolymazhny Dvor inguruan, Kremlinetik gertu.

Eraikuntza gustu klasikoa da, Joniar ordenaren zutabeekin. Diseinua Roman I. Klein arkitektoak egin zuen. Inaugurazioa 1912an egin zen eta izena Alexandro III.a Errusiakoari omenez jarri zitzaion. 1937an izena aldatu zitzaion, Alexander Puxkin idazlearei eskainiz.

Hasiera batean, museoa eskultura klasikoan zentratu zen eta horretarako igeltsuz egindako erreprodukzioak erabiltzen ziren. Museoaren edukiak 1917ko Errusiako Iraultzarekin aldatu ziren erabat. 1924an gobernu berriak herrialdetik ihes egindakoei hartutako lanekin museoa ornitzea erabaki zuen. Horren ondorioz, Pushkin Museoan oso obra desberdinak aurki daitezke, Egiptoko bildumatik arte garaikideraino.

Gaur egun museoa Moskuko sei espazioetan sakabanatuta dago, garrantzitsuena Kremlin ingurukoa, eta horietan 560.000 arte-lanak erakusten dira.[2]

 
Igeltsuz egindako erreprodukzioen aretoa.

BildumakAldatu

EgileakAldatu

GaleriaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Puxkin Museoa