Arantxa Urretabizkaia
Arantxa Urretabizkaia Bejarano (Donostia, Gipuzkoa, 1947ko uztailaren 1a) euskal idazle eta kazetaria da. Eleberrigintzan jardun izan du batik bat, baina olerkigintzan eta gidoigintzan ere egin ditu lanak. Aktore ere aritua da, Segoviako ihesa filmean. Feminista da, eta Hondarribiko alardean emakumeek gizonen pare desfilatzeko eskubidearen aldeko borrokan nabarmendu da. Izan ere, Hondarribian bizi da azken hamarkada hauetan.
Arantxa Urretabizkaia | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1947ko uztailaren 1a (75 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | autorea, idazlea, itzultzailea, poeta, zinema aktorea eta gidoilaria |
Jasotako sariak | |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1983an.
BizitzaAldatu
Donostiako Loiola auzoko Txominenean jaio zen. Hiru urteko zelarik, Donostiako Egia auzora aldatu zen familiarekin. Hamahiru urterekin idazkaritza ikasten hasi eta hamaseirekin, berriz, erizaintzaren ikasketari ekin zion. Historiako lizentzia eskuratu zuen Bartzelonan 1975 urtean.[1]
Familia abertzale batean sortua, hiru neba-arreba ziren eta aita zortzi urtez egon zen kartzelan heriotza-zigorra jasota. Aita hil zenean hasi zitzaion euskararen aldeko jarrera sendotzen. Ramon Saizarbitoriak eta Ibon Sarasolak gurasoek markatutako bidetik aldentzeko indarra eman ziotela adierazi du.[2]
Lur argitaletxearen inguruko taldean hasi zen idazten, Ramon Saizarbitoria, Ibon Sarasola eta Rikardo Arregirekin batera. Hain zuzen, Ibon Sarasola bere "irakurle handia" dela adierazi du. Xabier Elorriaga aktorearekin dago ezkonduta, eta harekin batera Urretabizkaia ere aktore izan zen Segoviako ihesa filmean. Seme baten ama da.[3][4]
Hedabideetan ere lan egin du, artikuluak idazten eta solaskide moduan. 1977an Egin egunkarian hasi zen kazetari lanetan, eta geroztik EITB, El Diario Vasco (Zabalik gehigarrian, bereziki), Deia eta El Mundon ere jardun du.
LanakAldatu
NarrazioaAldatu
- Zergatik panpox (1979, Hordago): Berrargitalpena Ereinek 1985ean.
- Aspaldian espero zaitudalako ez nago sekula bakarrik (1983, Erein)
- Saturno (1987, Erein)
- Koaderno gorria (1998, Erein)
- 3 Mariak (2010, Erein)
- Zuri-beltzeko argazkiak (2014, Pamiela)
- Azken etxea (2022, Pamiela)[5]
Haur eta GazteAldatu
- Aurten aldatuko da nire bizitza (1992, Erein)
- Basamortuko malkoa (2001, Erein)
PoesiaAldatu
- San Pedro bezperaren ondokoak, (1972, Lur. Gipuzkoa saria, 1971)
- Maitasun magalean, 1982 (Espainiako [Espainiako Kritika Saria euskarazko narratiba eta poesiari|Kritikaren Sari Nazionala]] eta Irun Hiria saria)
- XX. mendeko poesia kaierak - Arantxa Urretabizkaia, antologia, 2000, Susa, Koldo Izagirreren edizioa
SaiakeraAldatu
- Bidean ikasia (1993-2016) (2016, Pamiela).[6] Lan honengatik 2017ko Saiakeraren euskarazko Euskadi Literatura Saria jaso zuen.
Zinema gidoiakAldatu
- Albaniaren konkista, 1983
- Lauaxeta, 1987
BestelakoakAldatu
- Mendebaleko ekonomiaren historia (1970, Lur) Ramon Saizarbitoria eta Ibon Sarasolarekin batera
Itzulpenak: euskarara ekarriakAldatu
- Afrika iraultzaren alde (Frantz Fanon), 1970, Ibon Sarasolarekin batera.
- Sozialismoaren frogantzak (Maurice Dobb), Lur, 1971.
- Euskal Berdintasuna (A. Otazu), 1973.
SariakAldatu
- 1971. Gipuzkoa saria. San Pedro bezperaren ondokoak poesia liburuagatik.
- 1981. Ignacio Aldekoa Ipuin Sariketa. X. saria. "Baina ez egunero" ipuinarekin.
- 1982. Espainiako Kritika Saria euskarazko poesiari. Maitasun magalean poesia liburuagatik.
- 1982. Irun Hiria saria. Maitasun magalean poesia liburuagatik.
- 2001. Rikardo Arregi saria. Zabalik astekarirako elkarrizketengatik.
- 2006. Rosalía de Castro saria, Centro PEN Galicia.[7]
- 2017. Euskadi saria euskarazko saiakerari. Bidean ikasia liburuagatik.[8]
- 2019. Abbadia Saria.[9]
Beste hizkuntzetara itzuliakAldatu
Zergatik panpox
- (Katalanez) Per què, menut? (Sant Boi de Llobregat: Ediciones del Mall, 1982). Itz. Josep Daurella
- (Gaztelaniaz) ¿Por qué, Panpox? (Sant Boi de Llobregat: Ediciones del Mall, 1986). Itz. egilea bera: Arantxa Urretabizkaia
- (Bulgarieraz) Червената тетрадка ; Защо пампушко? (Sofia: Panorama, 2018). Itz. María Pachkova. Liburuak Koaderno gorriaren itzulpena eta beste lan batzuk ere jasotzen ditu.
Saturno
- (Gaztelaniaz) Saturno (Madril: Alfaguara, 1989). Itz. Maite Gonzalez Esnal eta egilea bera.
Koaderno gorria
- (Gaztelaniaz) El cuaderno rojo (Donostia: Ttarttalo, 2002). Itz. Iñaki Iñurrieta. 2013an berrargitaratua (Arre: Pamiela)
- (Errusieraz) Krasnaya tetrad (San Petersburgo: St. Petersburg University Press, 2007). Itz. Elena Zernova
- (Alemanez) Das rote Heft (Bohn: Pahl-Rugenstein, 2007). Itz. Jürgen Wolf
- (Italieraz) Quaderno rosso (Milan: Gran Vía, 2008). Itz. Roberta Gozzi
- (Ingelesez) The Red Notebook (Nevada: University of Nevada, 2009). Itz. Kristin Addis (itz.). Center for Basque Studies, University of Nevada, Reno.
- (Eslovenieraz) Rdeči zvezek (Eslovenia: Malinc, Medvode, 2018). Itz. Bárbara Pregelj
- (Bulgarieraz) Червената тетрадка ; Защо пампушко? (Sofia: Panorama, 2018). Itz. María Pachkova. Liburuak Zergatik panpoxen itzulpena eta beste lan batzuk ere jasotzen ditu. Bulgarierarako itzulpena aurkeztu da Bulgariako Sofia eta Plovdiv hirietan, Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016 kultur hiriburutzak bultzatutako programari esker sortutako liburua.[10]
Hiru mariak
- (Gaztelaniaz) Las tres marías (Donostia: Erein, 2011). Itz. Cristina Fernández
Zuri-beltzeko argazkiak
- (Gaztelaniaz) Retratos en blanco y negro (Arre: Pamiela, 2015). Itz. Fernando Rey
Bidean ikasia
- (Gaztelaniaz) Lecciones del camino (Arre: Pamiela, 2018). Itz. Fernando Rey
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Urretabizkaia Bejarano, Arantxa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-29).
- ↑ Arregi, Miren. (2018-06-01). «"Liburu berriena saltzen dudan aldiko ez dut euroa lortzen"» (PDF) Puntua (Goiena astekaria) (Noiz kontsultatua: 2019-03-19).
- ↑ Urkiza, Ana. (2006). Zortzi unibertso zortzi idazle: elkarrizketak. Alberdania ISBN 84-96643-37-9..
- ↑ «Urretabizkaia, Arantxa - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
- ↑ Sarasola, Ainhoa. «Arantxa Urretabizkaiak ‘Azken etxea’ nobela plazaratu du» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-08).
- ↑ Olaziregi, Mari Jose. (). «Arantxa Urretabizkaia: Bidean ikasia, Pamiela, 2016 (Euskadi Saria, 2017).» Erlea, 11. zenbakia ISSN 1889-7576..
- ↑ (Gaztelaniaz) «O PEN Clube de Galicia entrega mañá en Santiago os premios Rosalía de Castro» La Voz de Galicia 2006-05-23 (Noiz kontsultatua: 2020-12-20).
- ↑ Kulturklik Leire Bilbao, Ander Izagirre, Mikel Valverde eta Matías Múgica dira aurtengo Euskadi Literatura Sarietako gainerako irabazleak. .
- ↑ «Arantxa Urretabizkaiak jasoko du 2019ko Anton Abbadia saria» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
- ↑ «´Koaderno gorria´ nobelaren itzulpena Bulgarian aurkeztuko du Arantxa Urretabizkaiak» Etxepare institutuaSustatu 2018-03-26.
BibliografiaAldatu
- Kortazar, Jon: Arantxa Urretabizkaiaren poesiaren irakurketa. - Egan, 2000-1/2, 93-105