TKE Ligako 2021eko denboraldia

2021eko Eusko Label Liga
Itsasoko Ama Arraun Elkartea
Itsasoko Ama Arraun Elkarteak (irudian) bigarren aldiz jarraian eskuratu zuen TKE Ligako garaikurra.
Datu orokorrak
Antolatzailea Traineru Kluben Elkartea
Partaideak 12 talde
Estropadak 20 estropada
Hasiera 2021eko uztailaren 3a
Amaiera 2021eko irailaren 19a
Palmaresa
Txapelduna Santurtzi (217 p.)
Txapeldunordea Hondarribia (203 p.)
Ohorezko tx. Orio (177 p.)
Donostiarra (176 p.)
Jaitsiera Tirán (55 p.)
Zarautz (44 p.)
2020
2022

TKE Ligako 2021eko denboraldia Eusko Label Ligaren hemeretzigarren denboraldia izan zen. Txapelketa uztailaren 3an hasi zen Coruña hiriko uretan eta irailaren 19an bukatu zen Portugaleten; guztira, 20 estropada jokatu ziren[1]. 2021ekoa lehiaketa ez-ohikoa izan zen, COVID-19 pandemiak zenbait estropada baldintzatu baitzituen. Aurreko denboraldian Eusko Label Ligako garaikurra lehen aldiz irabazi ondoren, Itsasoko Ama Arraun Elkartearena izan zen titulua defendatzen saiatu zen trainerua. Lehian Tirán elkartu zitzaion, 2020an lehen mailan arraun egiteko txartela lortu zuen elkartea[2].

Denboraldi honetako txapeldun nagusiak, hain zuzen ere, santurtziarrak izan ziren[3]. TKE Ligaren historian bigarren aldia izan zen Soterako mutilek garaikurra irabazi zutena, biak jarraian gainera; guztira, 217 puntu lortu zituzten eta 20 estropadetatik 8tan garaile izan ziren. Dena den, azken asteburura arte lehia estua izan zen txapeldunordearekin, Ama Guadalupekoa ontziarekin. Hondarribia Arraun Elkarteak denboraldiari nahi zuen bukaera eman ez zion arren, 203 puntu eta 4 bandera eskuratu zituen, horien artean Zarauzko Ikurrina laugarren aldiz jarraian. Ohorezko txanda, bestalde, Oriok eta Donostiarrak osatu zuten[4]. Azkenik, banderei dagokienez, banaketa zabalagoa izan zen; Santurtzik 9 bandera eraman zituen herrira, Hondarribiak 4, Zierbenak 3, eta Donostiarrak eta Ondarroak bana. Antiguako Amako arraunlariek Zierbenan irabazitako bandera ondarrutarrek lehen mailan irabazi zuten lehenbiziko bandera izan zen[5][6].

Bestetik, Zarautz eta Tirán izan ziren TKE Ligari agur esan zioten elkarteak. Gipuzkoarrak txapelketako kaskarrenak izan ziren: 18 estropadetatik 8tan motelenak izan ziren eta 44 puntu baino ez zituzten eskuratu. KAE Ligara zuzenean jaisteko txartela, ondorioz, beraien esku gelditu zen[7]. Galiziarrak, aldiz, azkenaurrekoak izan ziren ligan 55 puntu lortu ostean. Jaitsiera play-offean, baina, ezin izan ziren KAE Ligako traineruak (Getaria eta Kaiku) baino azkarrago aritu eta maila galdu zuten[4][8].

Azkenik, CaixaBank Patroi Onenaren Saria Arkaitz Diaz donostiarrarentzat izan zen bigarren aldiz[9]. Podiuma Gorka Aranberrik eta Óscar Hermok osatu zuten[4].

PartaideakAldatu

Guztira, 12 elkartek hartu zuten parte hemeretzigarren denboraldian; horietatik 5 bizkaitarrak ziren, 4 gipuzkoarrak, 2 coruñarrak eta pontevedrar bat[1]. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna Sociedad Deportiva Tirán elkartearen parte hartzea izan zen, Kaikuk utzitako postua bete zuena[2].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Herrialdea) 2020
Ares Club de Remo Ares Santa Olalla de Lubre   José Manuel Peláez Ares (Coruña) 10.a
Cabo da Cruz Club de Remo Cabo de Cruz Cabo da Cruz   Gustavo Vázquez Boiro (Coruña) 7.a
Donostiarra Kaiarriba Arraun Elkartea Torrekua II   Igor Makazaga Donostia (Gipuzkoa) 6.a
Hondarribia Hondarribia Arraun Elkartea Ama Guadalupekoa   Mikel Orbañanos Hondarribia (Gipuzkoa) 2.a
Lekittarra Isuntza Arraun Elkartea Lekittarra   Osertz Alday Lekeitio (Bizkaia) 8.a
Ondarroa Ondarroa Arraun Elkartea Antiguako Ama   Iñaki Errasti Ondarroa (Bizkaia) 9.a
Orio Orio Arraunketa Elkartea San Nikolas   Jon Salsamendi Orio (Gipuzkoa) 4.a
Santurtzi Itsasoko Ama Arraun Elkartea Sotera   Iker Zabala Santurtzi (Bizkaia) 1.a
Tirán Sociedad Deportiva Tirán Mar do Con   Benjamín Vázquez Tirán, Moaña (Pontevedra) 1.a (GTL)
Urdaibai Bermeo Urdaibai Arraun Elkartea Bou Bizkaia   Jon Elortegi Bermeo (Bizkaia) 3.a
Zarautz Zarautz Arraun Elkartea Enbata   Asier Puertas Zarautz (Gipuzkoa) 11.a
Zierbena Zierbena Arraun Elkartea Zierbena   Juan Zunzunegi Portua, Zierbena (Bizkaia) 5.a

EstropadakAldatu

Denboraldi honetan 20 estropada eta 18 bandera izan ziren jokoan[1].

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. V Bandeira Cidade da Coruña1 Coruña, Coruña 2021eko uztailaren 3a Hondarribia
2. 2021eko uztailaren 4a Urdaibai
3. Donostiarra XIII. Bandera Donostia, Gipuzkoa 2021eko uztailaren 10a Zierbena
4. Petronor XXXVIII. Bandera Zierbena, Bizkaia 2021eko uztailaren 11 Ondarroa
5. Orioko XXXI. Estropadak - Orio Kanpina IX. Bandera Orio, Gipuzkoa 2021eko uztailaren 17a Santurtzi
6. Getxoko Estropaden XLIII. Ikurriña Getxo, Bizkaia 2021eko uztailaren 18a Zierbena
7. CaixaBank IX. Bandera Castro Urdiales, Kantabria 2021eko uztailaren 24a Hondarribia
8. XXXVI El Correo Ikurriña-Kutxabank Sari Nagusia Lekeitio, Bizkaia 2021eko uztailaren 25a Santurtzi
9. Bilboko XII. Bandera Bilbo, Bizkaia 2021eko uztailaren 31 Hondarribia
10. Santurtziko XLII. Ikurriña Santurtzi, Bizkaia 2021eko abuztuaren 1a Santurtzi
11. Bandeira Barbanza Arousa Rianxo, Coruña 2021eko abuztuaren 7a Donostiarra
12. XXXI Bandeira Concello de Boiro Boiro, Coruña 2021eko abuztuaren 8a Santurtzi
13. Zarauzko XLIV. Ikurriña Zarautz, Gipuzkoa 2021eko abuztuaren 14a Hondarribia
14. 2021eko abuztuaren 15a Hondarribia
15. Ondarroako XXXVII. Bandera Ondarroa, Bizkaia 2021eko abuztuaren 21a Zierbena
16. Hondarribiko XXXIV. Bandera-Mapfre Sari Nagusia Hondarribia, Gipuzkoa 2021eko abuztuaren 22a Hondarribia
17. XIV Bandeira Concello de Ares Ares, Coruña 2021eko abuztuaren 28a Santurtzi
18. XXXIX Bandeira Concello de Moaña Moaña, Pontevedra 2021eko abuztuaren 29a Santurtzi
19. Bermeo Hiriko XXXIX. Bandera-AVIA Sari Nagusia Bermeo, Bizkaia 2021eko irailaren 18a Santurtzi
20. LI GP-XLVII Bandera El Corte Inglés Portugalete, Bizkaia 2021eko irailaren 19a Santurtzi

1 Cidade da Coruña bandera bi jardunalditan jokatu zen. Nahiz eta lehenengo jardunaldian Hondarribia eta bigarrenean Urdaibai azkarrenak izan, bi egunetako denborak batuz santurtziarrak izan ziren bizkorrenak eta, beraz, bandera herrira eraman zutenak[10].

SailkapenaAldatu

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 11 21 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 132 142 15 16 17 18 19 20 Banderak Lorpena
1. Santurtzi 217 11 11 10 10 12 9 9 12 10 12 11 12 11 11 8 10 12 12 12 12 91 Txapelduna
2. Hondarribia 203 12 4 11 9 10 10 12 10 12 11 8 11 12 12 10 12 11 11 10 6 41,2 Txapeldunordea
3. Orio 177 6 10 9 2 11 11 11 8 9 9 7 10 9 8 9 11 8 10 8 11 - Ohorezko txanda
4. Donostiarra 176 9 8 8 6 8 8 10 9 8 10 12 9 10 10 11 9 10 7 7 7 1
5. Zierbena 172 10 9 12 4 7 12 93 93 11 5 9 8 8 9 12 7 7 3 11 10 3
6. Urdaibai 154 4 12 7 5 9 7 7 11 7 85 10 7 6 7 7 8 6 8 9 9 -1
7. Ondarroa 115 7 2 4 12 4 6 6 7 2 6 6 6 5 5 5 5 4 9 6 8 1
8. Cabo da Cruz 102 8 1 6 7 6 4 8 6 6 4 5 4 4 3 6 3 9 2 5 5 -
9. Ares 82 5 7 5 1 2 5 5 54 4 7 4 5 53 53 2 6 3 6 - - -
10. Lekittarra 73 1 6 2 11 5 2 4 4 43 43 1 2 7 6 4 4 5 1 - - -
11. Tirán 55 2 3 3 8 3 1 3 2 5 3 3 3 2 2 3 2 2 4 - - - Jaitsiera play-offa
12. Zarautz 44 3 5 1 3 1 3 2 3 3 2 2 1 3 4 1 1 1 5 - - - 2022ko KAE Liga
  • 1 Cidade da Coruña bandera bi jardunalditan jokatu zen. Nahiz eta lehenengo jardunaldian Hondarribia eta bigarrenean Urdaibai azkarrenak izan, bi egunetako denborak batuz santurtziarrak izan ziren bizkorrenak eta, beraz, bandera herrira eraman zutenak[10].
  • 2 Zarauzko Ikurrina bi estropadetan jokatzen denez, Hondarribiak bandera bakarra eraman zuen etxera nahiz eta bi jardunaldiak irabazi[11].
  • 3 Zierbena, Lekittarra eta Ares asteburu banatan ez ziren lehian aritu taldean COVID-19 positibo bat izateagatik. Une horretan batezbeste zeramaten puntuak borobilduta eman zitzaizkien[12][13][14].
  • 4 Aresek 3 segundoko zigorra jaso zuen epaileak bi abisu eman zizkiolako[15].
  • 5 Epaileak Urdaibairi 3 segundoko zigorra jarri zion Donostiarrari traba egiteagatik[16].

Jaitsiera/Igoera play-offaAldatu

Jaitsiera/Igoera play-offean bost ontzik parte hartu zuten: TKE Ligako denboraldia 11. postuan amaitu zuen elkarteak, Tiránek; KAE Ligako bi traineru azkarrenek, Getariak eta Kaikuk[17]; eta Galiziako Traineruen Ligako lehenengo bi traineruek, Samertolameuk eta Bueuk[18]. Bostetik bik baino ez zuten lortu 2022ko denboraldian parte hartzeko txartela, KAE Ligatik zetozten bi ontziek hain zuzen ere[8].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Herria/Udala Herrialdea Emaitza
Bueu Club de Mar Bueu Maruxia   José Ferral Bueu Pontevedra 2.a (GTL)
Getaria Getariako Arraun Elkartea Esperantza   Ion Larrañaga Getaria Gipuzkoa 1.a (KAE)
Kaiku Kaiku Arraunaren Kirol Elkartea Bizkaitaŕa   Jose Luis Korta Sestao Bizkaia 2.a (KAE)
Samertolameu Sociedad Deportiva Samertolameu A Terca   Daniel Pérez Meira, Moaña Pontevedra 1.a (GTL)
Tirán Sociedad Deportiva Tirán Mar do Con   Benjamín Vázquez Tirán, Moaña Pontevedra 11.a
Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1. estrop. 2. estrop. Lorpena
  1 Getaria 9 5 4 2022ko TKE Liga
  2 Kaiku 8 3 5
  3 Samertolameu 7 4 3 2022ko GT Liga
  4 Tirán 4 2 2
  5 Bueu 2 1 1

Patroi Hoberenaren sariaAldatu

Postua Patroia Arraun Taldea Puntuak[1]
1   Arkaitz Diaz Donostiarra 20
2   Gorka Aranberri Santurtzi 19
3   Óscar Hermo Cabo da Cruz 14
4   Félix Duarte Cabo da Cruz 12
5   Eneko Bilbao Ondarroa 8
6   Iker Gimeno Urdaibai 5
  Iñigo Larrinaga Ondarroa
  Ugaitz Mendizabal Orio
  Hugo Rascado Ares

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d "2021eko egutegia eta emaitzak". Eusko Label Liga. 2021.07.05
  2. a b «Santurtzik irabazi du Eusko Label Liga» Berria (Noiz kontsultatua: 2022.01.06).
  3. Iribar, Mikel O. «Patroia eta hamahiru marinel» Berria (Noiz kontsultatua: 2021.09.19).
  4. a b c "2021eko emaitzak". Eusko Label Liga. 2022.01.06
  5. "2021eko Eusko Label eta Euskotren ligetako sailkapen nagusiak". Eitb.eus. 2022.01.06
  6. De la Hoz, Jon Ander. «Ondarroa non, Elu han» Berria (Noiz kontsultatua: 2022.01.03).
  7. "Burua gora bukatu du Zarautzek Eusko Label ligako ibilbidea". Zarauzko Hitza. 2022.01.06
  8. a b "Tolosaldea Euskotren Ligan arituko da; Getaria eta Kaiku, Eusko Label Ligan". Eitb.eus. 2022.01.02
  9. "Arkaitz Diazek CaixaBank Patroi Hoberenaren Saria jaso du eta Miren Garmendiak Patroi Onenaren Saria". Eusko Label Liga. 2022.01.06
  10. a b «Santurtzik irabazi du Coruñako bandera bigarren urtez eta Urdaibaik estropada» Berria (Noiz kontsultatua: 2022.01.07).
  11. "Go Fit Hondarribik laugarren aldiz jarraian irabazi du Zarauzko Ikurriña". Eusko Label Liga. 2022.01.07
  12. "Zierbenak ez du Castroko eta Lekeitioko estropadetan parte hartuko, koronabirus kasu bategatik". Eitb.eus. 2022.01.07
  13. "Lekittarra ez da Bilboko eta Santurtziko estropadetan izango, bi positiborengatik". Eitb.eus. 2022.01.07
  14. "CR Aresek ez du Zarautzen parte hartuko taldean duen COVID-19 kasuarengatik". Eusko Label Liga. 2022.01.07
  15. "El Corte Inglés XLVII. Bandera - Emaitzak". Eusko Label Liga. 2021.10.25
  16. "Santurtziko XLII. Ikurriña - Emaitzak". Eusko Label Liga. 2021.10.25
  17. "2021eko emaitzak". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2022.01.02
  18. (Galizieraz) "Resultados - Clasificación xeral 2021". Liga Galega de Traiñeiras. 2021.07.10

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu