Fork

softwarea garapenean, beste software batean oinarritutako programa berria. Aurreko programatik deribatutako programa berria (baina ez aurreko programaren bertsioa)

Softwarea garapenean, fork, adarkatze[1], edo (programa) eratorria deitzen zaio beste programa batean oinarritutako programa informatiko berriari. Aurreko programatik deribatutako programa berriari (baina ez aurreko programaren bertsioari).

Linux banaketen grafikoa, enbor eta adarren eskema. Fork edo adarkatze esaten zaio sortzen den "adar" berriari.

Fork batek, programa eratorri batek, aurreko proiektu batetik hartzen du Iturburu kodearen zati handi bat, baina norabidea, nolabait, aldatzeko. Software garatzaileen arteko desadostasunak konpontzeko bidea izan daiteke garatzaile batek edo garatzaile talde batek bere proiektu propioa sortzea. Zein den proiektu "guraso" edo "enbor" eta zein den proiektu eratorria, adarra edo forka, ebazteko, batzuetan, auzitegietaraino iritsi izan dira. Izan ere, proiektu deribatu berri bat sortzen denean, proiektu batetik bi proiektu bereizten direnean, ebatzi behar da nork gordeko duen lehenago zegoen proiektuaren izena eta horrekin batera, agian inportanteagoa izango dena, nork gordeko dituen proiektuarekin ohituta dauden erabiltzaileak, bezeroak. Erabaki behar da, halaber, nortzuk egingo dituzten proiektu nagusiaren bertsio berriak, betiko izenari lotuta, eta nork egingo duen beste izen bat hartu beharko duen proiektu berria, fork berria.

Bi proiektuen adarkatzea gertatzen denean, inportantea izaten da bi proiektuen arteko komunikazioari eustea. Bi adarrei interesatzen zaie, esate baterako, adar batean detektatzen diren software-erroreak, informatikan "bug" deitzen diren akatsak, beste adarrean ere ezagutzea. Akatsen informazioa partekatuz gero, konponbideen informazioa ere parteka daiteke.

Etimologia aldatu

Ingeles hizkuntzak latinezko furca hitzetik, (sardea, sardexka), hartu zuen. Fork hitza ingelesetik zuzenean inportatu dute munduko hainbat hizkuntzek; nazioarteko hitza bihurtu da informatika munduan.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu