Biologian, nutrizioa organismoek hartzen dituzten elikagaiak eta bestelako substantzia guztiak jaso, eraldatu, barneratu eta ondoren hondakinak kanporatzeko burutzen diren funtzioen multzoa da. Organismoak bere funtzionamendurako behar dituen elikagaien hartze, digeritze, garraiatze eta asimilatze prozesuen multzoa ere izan liteke nutrizioaren definizioa.

Animalia zelulanitzetan nutrizioa batez ere egitura berezi batean burutzen da: digestio-aparatuan. Bertan, digestio edo liseriketaren ondorioz agertzen diren tamaina txikiko molekulak heste-mukosan xurgatzen dira. Hortik zirkulazio-aparatura heldu eta organismoaren ehun eta zelula guztietara iristen dira.

Landareetan ura eta gatz mineralak lurretik hartzen dira sustraien bidez eta barneko egitura berezietatik zirkulatzen dira (xilema), hostoetara helduz. Izerdi landugabe deritze. Fotosintesiaren bitartez, materia inorganikoa (ura eta karbono dioxidoa), eguzki energiari esker materia organiko (glukosa) bihurtzen da. Materia organiko hau (izerdi landua) floemaren bidez landarearen toki guztietara heltzen da.

Nutrizio motakAldatu

Bizidunengan bi nutrizio mota daude: autotrofoa eta heterotrofoa.

  • Nutrizio autotrofoa: bizidunak molekula inorganikoetatik abiatuta molekula organikoak sintetizatu ahal dituenean. Landare gehienen nutrizio mota da.
  • Nutrizio heterotrofoa: bizidunak molekula organikoak beste organismo batzuetatik hartzen dituenean, berak ezin dituelako sintetizatu. Animalia, onddo eta mikrobio gehienen nutrizio mota da.

Nutrizioaren zirkuitoaAldatu

Animaliek nutrizio heterotrofoa dute: elikagai organikoak hartzen dituzte, haien ehun eta zeluletara iritsi behar direnak bertan -katabolismoaren bidez- energia kimikoa sor dadin. Elikagaiekin batera -zelularen erregaiak- oxigenoa ere eskura behar du zelulak, prozesu katabolikoak burutu ahal izateko (glukolisia, adibidez).

Beraz, nutrizio prozesuak gorputzaren aparatu batzuen lan koordinatua exijitzen du: digestio, arnas, zirkulazio eta iraitz-aparatuaren lana, hain zuzen ere.

  • digestio-aparatua: elikagaiak hartu, digeritu (hots, molekula bakunagoak bihurtu), xurgatu (heste-mukosetan) eta xurgatu ez dena kanporatu egiten du.
  • zirkulazio-aparatua: oxigenoa eta xurgatutako elikagaiak garraiatzen ditu ehun eta zeluletaraino, azken hauek erabil ditzaten. Era berean, zelularen hondakinak eramaten ditu arnas aparatura (CO2) eta gernu-aparatura, kanporatuak izan daitezen.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu