Nazioen Liga

Nazioen Elkartea» orritik birbideratua)

Nazioen Liga (ingelesez League of Nations, frantsesez Société des Nations) nazioarteko erakunde bat izan zen, Lehen Mundu Gerraren osteko Parisko Bake Biltzarraren ondorioz sortutakoa.

Nazioen Liga
Flag of the League of Nations (1939).svg Symbol of the League of Nations (simple).svg
Datuak
Izen ofiziala
League of Nations eta Société des Nations
Izen laburra LN, SDN eta SdN
Mota gobernu arteko erakundea
League of Nations Organization.png
Gobernantza
Presidentea Eric Drummond, 16th Earl of Perth (en) Itzuli, Joseph Louis Anne Avenol (en) Itzuli eta Seán Lester (en) Itzuli
Idazkari-orokorra Eric Drummond, 16th Earl of Perth (en) Itzuli, Joseph Louis Anne Avenol (en) Itzuli eta Seán Lester (en) Itzuli
Egoitza Palais Wilson (en) Itzuli eta Palace of Nations (en) Itzuli
Osatuta
League of Nations Anachronous Map.png
Desagerpena 1946ko apirilaren 18a

Desarmatzea, elkarren arteko segurtasunaren bidez gerra saihestea, negoziazioaren bidez herrialdeen arteko gorabeherak konpontzea eta elkarren aberastasuna sustatzea ziren erakundearen helburuak. Ligaren atzean zegoen diplomazia-filosofiak aurreko 100 urteko nazioarteko harremanetan aldea markatu zuen. Hala ere, Ligak ez zuen inolako indar-armaturik, eta, beraz, garaiko herrialde boteretsuen esku utzi behar izan zuen bere ebazpenak betetzeko autoritatea.

Hainbat arrakasta (eta 1920ko hamarkadaren hasierako zenbait porrot ere), azkenean Ligak ezin izan zuen Ardatzaren erasorik geldiarazi, eta mundu mailako beste gerra bat, Ligak kosta ahala kosta saihestu behar zuena, piztu zen berriro. Gatazka amaitutakoan, Nazio Batuen Erakundea sortu zen Nazioen Liga ordezkatzeko, eta Ligak sortutako zenbait agentzia eta erakunde bereganatu zituen.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu