Comillasko Pontifize-Unibertsitatea

Comillasko Pontifize-Unibertsitatea (gaztelaniaz: Universidad Pontificia Comillas) Espainiako unibertsitate katolikoa da, Jesusen Lagundiarena. 1890ean Comillasen sortua, egun hiru campus ditu, bata Madrilen eta besteak Cantoblancon eta Ciempozuelosen.

Comillasko Pontifize-Unibertsitatea
Kultura ondasuna
International Association of Jesuit Universities
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Madrilgo Erkidegoa
UdalerriaMadril
Koordenatuak40°25′48″N 3°42′41″W / 40.43°N 3.7114°W / 40.43; -3.7114
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1890eko abenduaren 16a
Ordezkatzen duICAI-ICADE (en) Itzuli
Ondarea
BICRI-51-0005057
Webgune ofiziala

Espainiako unibertsitate ospetsuenetako bat da. Bertan, Espainiako Administrazioko zuzendari, enpresaburu, politikari, legelari, ikertzaile eta goi-kargudun ugari trebatu dira edo eskolak eman dituzte. Unibertsitatea bereziki garrantzitsua da enpresa arloan: 2018ko Espainiako 50 CEO onenen Rankingetik, hamar Comillasko ikasleak ziren. Era berean, eliza katolikoko, teologoetako eta kanonistetako goi-kargudun ugari bere ikasgeletatik igaro dira.

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.