Munduko Osasun Erakundea

Osasunaren Mundu Erakunde» orritik birbideratua)

Munduko Osasun Erakundea[1] edo MOE[1] (frantsesez: Organisation mondiale de la santé edo OMS; ingelesez: World Health Organization edo WHO) Nazio Batuen Erakundearen osasun-agentzia da, munduan osasunaren arloko prebentzio, sustapen eta esku-hartze politikak kudeatzen espezializatuta dagoena. Hasieran, Nazio Batuen Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak antolatu zuen, eta MOEren lehen estatutuen idazketa bultzatu zuen. 1948ko apirilaren 7an eratu zen, eta, gaur egun, munduko 196 estatu dira MOEko kide, eta Munduko Osasun Batzarraren bidez gobernatzen dute Erakundea[2].

Munduko Osasun Erakundea
Datuak
Izen ofiziala
World Health Organization, Organisation mondiale de la Santé, Organización Mundial de la Salud, Всемирная организация здравоохранения, منظمة الصحة العالمية, 世界卫生组织, Светска здравствена организација eta Weltgesundheitsorganisation
Izen laburraWHO, OMS, OMS, 世卫组织, 世衛組織, OMS, СУТ, ВОЗ, 世衛, SZO eta СЗО
MotaNazio Batuen agentzia espezializatua, sarbide irekiko argitaletxea, nazioarteko erakundea eta argitaratzaile akademikoa
Jarduera sektoreahuman health activities (en) Itzuli
HerrialdeaSuitza, Filipinak, Egipto, Ameriketako Estatu Batuak, Danimarka, India eta Kongoko Errepublika
Jarduera
KidetzaInternational Association of Scientific, Technical, and Medical Publishers (en) Itzuli
Eskumendekoak
Enplegatuak7.000 (2014)
Agintea
ZuzendariaTedros Adhanom Ghebreyesus
Egoitza nagusi
Osatuta
JabeaEkonomia eta Gizarte Kontseilua eta Nazio Batuen Erakundea
Zeren jabe
MedNet (en) Itzuli
Historia
Sorrera1948ko apirilaren 7a
Ordezkatzen duOffice international d'hygiène publique (en) Itzuli
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: who Twitter: WHO Mastodon: WHO@mstdn.social Instagram: who LinkedIn: world-health-organization Snapchat: who Youtube: UC07-dOwgza1IguKA86jqxNA Pinterest: worldhealthorganization TikTok: who GitHub: WorldHealthOrganization Edit the value on Wikidata

Erakundearen helburuak dira: nazioartean osasun baldintzak hobetzea eta eritasunen kontra borrokatzea. Horretarako, ikerketak, garatu gabeko herrialdeetako gaixotasun endemikoen kontrako kanpainak eta sendagaien hedapena bultzatzen ditu, besteak beste. Bi alor nagusi bereizten dira MOEren lanean: teknika eta ikerketak, batetik, eta prestakuntza eta laguntza, bestetik. Genevan du egoitza[3].

Historia

aldatu

1851ko ekainaren 23an egin ziren Nazioarteko Osasun Konferentziak, MOEren lehen aurrekariak izan ziren. 1851tik 1938ra iraun zuten, eta 14 hitzaldi eman ziren; Nazioarteko Osasun Konferentziek gaixotasun askori aurre egiteko lan egin zuten, batez ere kolera, sukar horia eta izurri bubonikoa. Hitzaldiak, neurri handi batean, ez ziren eraginkorrak izan zazpigarrenera arte, 1892an, koleraz arduratzen zen Nazioarteko Osasun Konbentzio bat onartu zen arte. Handik bost urtera, izurriterako konbentzio bat sinatu zuten[4].

1920an Nazioen Elkartea sortu zenean, Nazioen Elkartearen Osasun Erakundea ezarri zuten. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Nazio Batuek gainerako osasun erakunde guztiak bereganatu zituzten MOE osatzeko.

Nazio Batuetako 51 herrialdeek eta beste 10 herrialdek Munduko Osasun Erakundearen eraketa sinatu zuten 1946ko uztailaren 22an. Horrela, Nazio Batuen lehen erakunde espezializatu bihurtu zen, kide guztiak atxiki zitzaizkiona. Haren eraketa, 1948ko apirilaren 7an sartu zen indarrean formalki, Munduko Osasun Mailako lehen egunean, 26 estatu kideak berretsi zutenean[5].

Munduko Osasun Batzarraren lehen bilera 1948ko uztailaren 24an amaitu zen: 5 milioi dolarreko (artean, 1.250.000 libera esterlina) aurrekontua ziurtatu zen 1949rako. Batzarreko lehen presidentea Andrija Stampar izan zen, eta G. Brock Chisholm izendatu zuten MOEko zuzendari nagusi, plangintza-etapetan idazkari exekutibo gisa jardun ondoren. Hasierako lehentasunak paludismoaren, tuberkulosiaren eta sexu-transmisiozko infekzioen hedapena kontrolatzea eta amaren eta haurren osasuna, nutrizioa eta ingurumen-higienea hobetzea izan ziren[6][7].

Helburua eta funtzioak

aldatu

MOEren Konstituzioak dio bere helburua «pertsona guztiek ahalik eta osasun maila gorena lortzea» dela[8]. Hain zuzen, bere Konstituzioan zehaztutako funtzioen bidez betetzen du helburu hori:

  • Nazioarteko osasun-lana zuzentzeko eta koordinatzeko agintaritza gisa jardutea.
  • Nazio Batuekin, erakunde espezializatuekin, gobernuko osasun-administrazioekin, lanbide-taldeekin eta egokitzat jotzen den beste edozein erakunderekin lankidetza eraginkorra ezartzea eta mantentzea.
  • Osasun zerbitzuak indartzeko laguntza ematea eskatzen duten gobernuei.
  • Gobernuek eskatu edo onartu ondoren, behar den laguntza-tekniko eta larrialdikoa ematea.
  • Nazio Batuek hala eskatuta, osasun zerbitzu eta instalazioak ematea talde bereziei, hala nola fideikomisoan dauden lurraldeetako herriei.
  • Behar diren administrazio eta teknika zerbitzuak ezartzea eta mantentzea, zerbitzu epidemiologikoak eta estatistikoak barne
  • Gaixotasun epidemikoak desagerrarazteko lana sustatu eta bultzatzea.
  • Beste erakunde espezializatu batzuekin lankidetzan, beharrezkoa denean, nutrizioa, etxebizitza, saneamendua, aisialdia, baldintza ekonomikoak edo lanekoak eta ingurumenaren higienearen beste alderdi batzuen hobekuntza sustatzea.
  • Osasunaren aurrerabidean lagunduko duten talde zientifiko eta profesionalen arteko lankidetza sustatzea.
  • Konbentzioak, akordioak eta araudiak proposatzea eta gomendioak egitea[8].

2012tik aurrera, MOEk honela definitu du osasun publikoan duen eginkizuna:

  • osasunerako gai kritikoetan lidergoa ematea eta baterako ekintza behar duten elkarteetan parte hartzea,
  • ikerketa-agenda eratzea eta ezagutza baliotsuak sortzea, itzultzea eta zabaltzea,
  • arauak ezartzea eta horien aplikazioa sustatzea eta gainbegiratzea,
  • politika etikoen eta frogetan oinarritutakoen aukerak artikulatzea,
  • laguntza teknikoa ematea, eta
  • osasun-egoera zaintzea eta osasunaren joerak ebaluatzea[9].

Hizkuntzak

aldatu

Egungo egoera 1987ko maiatzean finkatu zen 27. Munduko Osasun Batzarra bere barne araudiko 84. artikulua honela idatzita onartzean: «84. artikulua: arabiera, Txinera, gaztelania, frantsesa, ingelesa eta errusiera izango dira Osasun Batzarraren hizkuntza ofizialak. Gaztelania, frantsesa, ingelesa eta errusiera izango dira haren lan hizkuntzak». Batzar horrek erakundearen politika bihurtu zuen eleaniztasuna[10].​ 1998ko erabaki bat hartu zenetik, deliberazio-organoen dokumentu eta material instituzional guztiak, sarean, hizkuntza ofizial guztietan jarri dira[erreferentzia behar].

MOEren argitalpen zientifiko nagusietako asko, hala nola Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapena, Munduko Osasun Estatistikak eta munduko osasunari buruzko txostena sei hizkuntzetan zabaltzen dira, eta, sarritan, beste askotan ere[11].

Egitura

aldatu

Munduko Osasun Erakundeko estatu kideek beren ordezkaritzak izendatzen dituzte Munduko Osasun Batzarrerako, Normalean, urteko maiatzean biltzen da, eta erakundearen finantza-politikak zehazteko gaitasuna du, eta programen araberako aurrekontua berrikusi eta onartzen du. Batzarrak 34 kide aukeratzen ditu (osasun-arloko teknikariak) hiru urteko agintaldirako, eta Kontseilu Exekutiboa osatzen dute. Kontseiluaren eginkizun nagusiak dira batzarraren erabakiak eta politikak gauzatu, aholkatu eta haren lana erraztu[erreferentzia behar].

MOE 194 estatu kidek osatzen dute[12],​ NBEko estatu kide guztiak barne, Liechtenstein eta Ameriketako Estatu Batuak izan ezik,​ halere, Joe Biden Etxe Zurira iritsi ondoren, Estatu Batuek 195. kide gisa itzuli ziren[13].

Gainera, NBEko kide ez diren bi lurralde daude: Niue eta Cook uharteak, zeinak elkartekideen estatutuaren arabera funtzionatzen duten (informazio osoa eskuratzeko aukerarekin, baina parte-hartze eta boto-eskubide mugatuekin). Gaur egun, Batzarraren gehiengoak onartzen baditu, Puerto Rico eta Tokelau kide elkartu bihurtuko lirateke. NBEkoak ez diren erakunde batzuek ere behatzaile-estatutua izan dezakete, nola hala Maltako Ordena[14].​ Taiwanek ere kide behatzaile izan nahi du, baina Txina aurka dago, izan ere, bere lurraldearen zatitzat hartzen baitu. 2021eko maiatzaren 31n, Munduko Osasun Batzarrak, adostasunez, onartu du Egoitza Santuak Munduko Osasun Erakundean parte hartzeko Italiak aurkeztutako ebazpena, horrekin gauzatzen da Egoitza Santuaren parte-hartzea Munduko Osasun Erakundearen lanetan kide ez den estatu behatzaile gisa[15].

Zuzendari nagusiak

aldatu
Zuzendari nagusia Herrialdea Agintaldia Aipua
Brock Chisholm   1948-1953 [16]
Marcolino GMOEs Candau   1953-1973 [17]
Halfdan T. Mahler   1973-1988 [18]
Hiroshi Nakajima   1988-1998 [19]
Gro Harlem Brundtland   1998-2003 [20]
Lee Jong-wook   2003-2006 [21]
Anders Nordström (behin behineko)   2006 [22]
Margaret Chan   2006-2017 [23]
Tedros Adhanom Doktorea   2017-gaur egun [24]

Eskualde-bulegoak

aldatu

NBEko agentzia espezializatua izateko, MOEren sei eskualde-bulegoek autonomia handia dute. Eskualde-bulego bakoitza eskualdeko zuzendari batek zuzentzen du. Arraroa da aukeratutako eskualdeko zuzendaria baieztatua ez izatea. Eskualde bakoitzeko MOEren eskualde-batzordea osatzen dute eskualdea osatzen duten herrialdeetako gobernuko osasun-zerbitzuko buru guztiek. Eskualdeko zuzendaria aukeratzeaz gain, eskualdeko batzordeak osasun-politika guztiak martxan jartzeko jarraibideak eta Munduko Osasun Batzarrak bere eskualdearen barruan hartutako beste politikak finkatzeko ardura du. Eskualdeko batzordeak MOEren ekintzek eskualdean izan duten garapena aztertzeko batzorde gisa ere jarduten du. Eskualdeko zuzendaria MOEren burua da bere eskualderako, eta osasun-langileak eta beste adituak maneiatu edo gainbegiratzen ditu eskualdeetako buruzagitzetan eta gune espezializatuetan; halaber, badarama bere eskualdea osatzen duten herrialdeetako bulegoetako buru guztien (MOEren ordezkari gisa ezagutzen direnak) zuzeneko ikuskapeneko agintaritza ere, MOEko zuzendari nagusiarekin batera[erreferentzia behar].

  • Afrikarako Eskualde Bulegoa (AFRO), egoitza Brazzavillen duena, Kongoko Errepublika. AFROk Saharaz hegoaldeko Afrika gehiena hartzen du barne, Egipto, Sudan, Tunisia, Libia, Maroko eta Somalia izan ezik, horiek EMROkoak baitira.
  • Mediterraneo Itsasorako Eskualde Bulegoa (EMRO), egoitza Kairon duena, Egipto. Mundu arabiarreko herrialdeak sartzen dira[25].
  • Europarako Eskualde Bulegoa (EURO), egoitza Kopenhagen duena, Danimarka. Europako herrialde guztiak hartzen ditu barne.
  • Hego eta Ekialdeko Asiarako Eskualde Bulegoa (SEARO), New Delhin du egoitza, India. WPROk eta EMROk zerbitzatzen ez dituzten Asiako herrialde guztiak hartzen ditu, Ipar Korea barne.
  • Mendebaldeko Ozeano Bareko Eskualde Bulegoa (WPRO), egoitza Manilan duena, Filipinak. SEAROk eta EMROk zerbitzatzen ez dituzten Asiako herrialde guztiak hartzen ditu WPROk, eta Ozeaniako herrialde guztiak, Hego Korea barne.
  • Ameriketarako Eskualde Bulegoa (AMRO), egoitza Washington D.C-n duena, Estatu Batuak. Osasunaren Erakunde Panamerikarra izenez da ezagunagoa (OPS); munduko nazioarteko osasun-erakunderik zaharrena da.

MOEren jarduerak

aldatu
  • Harmonizazioa eta kodifikazioa: MOEk gaixotasunen nazioarteko sailkapena egiten du (ICD ingelesez, edo CIM frantsesez), eta herrialde guztietako osasun-sistemek herritarrentzat eskuragarri dauden prezioetan eskuragarri egon beharko lituzketen funtsezko sendagaien zerrenda bat eguneratuta dauka.
  • Osasun-neurriak: epidemia bat geldiarazteko neurriak eta nazioarteko bidaiei buruzko osasun-neurriak hartzea (nola hala txertaketa). MOEk baztanga errotik aterata zegoela adierazi zuen 1980an, haren aurkako bi hamarkadako ahaleginen ondoren (Giza ahaleginak errotik kendu duen historiako lehen gaixotasuna da). MOE gertu dago paludismoaren eta bilharziosaren aurkako txertoen garapenean izan duen arrakastatik, eta, datozen urteetan, poliomielitisa desagerraraztea du helburu. Gainera, kalitatea hobetzeko, odol-emateak kontrolatzen saiatzen ari da. MOEren ustez, odolaren eta erregulaziorik gabeko organoen transplanteak ez dira onuragarriak. Horregatik, kalitatea ona den jakiteko eta osasun publikoa kontrolatu eta hobetzeko, datu hauek guztiak bildu nahi dituzte: bildutako odol-unitateen kopurua, ordaindu ez diren borondatezko dohaintzak eta ordainduak izan direnak, senideen arteko dohaintzak eta infekzioak aztertzeko erabiltzen diren donazioak.
  • Gutxien Aurreratuta dauden Herrialdeentzako Laguntza (PMA): gaixotasun infekzioso handien aurkako txertaketa, edateko urez hornitzea, hondakinak ezabatzea, ama-babes eta zenbait gaixotasun erauztea.
  • Hiesaren aurka borrokatzeko estatu-programa, bere helburuen artean dago tratamenduetarako sarbidea izatea, ikerketa, zaintza epidemiologikoa, etab. Hiesari buruzko programa deritzo (HIV/AIDS Programme).
  • Kalitate oneko sendagaiak eskuratzeko aukera bermatzea, segurtasuna eta eraginkortasuna, sendagaien aurre-ebaluazioko programaren bidez. MOEk aldez aurretik ebaluatzen ditu hori eskatzen duten laborategietako sendagaiak nazioarteko lizitazioak egiten direnean, UNICEFek eta beste erakunde batzuek sendagai horiek segurtasunez eros ditzaten, batez ere garapen-bidean dauden eta ebaluazio horiek beren kabuz egin ezin dituzten herrialdeentzat.

MOEk osasunarekin lotutako hainbat kanpaina egiten ditu, adibidez, munduan fruta eta barazki gehiago kontsumitzeko edo tabakoaren erabilera murrizteko. Gainera, MOEk nazioarteko garrantziko osasun publikoko larrialdia dekretatzeko ahalmena du beste nazio batzuen osasun publikorako arriskutsutzat jotzen den aparteko gertaera bat dagoenean gaixotasuna nazioartean zabaltzeko eta, potentzialki, nazioarteko erantzun koordinatu bat behar denean[26].

MOEren arabera, «osasuna erabateko ongizate fisiko, psikiko eta gizabanako baten gizarte-egoera da, eta ez bakarrik gaixotasunik eza»[27].​ Baina MOEk definizio hori birformulatu egin zuen: «Osasuna da pertsona batek bere nahiak betetzeko, beharrak asetzeko eta ingurunearekin behar bezala erlazionatzeko duen gaitasuna».

Pandemien Mundu Ituna

aldatu

2024ko maiatzean, 77. Munduko Osasun Batzarrean, Pandemien Tratatua sinatzen da, berehala onartzeko.

Tratatu hori, loteslea, MOEko presidenteari pandemiak kontrolatzeko neurriak ezartzeko aukera ematen dio, hala nola konfinamenduak, txertoak eta lehen nazio-mailan bakarrik (botere judizialaren mende) aplika zitezkeen beste mekanismo batzuk.

Itunaren polemika

aldatu

Angeles Maestrok, medikua eta Espainiako Osasun Publikoko goi-mailako teknikari eta Espainiako Diputatuen Kongresuko kide ohiak, edo Jon Ander Etxebarriak, dekano ohi eta biologoak, kezka handia agertu dute, euren ustez, MOE gisako erakunde batek (azken 40 urteetan[28] batez beste % 80 farmazialariek eta erakunde pribatuek finantzatua eta COVID-aren kudeaketaren azken esperientziarekin) askatasuna murrizteko neurriak har ditzakeelako, hala nola konfinamenduak, zentsura edo beste neurri batzuk, interes ekonomiko eta ez-zientifikoetan oinarrituta, Tratatua loteslea delako eta, hala, subiranotasuna galtzen duelako, eta, beraz, demokrazia galtzea ekar dezakeelako.

Biak hala biak kritikatu ere dituzte, agenda egiteko erabiltzen ari diren komunikabideetako sekretismoa eta hari buruzkoa, nahiz Web orri propioek izan. Hari buruzko oihartzunik ere ez dago, ez berrietan, ez irratietan, ezta zabalkunde handiko tertulietan ere, eta, iritzi publikoarentzat, oharkabean pasatzen ari dira.

Munduko Osasun Erakundeari egindako kritikak

aldatu

1959an, IAEArekin WHA12-40 buruz egindako akordioari kritika

aldatu

Fukushima I-eko istripu nuklearra, 2011ko martxoaren 11n gertatua, mahai gainean jarri zituen berriro 1959ko maiatzaren 28an MOEk eta Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak (OIEA) WHA12-40 sinatu izanak MOEren helburu nagusiak lortzeko dituen ondorio negatiboak[29][30].​​ «MOEren independentziaren alde» gobernuz kanpoko erakundeen elkartearen arabera, akordio hori oso negatiboa izan da eratu zenetik, eta, bereziki, hondamendi nuklearren aurrean, hala nola Txernobylgo istripuaren aurrean, Harrisburg edo Three Mile Islandeko istripua (Pennsylvania) eta Fukushimako istripua Japonian[31].

«MOEren independentziaren alde»ko erakundearentzat, Txernobylgo istripuak kutsatutako eremuetan, ez da izen hori merezi duen programa sozialik ez medikurik martxan jarri[32].​ Kutsadura erradioaktiboari dagokionez, uste da akordio horrek larriki mugatu duela munduko herritarren osasunaren babesa. Jarduera nuklearra duten herrialdeetan, azterketa epidemiologikoak bakanak dira, eta ia ez dira existitzen, eta, zenbait herrialdetan, hala nola Frantzian, jarduera nuklear zibil eta militarren gaineko sekretua erabatekoa da, eta hitzarmenak gatazka dakar MOEren eta OEIAren (industria nuklearraren helburuen antzekoa) helburuen artean[29][33].

Jean Ziegler akademiko suitzarrarentzat, NBEko Giza Eskubideen Kontseiluko aholku-batzordeko presidenteordearentzat, «lobby nuklearrak lortu du MOEk hondamendi atomikoen biktimez arduratzeari uko egitea»[34].

COVID-19 pandemiaren kudeaketa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «COVID-19 pandemia»

MOEk kritikak jaso zituen AEBko Trump administrazioaren aldetik «mundua COVID-19aren pandemia hilgarriari aurre egiten gidatzen zuen garaian»[35]. MOEk gertakaria kudeatzen laguntzeko talde bat sortu zuen 2020ko urtarrilaren 1ean, erakundeari Txinako osasun-agintariek etiologia ezezaguneko pneumonia-kasu batzuen berri eman eta egun bat geroago[35] Urtarrilaren 5ean, MOEk gertakariaren berri eman zien estatu kide guztiei​[36], eta, hurrengo egunetan, herrialde guztiei orientabidea eman zien nola erantzun jakiteko, eta Txinatik kanpoko lehen infekzioa baieztatu zuen[36].​ Erakundeak pertsonatik pertsonarako transmisio mugatuaz ohartarazi zuen urtarrilaren 14an eta pertsonatik pertsonarako transmisioa baieztatu zuen astebete geroago. Urtarrilaren 30ean, MOEk nazioarteko garrantziko osasun publikoko larrialditzat jo zuen, neurria nazioarteko komunitatearentzat «ekintzarako deia» eta «azken baliabidetzat» hartuta eta pandemiatzat martxoaren 11n[36].​ MOEren gMOEndioak herrialde askok jarraitu zituzten, Alemania, Singapur eta Hego Korea barne, baina ez Estatu Batuek. Ondoren, MOEk programa bat ezarri zuen diru-sarrera urriak dituzten herrialdeei mediku-, babes- eta proba-hornidurak emateko krisiari aurre egiten laguntzeko.

COVID-19aren pandemiari aurre egiteko erantzun globala antolatzen duen bitartean eta kolera, elgorria eta nazioarteko beste epidemia batzuen aurkako «larrialdiko 35 operazio baino gehiago» gainbegiratzen dituen bitartean, MOE kritikatua izan da Txinak krisiari emandako osasun publikoaren erantzuna goraipatzeagatik, AEBren eta Txinaren arteko oreka mantentzea bilatzen duelarik. John Mackenzie MOEko Larrialdi Batzordeko kideak eta Anne Schuchat Estatu Batuetako CDCkoak adierazi dute Txinako kasuen eta heriotzen zenbaketa ofiziala azpizenbatespen bat izan daitekeela. David Heymannek, Londresko Higiene eta Medikuntza Tropikaleko Eskolako gaixotasun infekziosoen epidemiologiako irakasleak, esan zuen: «Txina oso gardena eta irekia izan da bere datuak partekatzean..., eta beren artxibo guztiak MOEren esku jarri zituzten»[37].

2020ko apirilaren 14an, Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak AEBk MOEri ematen zioten finantzaketa gelditzeko erabakia hartu zuen, «kudeaketa txarrean eta koronabirusaren hedapenaren estalketan» izan zuen zeregina berrikusten zuen bitartean[38]​ (MOEren tasak, 2020ko martxoaren 31n; gainerako tasak, normalean, 2020ko irailean ordainduko zituzkeen).

Munduko buruzagiek eta osasun adituek, neurri handi batean, Trump presidentearen iragarpena gaitzetsi zuten, zeina gertatu baitzen Ameriketako Estatu Batuetan agertu zenean emandako erantzunari egindako kritiken erdian. MOEk «tamalgarritzat» jo zuen iragarpena, eta munduari COVID-19aren agerpenaz ohartarazteko bere erabakiak defendatu zituen. Trumpen kritikoek ere etenaldi hori legez kanpokoa zitekeela esan zuten, nahiz eta PolitiFaktekin hitz egin zuten adituek esan zuten haren legezkotasunaren zalantza exekutatu zen modu bereziaren araberakoa egon zitekeela. 2020ko maiatzaren 8an, AEBk NBEren Segurtasun Kontseiluaren ebazpen bati buruzko bozketa bat blokeatu zuen, MOE zeinak baitzuen pandemiak irauten zuen bitartean indarkeriarik gabeko nazioarteko lankidetza sustatzea proposatzean. 2020ko maiatzaren 18an, Trumpek mehatxatu zuen MOEren finantzaketa estatubatuar guztia betiko amaituko zuela eta AEBko bazkidetzari amaiera emateko aukera aintzat hartuko zuela.

2020ko maiatzaren 29an, Trump presidenteak AEB Munduko Osasun Erakundetik ateratzeko planak iragarri zituen, nahiz ez argi egon horretarako aginpiderik ba ote zuen. 2020ko uztailaren 7an, Trump presidenteak formalki jakinarazi zion NBEri Estatu Batuak MOEtik erretiratzeko asmoa zuela[39].

MOEk aurrera egin du medikuntza tradizionala eta Txinako medikuntza tradizionala onartzeko eta integratzeko bidean. 2022an, Gaixotasunen eta Osasun Arazo Erlazionatuen Nazioarteko Sailkapen Estatistiko berria, ICD-11, medikuntza tradizionalaren sailkapenak ebidentzian oinarritutako medikuntzaren sailkapenekin bat egin dezaten saiatuko da. Txinako agintariek aldaketa bultzatu badute ere, MOEk medikuntza tradizionalari emandako laguntza hori eta beste batzuk kritikatu egin dituzte mediku eta zientzialariek, ebidentzia faltagatik eta erremedio tradizionalek ehizatutako basa bizitza arriskuan jartzeko arriskuagatik[40].​ MOEko bozeramaile batek esan zuen: «barne hartzeak ez duela bermatzen medikuntza tradizionaleko ezein praktikaren balio zientifikoa, ez eta medikuntza tradizionaleko ezein esku-hartzeren eraginkortasuna ere»[40].

Enbaxadoreak

aldatu

Munduko Osasun Erakundeak hainbat enbaxadore ditu munduan zehar. Tracy Trinita saritu zuten, Indonesiako gizarteko gazteak bizimodu osasungarria bizitzera animatzeagatik[41]. ​MOEren enbaxadoreak ere badira: Alisson Becker[42] futbol-jokalari brasildarra, Natália Loewe Becker doktorea, Cynthia Germanotta ekintzailea eta Ellen Johnson Sirleaf Liberiako presidente ohia[43],​ besteak beste.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. (Ingelesez) Estatu kideen zerrenda
  3. Lur entziklopedietatik hartua.
  4. (Ingelesez) Howard-Jones, Norman. (1975). [https://apps.who.int/iris/bitstream/handle/10665/62873/14549_eng.pdf;jsessionid=AB6E259D678515D3DFEEDE4C92B2F697?sequence=1 The scientific background of the International Sanitary Conferences. ].
  5. (Ingelesez) World Health Organisation. .
  6. (Ingelesez) Chronicle of the WHO. 1947.
  7. (Ingelesez) Origins of the WHO. .
  8. a b (Ingelesez) [https://www.who.int/governance/eb/who_constitution_en.pdf CONSTITUTION OF THE WORLD HEALTH ORGANIZATION. ] 2006.
  9. (Ingelesez) The role of WHO in public health. .
  10. «El peso del español El idioma español en las organizaciones internacionales» Instituto Cervantes 17 de abril de 2020.
  11. (Gaztelaniaz) «Seis idiomas oficiales» OMS.
  12. OMS | Países. .
  13. Economía - EE. UU. pagará su deuda con la OMS como garantía de que permanecerá en el organismo. 2021-02-18.
  14. Relaciones bilaterales y multilaterrales de la Santa Sede. 22 de octubre de 2009.
  15. Comunicato della Santa Sede. .
  16. Gunn, S William A. (2009-1). «Brock Chisholm, the World Health Organization, and the Cold War» Bulletin of the World Health Organization 871: 75–76.  doi:10.2471/BLT.08.057562. ISSN 0042-9686. PMC 2649607..
  17. OMS | Dr. Marcolino Gomes Candau, antiguo Director General. .
  18. (Gaztelaniaz) El tercer director de la OMS, Halfdan T. Mahler, muere a los 93 años. 2016-12-15.
  19. (Gaztelaniaz) Benito, Emilio de. (2013-01-28). «Hiroshi Nakajima, impulsor de la cura de la tuberculosis» El País ISSN 1134-6582..
  20. OMS | Ex Director General: Dr Gro Harlem Brundtland. .
  21. Fallece el director general de la OMS, Lee Jong-wook - Noticias médicas - IntraMed. .
  22. OMS | Ex Director General interino: Dr. Anders Nordström. .
  23. OMS | Dra. Margaret Chan - Directora General de la OMS 2007-2017. .
  24. La Asamblea Mundial de la Salud elige al Dr. Tedros Adhanom Ghebreyesus como nuevo Director General de la OMS. .
  25. OMS | Oficina Regional para el Mediterráneo Oriental. .
  26. ¿Qué son el Reglamento Sanitario Internacional y los Comités de Emergencias?. Organización Mundial de la Salud 20 de junio de 2016.
  27. (Gaztelaniaz) Constitución. .
  28. «Financiación OMS en el año 2014» Presupuestos OMS 2014 2014.
  29. a b Por la independencia de la OMS, en independentwho.info |2=http://www.independentwho.info/ONU_ES.php [Esteka hautsia]
  30. Acuerdo WHA12-40 entre la OIEA y la OMS de 28 de mayo de 1959, en independentwho, consultado el 26 de abril de 2011 |2=http://www.independentwho.info/WHA_12_40_ES.php |bot=InternetArchiveBot }}
  31. For the independence of W.H.O -independent.who
  32. «Lo que no te cuentan sobre Chernóbil.» En amcmh.org.
  33. Caldicott, Helen. «Dangerously Wrong on Nuclear Radiation, Attack of the Nuclear Apologists.» CounterPunch, 12 de abril de 2011. .
  34. Capdevila, Gustavo. «Fukushima y Chernobyl desafían a la OMS.» En IPS, 26 de abril de 2011.
  35. a b (Ingelesez) «Withholding funding from the World Health Organization is wrong and dangerous, and must be reversed» Nature 5807804: 431–432. 2020-04-17  doi:10.1038/d41586-020-01121-1..
  36. a b c (Gaztelaniaz) COVID-19: cronología de la actuación de la OMS. .
  37. (Ingelesez) WHO coronavirus team at ground zero in Wuhan to work out next containment step. .
  38. (Ingelesez) «Coronavirus Updates: Trump Halts U.S. Funding of World Health Organization» The New York Times 2020-04-14 ISSN 0362-4331..
  39. (Ingelesez) Knutson, Jacob. Trump administration notifies UN of intent to withdraw from World Health Organization. .
  40. a b CNN, Katie Hunt. Chinese medicine gains WHO acceptance but it has many critics. .
  41. (Ingelesez) Jawawa. (8 de abril de 2002). Ade, Tracy get WHO award. .
  42. (Gaztelaniaz) Alisson Becker y la Fundación pro OMS lanzan una campaña mundial. 2021-04-09.
  43. who. (20 de mayo de 2019). La OMS anuncia cuatro nuevos embajadores de buena voluntad para promover la salud mundial. .

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu