Sukar hori
Sukar horia gaixotasun infekziosoa da, jatorri birikoa duena, eltxo baten bitartez kutsatzen dena eta Afrikan eta Hego Amerikan endemikoa dena. Odoljarioak eta ikterizia eragiten ditu.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Sukar hori | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | rare skin disease (en) , arbovirosis (en) , skin infection (en) , flavivirus infectious disease (en) , gaixotasun biriko kutsakorra, Endemia pandemic and epidemic-prone diseases (en) |
Espezialitatea | infektologia |
Arrazoia(k) | yellow fever virus (en) |
Sintoma(k) | sukarra, bradikardia, betealdia, buruko mina, oka, zianosia, Ikterizia, Faget sign (en) , hotzikara, artralgia, anorexia, hyperaemia (en) , hantura, Takikardia, Melena, Hipotentsioa, hepatomegalia, esplenomegalia, oliguria, anuria, entzefalitisa, Odoljarioa, bizkarreko mina, goragalea, body ache (en) , Astenia, Shock zirkulatorioa, dark urine (en) , tripako mina mialgia |
Patogenoaren transmisioa | mosquito borne transmission (en) |
Azterketa medikoa | miaketa fisiko, ELISA, Polimerasaren kate-erreakzioa, immunoassay (en) , histopathology (en) , immunohistochemistry (en) viral culture (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | A95, A95.9, A95.1 eta A95.0 |
GNS-9-MK | 060.9 eta 060 |
DiseasesDB | 14203 |
MedlinePlus | 001365 |
eMedicine | 001365 |
MeSH | D015004 |
Disease Ontology ID | DOID:9682 |
Sukar horia aitortu beharreko gaitza da Euskal Herrian. Azken urteotan ez da kasu bakar bat ere agertu EAEan.
Etiologia
aldatuSukar horien eragilea Flabibirusen taldeko birus bat da. Birus hauek RNA dute material genetiko gisa, eta geruzadunak dira (kapsidearen gainetik lipidoz eta glukoproteinaz osatutako geruza dute).
Flabibirusak artropodoen bitartez transmititzen dira (eltxo eta kaparren bitartez, gehienbat).
Infekzioa
aldatuGaitzaren bektore nagusia Aedes aegypti eltxoa da, beste eltxo batzuek birusa eramaten badute ere. Listuan daramate birusa eltxoek, eta sukar horia duen gaixo bati ziztada egiterakoan hartzen dute eragile patogenoa. Kutsatutako eltxoak pertsona osasuntsu bati ziztatzerakoan birusa transmititzen du: linfaren bidez birusa odolera iristen da, eta odolaren bidez gorputzeko organo askotara (gibelera, burmuinera, giltzurrunetara...), kalte ugari sortuz.
Eltxoaz eta gizakiaz gain, birusak tximinoak ere infektatzen ditu. Sukar horia duen tximino bati ziztada egindakoan eltxoek gizakia infektatzeko ahalmena ere badute. Tximinoak dira, hain zuzen ere, birusaren gordailua Afrika eta Hego Amerikako oihaneko eremuetan.
Sintoma klinikoak
aldatuGaitzaren inkubazio epea 3-7 egun bitartekoa da. Infekzioak bi agerpen kliniko desberdinak sor ditzake: gaixotasun arina eta gaixotasun larria.
- infektatuen % 80 inguruk sukar horiaren agerpen arina sufritzen dute. Agerpen arin honen sintomak gripearen antzekoak dira: sukarra, buruko eta giharretako mina, botagura eta okadak. Sukar horiaren mota hau berez sendatzen da egun gutxitan.
- infektatuen % 20k, aldiz, gripearen antzeko sintomak pasatutakoan ez dira sendatzen, eta haien osasun egoerak okerrera jotzen du: ikterizia agertzen da (birusak gibelari eraso egiten baitio), eta baita odoljarioak, okada odoltsuak eta giltzurruneko gutxiegitasun larria ere. Gaixo gehienek (% 60) 10 egunetan hiltzen dira gibeleko eta giltzurrunetako kalte larrien ondorioz. Gaitzari gailentzen zaizkionek (% 40k) betiko immunitatea garatzen dute.
Diagnostikoa
aldatuEremu endemikoetan sintomatologiaren bitartez diagnostikatzen da gaitza, batez ere agerpen larriaren kasuan.
Diagnostikoa baiezta daiteke laborategiko analisien bidez. Birusa bakartzea odola edo isurkari zerebroespinala erabiliz egiten da. Isurkari organikoetan ere birusaren antigenoak edo material genetikoa (PCRaren bidez) antzeman daiteke.
Birusaren aurkako antigorputzen igoerak diagnostikoan laguntzen du.
Profilaxi eta tratamendua
aldatuProfilaxiaren aldetik bi neurri ezartzen dira: eltxo bektoreen kontrola (intsektizidak erabiliz, haien hazkundea areagotzen dituzten faktoreak kontrolatuz...) eta txertaketa. Txertoa eremu endemikoetan erabiltzen da, eta eremu endemikoetara bidaiatzen direnei ere jartzen zaie. Birus moteldu batekin egina da, eta 10 urteko babesa ematen du gaitzaren aurrean.
Sukar horiak ez du tratamendurik. Ulertzekoa da, beraz, txertoaren garrantzia gaitza ekiditeko.
Infektatutako pertsonak berrogeialdian bakartu behar dira, gaixotasuna kutsa ez dezaten.