Giza katea gizabanakoek elkarri eskuak emanez osatzen duten kate edo ilara da, eremu bat inguratuz edo bi puntu lotuz, protesta edo aldarrikapen gisa oro har. Askotan, giza katean parte hartu duten pertsona kopuruaren inguruan eztabaidak sortzen dira: bultzatzaileek protesta egin zaion gobernuak baino kopuru handiago baten berri eman ohi dute.

1986ean AEBtako Hands Across America ekitaldia zela eta, gosetearen aurkako borrokaren alde 5 milioi lagunek batak besteari eskuak eman zizkioten. Irudian, Philadelphia hiriko Benjamin Franklin Parkway.

Hona hemen egin diren giza kate nabarmenenetako batzuk:

Data Gertaera Lekua Parte hartzaileen kopurua Arrazoia
1983 Berkshire, Ingalaterra, Erresuma Batua 40.000 – 80.000 Ameriketako Estatu Batuek Mendebaldeko Alemanian misil nuklearrak jartzearen aurka.
1986ko maiatzaren 25a Eskuak Amerikan Zehar Ameriketako Estatu Batuen lurralde osoan zehar 5.000.000 Gosetearen aurka dirua biltzeko.
1989ko abuztuaren 23a Bide baltikoa Estonia; Letonia; Lituania 2.000.000 Estonia, Letonia, eta Lituaniaren independentzia aldarrikatzeko. Antzeko kate bat egin zen 1991ko abuztuaren 23an, eta orduan parte hartzaileek beloa jantzi zuten.
1990ko urtarrilaren 21a Act Zluky LvivKyiv, Ukrainiako Sobiet Errepublika Sozialista (egun Ukraina) 450.000 (Sobietar miliziaren arabera); 3.000.000 inguru (antolatzaileen arabera)[1] Act Zlukyren 71. urteurrena eta Ukraina Herri Errepublika eta Ukraina Mendebaldeko Errepublika Nazionalaren arteko baterakuntza.
1997 Gazteen Munduko XII. Jardunaldia, 1997 Paris, Frantzia 400.000 Paris inguratzen zuen eraztun bat (36 km) eratu zuten, parte hartzaileak kanpora begira jarrita, bakea aldarrikatzeko.
1998ko maiatzaren 16a Jubilee 2000 Giza Katea Birmingham 70.000 – 100.000 Jubilee 2000k -eliz eta sinestun taldeen koalizio batek— antolaturiko lehen giza katea. G8ri, Munduko Bankuari eta FMIri estatu pobreen zorra arintzen laguntzeko eskatu zien.
1999ko irailaren 8a Ekialdeko Timorreko indarkeriaren aurkako protesta. Lisboa 300.000 inguru 20 kilometroko giza kate batek Nazio Batuen delegazioaren egoitza eta Errusia, Txina, Erresuma Batua, Frantzua eta Estatu Batuetako enbaxadak lotu zituen giza kateak, Ekialdeko Timorreko indarkeria amaitzeko.[2]
2000 2000ko Latinoamerikar Jubilee Alemania 50.000 Garapen bidean dauden estatuen zorra barkatzeko eskatzeko.
2004ko otsailaren 28a 228 Hand-in-Hand Rally Taiwan: Keelungtik Eluanbira (500 kilometro, 300 mila) 1.000.000 inguru (2.000.000 inguru antolatzaileen arabera) 228 Jazoera gogoratzea eta Txinako Herri Errepublikak misilak Taiwanera zuzentzea.
2004ko uztailaren 25a Israeldar giza katea Gush Katiftik (Gazako zerrenda ondoko judu komunitatea, Israel), Mendebaldeko hesira, Jerusalem (90 kilometro) 130.000 (poliziaren arabera); 200.000 (antolatzaileen arabera) Ariel Sharon lehen ministroaren 2004ko Israelen aldebakarreko atzera-egiteko plana, Gush Katifeko judu komunitatea desegitea zekarren.
2006ko maiatzaren 1a Amerikar Boikot Handia New York. (Manhattan, Queens, Brooklyn Bronx) 12.000 (CNNren arabera [3]) H.R. 4437 protesta, immigrazio-kontrolak areagotzeko Kongresuko lege-proiektaren aurka.
2008ko otsailaren 25a Gazako giza katea Gaza 20.000 [4] Gazako Israelen blokearen aurkako protestatzeko.
2008ko irailaren 1a "Stop Russia" kanpaina[5] Georgia 1.000.000 (Georgiako agintarien arabera)[6] Hego Osetiako Gerra 2008koaren aurka protestatzeko.
2008ko urriaren 24a 2009ko Indiako Tamilen protestak[7] Chennai, India 100.000 – 150.000 Sri Lankan Tamilen aurkako indarkeria eta Sri Lankako Gerra Zibila.
2008ko abenduaren 13a "Mumbaitarrak giza katean erasoa gaitzesteko"[8] Mumbai, India 60.000 2008ko azaroaren 26an Mumbain gertatu zen erasoaren aurkako protesta.
2009ko urtarrilaren 28a 2009ko Kanadako Tamilen protesta[9] Toronto, Kanada 20.000 Sri Lankan Tamilen aurkako indarkeria eta Sri Lankako Gerra Zibila.
2009ko ekainaren 9a Kate berdea, Irango Presidentziarako protestak
2009ko Iraneko hauteskundeetako protestak
Teheran, Iran 18.000 – 30.000 Mir-Hossein Mousaviri babesa ematea [10][11]
2009ko urriaren 2a 2009ko ASEAN hitzarmenaren aurkako protesta Kerala, India 3.000.000 - 4.000.000+ (30tik 40ra lakh antolatzaileek protestaren ondoren emandako datuen arabera) ASEANen and New Delhiko merkataritza askerako hitzarmenaren aurka[12]
2010ko otsailaren 3a Telangana JAC,
Telanganako giza katea
Andhra Pradesh, India 50.000 Telanganako jendeak 500 kilometroko giza katea eratu zuen 7 zenbakiko Errepide Nazionalean Adilabadetik Alampurrera (Kurnool barrutiaren ondoan) estatu aske bat eskatzeko.[13]
2012ko abenduaren 10a Giza eskubideen aldeko giza katea. Bhubaneswar, Odisha, India 20,000 ikasle tribu. 25 kilometroko giza katea egin zuten giza eskubideen alde abenduaren 10an (giza eskubideen eguna) Giza Zientzietako Kalinga Institutoko (KISS) ikasleek Bhubaneswarren, Odisha, India .[14][15]
2013ko irailaren 11 Via Catalana, Kataluniaren independentziaren alde Katalunia <1.600.000[16] El Pertús (Vallespir) udalerritik Alcanar (Montsià) udalerrira, tartean Girona, Bartzelona eta Tarragona hiriak zeharkatuz.[17]
2013ko azaroaren 29a Ukrainako Europar Batasunaren aldeko protestak (2013) / Errusiaren esku hartzearen aurka Asko, handiena Ukrainatik Subcarpathian Voivodeshipera. Baita Lituania - Letonia artean. >2,000,000[18][19] Ukraina Europako Batasunarekin lotzeko kate sinbolikoa[18]
2014ko ekainaren 8a 2014ko Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Giza Katea, Euskal Herriaren Erabakitze Eskubidearen alde Euskal Herria >150.000 Durangotik Iruñera[20]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ukraineraz) Reunion of Ukraine (video)
  2. Ekialdeko Timorreko indarkeria amaitzeko giza katea Lisboan, 1999 (portugesez)
  3. http://www.cnn.com/2006/US/05/01/immigrant.day/index.html
  4. http://www.ynetnews.com/Ext/Comp/ArticleLayout/CdaArticlePrintPreview/1,2506,L-3511002,00.html
  5. Stop Russia' kanpainan manifestariek bandera daramate[Betiko hautsitako esteka]. The Financial Times. 2008-09-01.
  6. [1]. news.com.au. 2008-09-02.
  7. [2]. Tamil Net. 2008-10-24.
  8. Mumbaitarrak giza katean erasoa gaitzesteko. Times of India. 2008-12-13.
  9. http://www.thestar.com/article/578360
  10. .
  11. .
  12. http://timesofindia.indiatimes.com/news/india/CPM-activists-to-form-500km-human-chain-in-Kerala-to-protest-India-ASEAN-free-trade-deal/articleshow/5071070.cms
  13. http://news.rediff.com/slide-show/2010/feb/03/slide-show-1-andhra-crisis-longest-human-chain-formed-for-telangana.htm
  14. http://www.deccanherald.com/content/297582/25-km-human-chain-formed.html
  15. http://in.news.yahoo.com/video/human-chain-human-rights-111000283.html
  16. 1.600.000 persones, com a mínim 2013ko irailaren 11. (Katalanez)
  17. El recorregut de la cadena humana de l'Onze de Setembre ja és públic. 2013ko ekainaren 19a. (Katalanez)
  18. a b [http://au.news.yahoo.com/world/a/20081107/ukraine-opposition-demands-leader-resign-after-eu-snub/ Seven News (2013ko azaroaren 30a)
  19. https://web.archive.org/web/20140313054052/http://www.lithuaniatribune.com/61859/a-human-chain-in-vilnius-showed-support-of-ukraine-201461859/
  20. Euskal Herriaren Erabakitze Eskubidearen Aldeko Giza Katea - Cadena Humana Por El Derecho A Decidir del País Vasco. gureeskudago.net (Gaztelaniaz)

Kanpo estekak

aldatu