TKE Ligako 2022ko denboraldia

2022ko Eusko Label Liga
Getariako Arraun Elkartea
Getariako Arraun Elkarteak (irudian) lehen aldiz egin zuen arraun TKE Ligan 2022ko denboraldian.
Datu orokorrak
Antolatzailea Traineru Kluben Elkartea
Partaideak 12 talde
Estropadak 20 estropada
Hasiera 2022ko uztailaren 2a
Amaiera 2022ko irailaren 18a
Palmaresa
Txapelduna Urdaibai (218 p.)
Txapeldunordea Hondarribia (215 p.)
Ohorezko tx. Donostiarra (200 p.)
Orio (184 p.)
Jaitsiera Ares (51 p.)
2021
2023

TKE Ligako 2022ko denboraldia Eusko Label Ligaren hogeigarren denboraldia izan zen. Txapelketa uztailaren 2an hasi zen Bilbo hiriko uretan eta irailaren 18an bukatu zen Portugaleten; guztira, 20 estropada jokatu ziren[1]. Aurreko denboraldian Eusko Label Ligako garaikurra bigarren aldiz jarraian irabazi ostean, Itsasoko Ama Arraun Elkartea izan zen 2022an titulua defendatzen saiatu zen elkartea[2]; santurtziarrek, baina, ontzia osatzeko arazoak izan zituzten, neguan arraunlari ugarik taldea utzi baitzuen, eta denboraldiari ziurgabetasun handiarekin ekin zioten[3]. Lehian Getaria eta Kaiku elkartu zitzaizkion, 2021ean lehen mailan arraun egiteko txartela lortu zuten elkarteak[4].

Denboraldi honetako txapeldun nagusia Urdaibai izan zen[5]. TKE Ligaren historian zortzigarren aldia izan zen Bou Bizkaiako mutilek garaikurra irabazi zutena (azkenekoa 2018an izan zen); guztira, 218 puntu lortu zituzten eta 20 estropadetatik 7tan garaile izan ziren. Dena den, azken asteburura arte lehia estua izan zen txapeldunordearekin, Ama Guadalupekoa ontziarekin. Hain zuzen ere, Hondarribia Arraun Elkarteak denboraldiari nahi zuen bukaera eman ez zion arren, 215 puntu eta 7 bandera eskuratu zituen. Ohorezko txanda, bestalde, Donostiarrak eta Oriok osatu zuten[6]. Azkenik, banderei dagokienez, banaketa zabalagoa izan zen; Hondarribiak 7 bandera eraman zituen herrira, Urdaibaik 6, Donostiarrak 3, eta Oriok eta Ondarroak bana. Antiguako Amako arraunlariek etxean irabazitako bandera ondarrutarrek lehen mailan irabazi zuten bigarren bandera izan zen[5].

Bestetik, Ares arraun elkarteak agur esan behar izan zion TKE Ligari. Galiziarrak txapelketako kaskarrenak izan ziren: 18 estropadetatik 11etan bi ontzi motelenen artean izan ziren eta 51 puntu baino ez zituzten eskuratu. GT Ligara zuzenean jaisteko txartela, ondorioz, beraien esku gelditu zen; hori bai, TKE Ligaren historian 12. gelditu diren elkarteen artean puntu gehien eskuratu zituena izan zen. Isuntza Arraun Elkartea, aldiz, azkenaurrekoa izan zen 69 punturekin eta lekittarrek maila eusteko jaitsiera play-offa jokatu behar izan zuten. Kanporaketa horretan, baina, atzean utzi zituzten Bueu, San Pedro eta Pedreña ontziak eta, beraz, hurrengo urtean lehen mailan arituko dira Samertolameurekin batera[5].

Azkenik, CaixaBank Patroi Hoberenaren Saria Ander Etxegoien getariarrarentzat izan zen bigarren aldiz[7]. Podiuma Unax Eizagirrek eta Gorka Aranberrik osatu zuten.

Partaideak aldatu

Guztira, 12 elkartek hartu zuten parte hogeigarren denboraldian; horietatik 6 bizkaitarrak ziren, 4 gipuzkoarrak eta 2 galiziarrak[1]. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna Getaria eta Kaiku elkarteen parte hartzea izan zen, Tiránek eta Zarautzek utzitako postuak bete zituztenak[4].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Herrialdea) 2021
 
Ares Club de Remo Ares Santa Olalla de Lubre   José Manuel Peláez Ares (Coruña) 9.a
 
Cabo da Cruz Club de Remo Cabo de Cruz Cabo da Cruz   Gustavo Vázquez Boiro (Coruña) 8.a
 
Donostiarra Kaiarriba Arraun Elkartea Torrekua II   Igor Makazaga Donostia (Gipuzkoa) 4.a
 
Getaria Getariako Arraun Elkartea Esperantza   Ion Larrañaga Getaria (Gipuzkoa) 1.a (KAE)
 
Hondarribia Hondarribia Arraun Elkartea Ama Guadalupekoa   Mikel Orbañanos Hondarribia (Gipuzkoa) 2.a
 
Kaiku Kaiku Arraunaren Kirol Elkartea Bizkaitaŕa   Jose Luis Korta Sestao (Bizkaia) 2.a (KAE)
 
Lekittarra Isuntza Arraun Elkartea Lekittarra   Osertz Alday Lekeitio (Bizkaia) 10.a
 
Ondarroa Ondarroa Arraun Elkartea Antiguako Ama   Iñaki Errasti Ondarroa (Bizkaia) 7.a
 
Orio Orio Arraunketa Elkartea San Nikolas   Jon Salsamendi Orio (Gipuzkoa) 3.a
 
Santurtzi Itsasoko Ama Arraun Elkartea Sotera   Mikel Portularrume Santurtzi (Bizkaia) 1.a
 
Urdaibai Bermeo Urdaibai Arraun Elkartea Bou Bizkaia   Iker Zabala Bermeo (Bizkaia) 6.a
 
Zierbena Zierbena Arraun Elkartea Zierbena   Jon Elortegi Portua, Zierbena (Bizkaia) 5.a

Estropadak aldatu

Denboraldi honetan 20 estropada eta 18 bandera izan ziren jokoan[1].

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. Bilboko XIII. Bandera Bilbo, Bizkaia 2022ko uztailaren 2a
 
Orio
2. Fabrika XIV. Bandera Donostia, Gipuzkoa 2022ko uztailaren 3a
 
Donostiarra
3. VI Bandeira Cidade da Coruña1 Coruña, Coruña 2022ko uztailaren 9a
 
Urdaibai
4. 2022ko uztailaren 10a
 
Urdaibai
5. Orioko XXXII. Estropadak - Orio Kanpina X. Bandera Orio, Gipuzkoa 2022ko uztailaren 16a
 
Hondarribia
6. Petronor XXXIX. Bandera Zierbena, Bizkaia 2022ko uztailaren 17a
 
Donostiarra
7. Sestaoko Udaleko XXI. Bandera Sestao, Bizkaia 2022ko uztailaren 23a
 
Hondarribia
8. Santurtziko XLIII. Ikurriña Santurtzi, Bizkaia 2022ko uztailaren 24a
 
Hondarribia
9. Getxoko Estropaden XLIV. Ikurriña Getxo, Bizkaia 2022ko uztailaren 30a
 
Donostiarra
10. El Correo XXXVII. Ikurriña-Kutxabank Sari Nagusia Lekeitio, Bizkaia 2022ko uztailaren 31
 
Hondarribia
11. Hondarribiko XXXV. Bandera-Mapfre Sari Nagusia Hondarribia, Gipuzkoa 2022ko abuztuaren 6a
 
Urdaibai
12. Getariako XIII. Estropada-500. Urteurrena Saria Getaria, Gipuzkoa 2022ko abuztuaren 7a
 
Urdaibai
13. Ondarroako XXXVIII. Bandera Ondarroa, Bizkaia 2022ko abuztuaren 13a
 
Ondarroa
14. CaixaBank X. Bandera Castro Urdiales, Kantabria 2022ko abuztuaren 14a
 
Hondarribia
15. Zarauzko XLV. Ikurriña2 Zarautz, Gipuzkoa 2022ko abuztuaren 20a
 
Urdaibai
16. 2022ko abuztuaren 21a
 
Hondarribia
17. Concello de Aresko XV. Bandeira Ares, Coruña 2022ko abuztuaren 27a
 
Urdaibai
18. Concello de Boiroko XXXII. Bandeira Boiro, Coruña 2022ko abuztuaren 28a
 
Hondarribia
19. Bermeo Hiriko XL. Ikurriña-BTWC Sari Nagusia Bermeo, Bizkaia 2022ko irailaren 17a
 
Hondarribia
20. LII. Sari Nagusia-El Corte Inglés XLVII. Bandera Portugalete, Bizkaia 2022ko irailaren 18a
 
Urdaibai

1 Cidade da Coruña bandera bi jardunalditan jokatu zen; bietan bermeotarrak izan ziren azkarrenak eta zapia etxera eraman zutenak[8].
2 Zarauzko Ikurriña bi jardunalditan jokatu zen eta txapelduna Urdaibai izan zen. Nahiz eta bigarren egunean ontzi azkarrena Hondarribiarena izan, bi egunetako denborak gehituta bizkaitarrena izan zen traineru bizkorrena[9].

Sailkapena aldatu

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 Banderak Lorpena
1. Urdaibai 218 8 10 12 12 10 9 11 11 10 11 12 12 10 11 12 11 12 11 11 12 62,3 Txapelduna
2. Hondarribia 215 10 11 10 10 12 11 12 12 11 12 11 3 9 12 11 12 11 12 12 11 73 Txapeldunordea
3. Donostiarra 200 11 12 9 11 11 12 10 10 12 10 10 10 6 10 9 10 9 10 10 8 3 Ohorezko txanda
4. Orio 184 12 9 11 9 9 10 9 9 9 9 8 11 5 9 10 9 10 9 7 10 1
5. Getaria 128 6 8 8 7 3 8 5 2 6 8 9 6 4 8 7 6 6 6 8 7 -
6. Kaiku 113 4 71 5 8 7 7 7 7 8 2 3 8 2 4 2 8 5 5 5 9 -
7. Zierbena 111 9 4 4 6 8 6 8 3 5 4 4 2 3 6 8 7 1 8 9 6 -
8. Cabo da Cruz 98 5 51 1 1 5 1 6 4 7 6 5 5 11 3 4 3 8 7 6 5 -
9. Ondarroa 77 3 1 3 5 4 2 3 5 4 5 7 4 12 5 6 2 3 3 - - 1
10. Santurtzi 75 7 3 2 4 2 4 4 6 1 1 1 9 8 7 3 5 7 1 - - -
11. Lekittarra 69 1 6 7 2 6 5 1 1 3 7 6 7 1 1 5 4 2 4 - - - Jaitsiera play-offa
12. Ares 51 2 2 6 3 04 3 2 8 2 3 2 1 7 2 1 1 4 2 - - - 2023ko GT Liga

1 Kaikuk eta Cabo da Cruzek hiruna segundoko zigorra jaso zuten[10].
2 Cidade da Coruña bandera bi jardunalditan jokatu zen; bietan bermeotarrak izan ziren azkarrenak eta zapia etxera eraman zutenak[8].
3 Zarauzko Ikurriña bi jardunalditan jokatu zen eta txapelduna Urdaibai izan zen. Nahiz eta bigarren egunean ontzi azkarrena Hondarribiarena izan, bi egunetako denborak gehituta bizkaitarrena izan zen traineru bizkorrena[9].
4 Ares estropadatik kanporatua izan zen azken luzean Cabo da Cruzen traineruaren aurka jo ondoren[11].

Jaitsiera/Igoera play-offa aldatu

Jaitsiera/Igoera play-offean bost ontzik hartu zuten parte: TKE Ligako denboraldia 11. postuan amaitu zuen elkarteak, Lekittarrak; KAE Ligako bi traineru azkarrenek, San Pedrok eta Pedreñak; eta Galiziako Traineruen Ligako lehenengo bi traineruek, Samertolameuk eta Bueuk. Bostetik bik baino ez zuten lortuko 2023ko denboraldian parte hartzeko txartela[12].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Herrialdea) Emaitza
 
Bueu Club de Mar Bueu Maruxia   José Ferral Bueu (Pontevedra) 2.a (GTL)
 
Lekittarra Isuntza Arraun Elkartea Lekittarra   Osertz Alday Lekeitio (Bizkaia) 11.a
 
Pedreña Sociedad Deportiva de Remo Pedreña La Pedreñera   Joseba Fernández Pedreña, M. de Cudeyo (Kantabria) 2.a (KAE)
 
Samertolameu Sociedad Deportiva Samertolameu A Terca   Daniel Pérez Meira, Moaña (Pontevedra) 1.a (GTL)
 
San Pedro Sanpedrotarra Arraun Elkartea Libia   Asier Carballeda San Pedro, Pasaia (Gipuzkoa) 1.a (KAE)
Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1. estrop. 2. estrop. Lorpena
  1 Lekittarra 9 5 4 2023ko TKE Liga
  2 Samertolameu 9 4 5
  3 Bueu 6 3 3 2023ko GT Liga
  4 San Pedro 3 2 1 2023ko KAE Liga
  5 Pedreña 3 1 2

Patroi Hoberenaren saria aldatu

Postua Patroia Arraun Taldea Puntuak[1]
1   Ander Etxegoien Orio 141
2   Unax Eizagirre Getaria 115
3   Gorka Aranberri Urdaibai 109
4   Felix Duarte Cabo da Cruz 102
5   Arkaitz Diaz Donostiarra 98

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d "2022ko egutegia eta emaitzak". Eusko Label Liga. 2022.05.25
  2. (Gaztelaniaz) «Santurtzi deja de ser amenaza» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2021.11.12).
  3. «Santurtzik irabazi du Eusko Label Liga» Berria (Noiz kontsultatua: 2022.01.06).
  4. a b «Tolosaldea Euskotren Ligan arituko da; Getaria eta Kaiku, Eusko Label Ligan» Eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2022.01.02).
  5. a b c «Urdaibaik irabazi du Eusko Label liga ere» Berria (Noiz kontsultatua: 2022.10.07).
  6. «Urdaibai, Eusko Label Ligako txapeldun denboraldiko azken bandera irabazita» Eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2022.10.07).
  7. «Ander Etxegoien eta Nadeth Agirre sarituko dituzte bihar, patroi onenak izan direlako» Karkara (Noiz kontsultatua: 2022.10.20).
  8. a b «Urdaibaik aurrerapausoa eman du Coruñako Banderako lehen jardunaldian» Eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2022.07.09).
  9. a b «Oriok eta Urdaibaik irabazi dituzte Zarauzko Ikurrinak» Berria (Noiz kontsultatua: 2022.08.21).
  10. "Fabrika XIV. Bandera-Emaitzak". Eusko Label Liga. 2022.07.02
  11. (Gaztelaniaz) «Cabo recupera los puntos de Orio tras estimarse sus alegaciones» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2022.07.26).
  12. "Play-off 2. jardunaldia". Eusko Label Liga. 2022.09.18

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu