Zürich
Zürich (Suitzako alemanez, Züri, italieraz, Zurigo, erromantxeraz, Turitg) Suitzako hiririk handiena da. Herrialdearen iparraldean dago, eta izen bereko kantonamenduko hiriburua ere bada.
Zürich Zürich | |||
---|---|---|---|
Suitzako udalerria | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | ![]() | ||
Suitzako kantonamendua | ![]() | ||
District of the canton of Zürich | Zürich barrutia | ||
Alkatea | Corine Mauch (en) ![]() | ||
Izen ofiziala | Zürich | ||
Jatorrizko izena | Zürich | ||
Posta kodea | 8000, 8001, 8002, 8003, 8004, 8005, 8006, 8008, 8032, 8037, 8038, 8041, 8044, 8045, 8046, 8049, 8050, 8051, 8052, 8053, 8055, 8057, 8063 eta 8064 | ||
Udalerri kodea | 0261 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 47°22′28″N 8°32′28″E / 47.3744°N 8.5411°E | ||
![]() | |||
![]() | |||
Azalera | 87.88 km² | ||
Altuera | 408 m | ||
Mugakideak | Adliswil, Dübendorf, Maur, Opfikon, Regensdorf, Schlieren, Stallikon, Urdorf, Wallisellen, Zollikon, Fällanden, Kilchberg (ZH), Oberengstringen, Uitikon eta Rümlang | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 436.332 (2021)![]() | ||
Dentsitatea | 4.965,09 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | II. mendea | ||
Telefono aurrizkia | 043, 044 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | Kunming, San Frantzisko eta Vinnytsia | ||
Matrikula | ZH | ||
Hizkuntza ofiziala | aleman | ||
stadt-zuerich.ch eta stadtzuerich.ch |
Hiriaren izena Turus izen zeltiarretik ei dator. Alemana da hiritar gehienen hizkuntza.
GeografiaAldatu
Itsas mailatik 408 metrora dago, izen bereko lakuaren ondoan.
Sihl eta Limmat ibaiek zeharkatzen dute (hirian bertan elkartzen dira).
KlimaAldatu
Datu klimatikoak (Zürich (1961–1990)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 2.0 | 4.5 | 8.8 | 13.2 | 17.9 | 21.2 | 23.6 | 22.7 | 19.5 | 13.7 | 7.0 | 3.1 | 13.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -4.1 | -3.2 | -0.7 | 2.5 | 6.4 | 9.7 | 11.6 | 11.2 | 8.5 | 4.9 | 0.2 | -2.8 | 3.7 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 67 | 68 | 68 | 78 | 96 | 115 | 106 | 121 | 83 | 70 | 84 | 74 | 1031 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 10.9 | 9.5 | 10.9 | 11.6 | 12.4 | 12.2 | 11.2 | 11.5 | 8.4 | 8.0 | 10.1 | 10.4 | 127.1 |
Eguzki orduak | 35 | 69 | 115 | 144 | 176 | 191 | 223 | 195 | 155 | 92 | 49 | 31 | 1475 |
Hezetasuna (%) | 86.0 | 81.5 | 75.5 | 72.8 | 72.4 | 72.9 | 72.2 | 75.2 | 78.9 | 84.9 | 85.4 | 86.1 | 78.7 |
Iturria: MeteoSchweiz[1] |
HistoriaAldatu
Helvetiarrek gotorleku bat egin zuten gaurko finkalekuan, eta Dur (ura) izena jarri zioten. K. a. 58. urtean, erromatarren eskuetara pasatu zen, Turicum izenaz. Aduana bat jarri zuten, eta IV. mendean gotorleku bihurtu. Gero, germaniarrak eta frankoak sartu ziren, eta erregeren bizileku bihurtu zuten. Luis Germaniarra erregeak monasterio beneditar bat, Fraumünster, eraiki zuen han (853an), eta monasterio horrek gobernatu zuen hiria hainbat urtetan.
XIII. mendean, monasterioaren aginpidetik askatu zen Zürich, eta merkataritzak indar handia hartu zuen orduan. 1292an, habsburgotarren kontrako gudua galdu, eta Suitzako Konfederazioan sartu behar izan zuen. 1336an, Rudolf Brunen matxinadak aginpiderako bidea ireki zien eskulangileei, zaldunen eta aitoren semeen kaltetan. 1400ean, hiriak burujabetza erosi zion enperadoreari. 1439. urtean, Alter Zürich Krieg (Zurich Zaharreko Gerra) piztu zen, eta 1450era arte iraun zuen. Urte hartan bertan, Zürich Suitzako Konfederaziora itzuli zen berriz, austriarren laguntzarekin.
XVI. mendean, burgesiaren indarra areagotu egin zen Zwingliren erlijio-eraberritzearekin. Austriaren merkataritza-bidea hautsi bazen ere, zetaren industria eraberritu eta kotoiarena sartu zen Zürichen, Ingalaterrako, Locarnoko eta Frantziako protestante atzerriratuei esker. Frantziako Iraultzaren eraginez, herrietako eta hiriko biztanleek eskubide berak izatea lortu zuten.
1830eko Nekazarien Matxinadak konstituzio liberala bultzatu zuen (1869). XIX. mendean, hiria aberastuz joan zen, Europako finantza-hiri garrantzitsuenetako bat bihurtu zen arte. Horretan lagungarri izan ziren unibertsitatea (1833) eta politeknikoa (1855).
EkonomiaAldatu
XIII. mendeaz geroztik, merkataritza-leku garrantzitsua da Zürich. Eskulanek ere (kotoia, zeta) tradizio handia izan dute beti.
Ekonomia-aldetik, garrantzi handia du Zürichek mundu osoan. Kapital ugari bildu zen bertara, eta finantza-hiri ahaltsu bihurtu zen. Han dute egoitza nagusia hainbat bankuk eta aseguru-etxek. Turismoak garrantzi handia du.
KulturaAldatu
MonumentuakAldatu
Hiriko parte zaharrean, kale estuetako antzinako eraikuntzak ondo gorde dira. Parte zaharraren inguruan eraiki dira auzune berriak.
Grossmünster (katedrala), Fraumünster eta St.Peter dira Züricheko eliza nagusiak.
HizkuntzakAldatu
Alemana da biztanle gehienen (ia % 78aren) hizkuntza nagusia, eta albaniera (% 5,8) eta italiera (% 4,7) dira bigarren eta hirugarren mintzatuenak.
ArgazkiakAldatu
Zürichtar ospetsuakAldatu
James Joyce, Max Frisch eta Elias Canetti idazleak hiri honetan hil ziren.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ MeteoSchweiz. MeteoSchweiz – Tabellen. .
Kanpo estekakAldatu
- Hiriko webgune ofiziala (Alemanez)(Txineraz)(Ingelesez)