Inkscape

bektore-irudien editorea

Inkscape irudi bektorialekin lan egiteko aplikazio bat da, XML, SVG eta CSS estandarrekin bat egiten duena. Plataforma-anitza da, Unix sistemetan eta Mac OS X eta Microsoft Windows sistema eragileetan erabil daitekeelako. 2003an plazaratu zen lehen aldiz.

 Inkscape
Jatorria
Sorrera-urtea2003
Argitaratze-data2003
Azken bertsioa1.4
Honen izena daramatinta eta paisaia
Ezaugarriak
Hizkuntzaalbaniera, Amharera, arabiera, armeniera, assamera, azerbaijanera, euskara, bielorrusiera, bengalera, Bodo (en) Itzuli, bretainiera, bulgariera, katalana, txinera, Kroaziera, txekiera, daniera, Dogria, nederlandera, Dzongkha, ingelesa, esperantoa, estoniera, persiera, finlandiera, frantsesa, galiziera, alemana, greziera, gujaratera, hebreera, hindia, hungariera, islandiera, Indonesiera, Irlandako gaelera, italiera, japoniera, kannada, kaxmirera, khmerera, kinyaruanda, konkanera, koreera, letoniera, lituaniera, mazedoniera, mahitiliera, Malabarera, Manipurera, marathera, Mongoliera, nepalera, bokmåla, nynorsk, Odia, Punjabera, poloniera, portugesa, errumaniera, errusiera, sanskritoa, Santalia, serbiera, sindhia, eslovakiera, esloveniera, gaztelania, suediera, Tamilera, Telugua, Thailandiera, turkiera, ukrainera, urdua, valentziera, Vietnamera eta Standard Taiwanese Mandarin (en) Itzuli
Programazio-lengoaiaC++ eta C
Irakur dezakeSVG, Encapsulated PostScript, PDF, PNG, Adobe Illustrator Artwork (en) Itzuli, CorelDRAW Document (en) Itzuli, Visio Drawing (en) Itzuli, JPEG (en) Itzuli, GIF, GIMP Palette (en) Itzuli eta Inkscape extension descriptor (en) Itzuli
Sistema eragileaLinux, Microsoft Windows, MacOS X, UNIX-moduko eta Plataforma-anitz
Idatz dezakeSVG, PDF, Encapsulated PostScript, PNG, Flash XML Graphics (en) Itzuli, LaTeX, POV-Ray (en) Itzuli eta Hewlett-Packard Graphics Language (en) Itzuli
GUI tresnakGTK
Komando aukerakversion, help, export-type eta export-filename
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGNU General Public License, version 3.0 or later (en) Itzuli
Deskribapena
OinarrituaSodipodi (en) Itzuli
Honen parte daSoftware Freedom Conservancy (en) Itzuli
Kokapena
BildumaSocial Sciences and Humanities Open Marketplace (en) Itzuli eta Text Analysis Portal for Research (en) Itzuli
Ekoizpena
GaratzaileaBulia Byak (en) Itzuli, Johan B. C. Engelen (en) Itzuli eta Peter Moulder (en) Itzuli
Euskaraz
EuskarazBai
Gertaera nabarmenaksoftware release life cycle (en) Itzuli
software release life cycle (en) Itzuli
software release life cycle (en) Itzuli
software release life cycle (en) Itzuli
software release life cycle (en) Itzuli
software release life cycle (en) Itzuli
software release life cycle (en) Itzuli
software release life cycle (en) Itzuli
2003
fork
Sodipodi (en) Itzuli

software release life cycle (en) Itzuli

inkscape.org
Facebook: Inkscape.org Twitter: inkscape Mastodon: inkscape@mastodon.art Instagram: inkscapeofficial Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttps://gitlab.com/inkscape/inkscape, http://cvs.sourceforge.net/viewcvs.py/inkscape/, https://launchpad.net/inkscape, http://inkscape.svn.sourceforge.net/viewvc/inkscape/ eta http://sourceforge.net/p/inkscape/code/

Inkscape hainbat formatu onartzen ditu[1], esaterako FXG, SIF eta HTML5 formatuetara esportatzen du, eta VSD (Visio de Microsoft) eta CDR (CorelDraw) fitxategiak inportatzen ditu. Horrez gain, WMF/EMF formatuak plataforma guztietan irakur eta idatz daitezke, eta GIMPen XCF, PDF, EPS eta PS+LaTeX formatuekin lan egiteko aukera eskaintzen du.

Ezaugarriak

aldatu

Inkscape kode irekiko grafiko bektorialen editore bat da, Adobe Illustrator, Macromedia Freehand, CorelDraw edo Xara X antzeko gaitasunak dituena, eta W3Cren estandarra erabiltzen du: Scalable Vector Graphics (SVG) fitxategi-formatua. Hauek dira edita ditzakeen osagaiak artxibo baten barruan: formak, trazuak, testua, markatzaileak, klonak, alfa kanalen nahasketak, transformazioak, gradienteak, patroiak eta taldekatzeak. Inkscapek Creative Commons metadatuak, adabegien(nodoen) eta bézier kurben edizioa, geruzak, eragiketa konplexuak trazuekin, fitxategi grafikoak bektore bihurtu, testua bektore bihurtu, testuen lerrokadura, XMLren edizio zuzena eta abar.

Postscript, JPEG, PNG eta TIFF formatuak inporta ditzake, eta PNG eta bektoreetan oinarritutako formatu asko esportatzen ditu.

Erabiltzaileen eta garatzaileen komunitate bat mantentzen du, garapen sistema irekia eta komunitateei bideratua erabiliz, eta Inkscape ikasteko, erabiltzeko eta hobetzeko tresnak eskaintzen ditu.

Objektuak sortzea

aldatu

Marrazkiak eta testuak sortzeko hainbat tresna ditu, pantailaren ezkerrean bertikalki ordenatzen direnak: lauki zuzena sortu, zirkulua sortu, poligonoak, 3D objektuak, espiralak, Bézier kurbak, lerro zuzenak, testuak, eta abar.[2] Bézier luma (jatorrizkoan "Bezier pen") tresna garrantzitsuenetako eta erabilienetako bat da, irudiak eta formak libreki marrazteko aukera ematen baitu.[3]

 
Bézier kurba bat bere maneiatzaileekin eta bere nodoak puntu lodien bidez markatuta dituela Inkscape programan
 
Bitmap formatuko mapa bate irudiaren gainean, marrazkilaria ibai bat marrazten ari da. Lerroaren Nodoak puntu zurien bidez adierazita ikus daitezke.

Objektuak manipulatzea

aldatu

Marrazkian jasotako objektu guztiak alda daitezke: mugitu, biratu, eskalatu, luzatu. Transformazioaren parametroak zenbakiz zehaztu daitezke "Transformatu" elkarrizketaren bidez. Transformazioek nodoetako angeluak, tramak, gidak eta beste objektu batzuk doitu ditzakete. Objektuak moztu, kopiatu eta itsatsi egin daitezke. Taldekatu eta banandu daitezke eta bikoiztu egin daitezke.

Objektuak ordenatzea

aldatu

Artxiboaren barruan dauden objektu guztiak banaka trata daitezke, eta haiek zerrenda batean ikusteko, "Geruzak eta objektuak" panela erabil daiteke, non objektuak edo objektu taldeak geruzatan ordena daitezke haien manipulatzea errazte aldera. Adibidez, geruzak, azpigeruzak edo objektuak berak banan banan bistatik ken ditzakegu, beste objektuak argiago ikusteko, edo haien editatzea blokeatu giltzarrapoa ikonoa itxiz. Pelenaren hurrenkera honakoa da: mihisean aurrerago kokatuta dauden objektuak (ikuslearengandik gertuago), gorago daude panelean.

Multzoak karpeten bidez irudikatzen dira "Geruzak eta objektuak" panelean, eta multzokatuta dauden objektuak, kapeta baten barruan egongo dira panelean. Geruzen kasuan bezala, karpetak (hau da, multzoak) zabaldu ditzakegu, barruan zer objektu dauden ikusteko.

 
Inkscape softwarearen pantaila, geruzen panela eskuinean duela.

Testua Inkscapean

aldatu

Bektore bidezko irudiak editatzeko erabiltzen diren beste software askotan bezala, Inkscapek testua gehitzeko eta maneiatzeko tresnak ditu. Testuaren letra iturria aukera daiteke, tamaina, etzana, zuzena, letra lodia edo gogorra (Heavy) izango den, bertikalki edo horizontalki idatzi, eta beste. Hizkien eta hitzen arteko tarteak alda daitezke. Ortografia zuzentzeko tresna du. Testu paragrafoetan, lerroen arteko tartea alda daiteke, ezkerrera, eskuinera edo erdira lerrokatuko den edo testua justifikatu egingo den. Justifikatutako testuan, lerro guztiek puntu horizontal berean hasi eta bukatzen dira, eta horrek testuari kutxa laukizuzen baten itxura ematen dio.

Azkenik, testua "bide" (path) bihur daiteke eta horrela, hizki bakoitza poligono bat izango da, eta testu osoa, bektore multzo bat. Hortik aurrera, beste irudi geometriko bat izango balitz bezala editatu dezakegu testu hori, baina ez testu moduan, ordenagailuak ez baitu aurrerantzean objektu hori, testu gisa identifikatuko.

 
Testua forma ezberdinetan erabili duen SVG irudia.

Erreferentziak

aldatu
  1. Inkscape berria 0.91 bertsioa prest dago. 2015-07-02 (Noiz kontsultatua: 2015-07-02).
  2. (Ingelesez) Developers, Inkscape Website. «Features | Inkscape» inkscape.org (Noiz kontsultatua: 2025-01-28).
  3. (Gaztelaniaz) Fernández, Cristina Arroyo. «Guías BibUpo: Introducción al diseño gráfico con Inkscape: Herramientas para el dibujo» guiasbib.upo.es (Universidad Pablo de Olavide) (Noiz kontsultatua: 2025-01-28).

Kanpo estekak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Tutorialak eta argipenak

aldatu