Illunbe Kirol Elkartea

Trintxerpeko arraun taldea

Illunbe Kirol Elkartea, ezagunagoa Trintxerpe izenaz, Pasaiko Trintxerpe auzoko arraun taldea da.

Illunbe Kirol Elkartea
Sorrera 1987
Herria Euskal Herria Trintxerpe, Gipuzkoa
Lehendakaria Euskal Herria Toño Vazquez
Entrenatzailea Euskal Herria Josetxo Arrizabalaga
Patroia(k) Euskal Herria Unai Oliden
Kolorea(k)           zuria eta urdina
Trainerua      Azkuene
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskal Liga
0 Espainiako Txapelketa
1 Euskadiko Txapelketa
2023: Kontxa ez
2022: Liga 9.a (KAE 2 Ligan)
2023 KAE 2 Ligan
Webgunea www.illunbetrintxerpe.com
Trintxerpe 2014, entrenamendua.

1990. hamarkadaren amaiera eta XXI. mendearen hasieran puntako trainerua izatera iritsi zen. 2000. urtean Kontxako Banderan bigarren egin zuen eta 2003an Euskadiko Txapelketa irabazi zuen. Azken urteetan trainerua ateratzeko arazo handiak izan ditu.

Uniformea aldatu

Elastiko zuria marra horizontal urdinarekin eta traineru urdina. Traineruak hainbat izen izan ditu: Trintxerpe, Azkuene, Paco Rabanne...

Historia aldatu

Kluba sortu aurretik Trintxerpeko traineruak aritu izan ziren noizbait Kontxako Banderan, 1949, 1959, 1961 eta 1962an hain zuzen ere, emaitza aipagarririk gabe.

Illunbe Kirol Elkarteak, 1987an sortuak, urte asko eman zituen arraunketaren goiko mailan. Lau alditan egon zen Kontxako Banderan, birritan Ohorezko Txandan.

1990an uretaratu zuen lehen aldiz trainerua baina estropada bakarra jokatu zuen. Hala ere 2006 arte urtero aritu izan zen trainerutan, bandera ugari lortuz eta Liga nagusietan postu onak eginez gainera. 1998an Kontxako Banderan hirugarren egin zuen, Ligan eta Espainiako Txapelketan bosgarren, eta gainera bost bandera irabazi zituen. 2000a ere urte bikaina izan zen Kontxako bigarren postuaz gainera Ligan seigarren bukatu baitzuen. 2003an Federazioaren Ligan egon arren Euskadiko txapeldun bihurtu zen, bai eta bere ligako 8 bandera irabazi ere.

TKE Ligan bi urte egin zituen baina 2007an ez zuenez trainerurik atera zerotik hasi behar izan zuen 2008an. 2009an KAE Ligako bigarren mailan, bi bandera irabazi zituen eta PLAY OFFa irabaziaz, KAE ligako lehen mailara igo zen. Baina, hurrengo urtean ezin izan zuen maila mantendu eta KAE 2ra bueltatu zen.

2012an KAE Ligako bigarren mailan txapeldun izan zen eta lehen mailara igo zen. 2013an 5. postuan amaitu zuen liga eta 2014an zazpigarren. Arazo ekonomikoak direla medio, 2015.urtetik ez zuen trainerurik uretaratu txapelketa ofizialetan.

Sei denboralditan kale egin ondoren 2021ean itzuli da.

Palmaresa aldatu

Kontxako Bandera aldatu

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (1): 2000.
  • Hirugarrena (1): 1998.
  • Sailkatua (4): 1997, 1998, 2000 eta 2001

TKE Liga aldatu

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Hamargarren 2004an
  • Parte hartzeak (2): 2004, 2005
  • KAE Liga:
    • Lehen maila (0): Bigarren 2003an eta laugarren 2006an.
    • Bigarren maila (1): 2012.
  • Euskal Liga (0): Bosgarren 1997 eta 1978an.

Euskadiko Traineru Txapelketa aldatu

  • Txapelduna (1): 2003.
  • Hirugarrena (1): 1998.

Gipuzkoako Traineru Txapelketa aldatu

  • Txapelduna (0): Hirugarren 1998an.

Gainontzeko estropadak aldatu

Handiak Nerbioiko Sari Handia (0): hirugarren 2000an
Zarauzko Ikurrina (0): bigarrena 1997an
Etxekoa Trintxerpeko Bandera (5): 1995, 1996, 1997, 1998, 2001.
Gipuzkoan Oreretako Bandera (2): 1993, 2012.
Fortuna Bandera (1): 1995.
Karmen Eguneko Bandera (1): 1995.
Koxtaperen Bandera (2): 1995, 2003.
Hernaniko Bandera (2): 1997, 1998.
Kilometroak Bandera (1): 1997.
Ur-Kirolak Bandera (1): 1997.
Donostiako estropada (Neguan) (1): 1998.
Mutrikuko Bandera (2): 1998, 2012
Hondarribiako Promozio Bandera (1): 2003.
Zarauzko Promozio Ikurrina (1): 2003.
Zumaiako Ikurrina (1): 2003.
Donostiarra Bandera (1): 2009.
Bisiguaren Egunaren Bandera, Orion (1): 2012.
Bizkaian Erandioko Ikurrina (1): 1996.
Plentziako Ikurrina (1): 1996, 2012.
Abrako Erlojuaren Kontrako Bandera (1): 1998.
Lekeitioko San Antolin Bandera (1): 2002.
Portugaleteko Bandera (1): 2003.
Petronor Bandera (1): 2003.
Mundakako Bandera (2): 2009, 2012.
Algortako Portuzarra Ikurrina (1): 2012.
Lapurdin Hendaiako Bandera (1): 1993.
Ur Jokoren Bandera (1): 1995.
Miarritzeko Bandera (1): 1996.
Donibane Lohitzuneko Bandera (1): 2003.
Kantabrian Ría del Asón Bandera (2): 2002, 2012.
Laredoko Bandera (1): 2003.
Santanderko Bandera (1): 2012.
Castro Urdialesko Bandera (1): 2012.
Asturiasen Gozón Udaleko Bandera (1): 2012.

Trainerillak aldatu

Batelak aldatu

Azken denboraldiak aldatu

Urtea Liga Kontxa
2003 Federazio Liga, 2.a -
2004 TKE Liga, 10.a -
2005 TKE Liga, 12.a -
2006 KAE 1 Liga, 4.a -
2007 ez -
2008 KAE 2 Liga, 3.a -
2009 KAE 2 Liga, 2.a -
2010 KAE 1 Liga, 12.a -
2011 KAE 2 Liga, 5.a -
2012 KAE 2 Liga, 1.a -
2013 KAE 1 Liga, 5.a -
2014 KAE 1 Liga, 7.a -
2015-
2020
ez -
2021 KAE 2 Liga, 10.a -
2022 KAE 2 Liga, 9.a

Kanpo estekak aldatu