Multiplataforma

konputagailu-plataforma anitzetan erabil daitezkeen konputagailu-programen, metodoen edo kontzeptuen ezaugarria
Plataforma-anitz» orritik birbideratua)

Multiplataforma edo Plataforma-anitzetarako terminoa erabiltzen da informatikan aplikazio bat plataforma edo sistema eragile deszberdinetan ibil daitekeela adierazteko. Adibidez, Windows eta Linuxen dabilen software bat plataforma-anitza da. Honi esker, erabiltzaileak ez du sistema eragile aldaketarik egin beharko software hori erabili ahal izateko, abantaila da beraz ezaugarri hau izatea. Dena dela, software bat plataforma-anitz izateak ez du plataforma guztietan funtzionatuko duenik esan nahi.

Zenbait programazio lengoaiek aplikazio plataforma-anitzak sortzeko aukera eskaintzen dute, hala nola Java eta C++, baina gehienetan plataforma bakoitzarentzako konpilatu behar izaten da.

Kanpo estekakAldatu