Gro Harlem Brundtland
Gro Harlem Brundtland (Bærum, Oslotik gertu, 1939ko apirilaren 20a - ) norvegiar politikaria da. Norvegiako lehen ministroa izan zen hiru aldiz (1981, 1986-1989 eta 1990-1996) Alderdi Laboristaren izenean. Nazioarte mailan ezagun bihurtu zen 1986an berak gidatutako batzorde batek Garapen Iraunkorra kontzeptua sortu eta zabaldu zuelako. 1998tik 2003ra Osasunerako Mundu Erakundeko buru izan zen. Horrez gain, nazioarteko hainbat foro eta ekimenetan parte hartu du, besteak beste, Nazio Batuen Merkataritza eta Garapenerako Konferentzian, Emakumezko Agintarien Munduko Kontseiluan, Madrileko Klubean, Bilderberg taldeko bileretan eta Nagusiak izeneko elkartean (The Elders).

2011ko urriaren 17an Euskal Herrian izan zen, Donostian egindako Bake Konferentzian parte hartzen. Koffi Annan eta Europako beste 4 lider politikorekin presiditu zuen mahaia (Jonathan Powell, [null Bertie Ahern], Pierre Joxe eta Gerry Adams), eta bertan ETAri borroka armatuari bukatzeko eskatu zioten alde bakarreko eta Espainiako zein Frantziako gobernuekin negoziatu gabeko prozesu baten baitan. Handik hiru egunetara ETAk borroka armatuari amaiera ematea erabaki zuen.[1]
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Brian Currinen balorazioa bakearen konferentziaz» Argia (Noiz kontsultatua: 2017-05-18).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gro Harlem Brundtland |
Ikus, gaineraAldatu
- Gatazkaren konponbidea sustatzeko nazioarteko konferentzia
- Brian Currin
- Harremanetarako Nazioarteko Taldea
- Demokrazia Euskal Herriarentzat
- Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
- Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundea
- Lokarri (gizarte mugimendua)
- Bakearen artisauak
Artikulu hau Norvegiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |