GT Ligako 2021eko denboraldia

2021eko GT Liga
Samertolameu
Samertolameuko ontziak (irudian) bederatzigarren aldiz lortu zuen traineruen ligako garaikurra.
Datu orokorrak
Antolatzailea Galiziako Traineruen Liga
Partaideak 23 talde (12+11)
Estropadak 25 estropada (13+12+10)
Hasiera 2021eko ekainaren 26a
Amaiera 2021eko abuztuaren 28a
Palmaresa
Txapelduna Samertolameu (151 p.)
Txapeldunordea Bueu (136 p.)
Ohorezko tx. Cabo da Cruz B (110 p.)
Mecos (108 p.)
Jaitsiera Muros (30 p.)
Perillo (26 p.)
2020
2022

GT Ligako 2021eko denboraldia Galiziako Traineruen Liga edo Ipar-mendebaldeko Traineruen Liga arraun lehiaketaren hemezortzigarren denboraldia izan zen. Gizonen kasuan, lehen mailako txapelketa ekainaren 26an hasi zen Muros herriko uretan eta Teresa Herrera Banderarekin amaitu zen abuztuaren 28an; bigarren mailak, aldiz, Vigon ekin zion lehiari uztailaren 3an eta lehenengo mailakoekin batera amaitu zen Coruñako itsasoan. Emakumeen kasuan, bestalde, ontziak uztailaren 4an uretaratu ziren Arousako itsasarrean eta ligako gainontzeko traineruekin batera lehorreratu ziren Coruñan. Guztira, 35 estropada jokatu ziren[1]. 2021ekoa, baina, lehiaketa ez-ohikoa izan zen, COVID-19 pandemiak zenbait estropada baldintzatu baitzituen; esate baterako, gizonen goren mailako hiru ontzik ezin izan zuten arraun egin astebururen batean. Hala eta guztiz ere, 31 ontzi aritu ziren txapelketan (aurreko denboraldian baino 9 gehiago), 8 emakumeen ligan, 12 lehen mailan eta 11 bigarrenean[2].

Emakumeen ligako txapeldun Cabo da Cruz trainerua izan zen. Boiroko neskek aurreko denboraldian irabazitako garaikurra altxa zuten berriro ere eta, guztira, 72 puntu eta 6 bandera eraman zituzten herrira. Dena den, azkenean ezin izan zuten urtea borobildu, Euskotren Ligara igotzeko play-offean laugarren izan baitziren[3]. Ohorezko txanda 3 bandera lortu zituen Chapelak, bakarra lortu zuen Perillok eta lehiara bueltatu berri zen Tiránek osatu zuten.

Gizonen denboraldiko txapeldun nagusia, bestetik, Moañako arraun elkartea izan zen, Sociedad Deportiva Samertolameu[4]. Guztira, 151 puntu lortu eta jokoan zeuden 13 banderetatik 11 irabazi zituen, tartean Teresa Herrera Bandera[5]. Dena den, A Tercako arraunlarientzat ere ez zen urte borobila izan, TKE Ligara igotzeko kanporaketan ez baitzuten esperotako emaitza lortu. Txapeldunordea, aldiz, Bueu elkartea izan zen. Gorriek 136 puntu eskuratu eta moañarrek irabazi ez zituzten 2 banderak eraman zituzten herrira. Gainera, play-offean Samertolameurekin batera aritu ziren arraunean; hala ere, ez batak, ez besteak, ez zuten lehen mailan aritzeko txartela lortu. Ohorezko txanda, azkenik, Cabo da Cruzen B traineruak eta Mecosek osatu zuten[4].

Sailkapenaren beheko aldean, bestetik, Perillok eta Murosek maila galdu zuten. Oleirosko mutilak izan ziren, hain zuzen ere, ligako motelenak eta, ondorioz, zuzenean jaitsi ziren B ligara. Murostarrek, aldiz, 4 puntu gehiago lortu zituzten (nahiz eta arraun egin zuten 12 estropadetatik 7etan azkenak izan), eta zuzeneko jaitsiera saihestea lortu zuten. Dena den, kanporaketan Esteirana eta Mugardos ontzien atzetik gelditu ziren eta, ondorioz, 2022ko denboraldian bigarren mailan parte hartu beharko dute[6].

Azkenik, B ligari dagokionez, Club de Remo Narónek nagusitasun osoz irabazi zuen txapelketa eta hurrengo denboraldian goreneko mailan arituko da[4]. Play-offean bigarren gelditu zen Mugardos txapeldunordeak, ordea, ez zuen igoera lortu, bere postua TKE Ligatik datorren Tiránek beteko baitu 2022an.

A LigaAldatu

PartaideakAldatu

Guztira, 12 elkarte izan ziren hemezortzigarren denboraldian parte hartu zutenak; horietatik 7 coruñarrak ziren eta 5, aldiz, pontevedrarrak. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna Cesantes, Puebla eta Perillo elkarteen parte hartzea izan zen. Hain zuzen ere, hiru arraun taldeak izan ziren azkarrenak 2020ko B ligan[7]. Tiránek, bestetik, igoera play-offean 2021eko TKE Ligan arraun egiteko txartela lortu zuen[2].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Probintzia) 2020
Bueu Club de Mar Bueu Maruxia   José Ferral Bueu (Pontevedra) 4.a
Cabo da Cruz B Club de Remo Cabo da Cruz Cabo da Cruz   Daniel Vázquez Cabo da Cruz, Boiro (Coruña) 5.a
Cesantes Círculo Cultural Deportivo Cesantes San Pedro   - Cesantes, Redondela (Pontevedra) 2.a (GTL2)
Esteirana Asociación Deportiva Esteirana Esteirana   Bruno Rodríguez Lestón Esteiro, Muros (Coruña) 7.a
Mecos Club de Remo Mecos Mequiña   Francisco González O Grove (Pontevedra) 6.a
Mera Centro Deportivo Mariñeiro A Mariñeira   Jose Pelaez Botas Oleiros (Coruña) 10.a
Muros Club de Remo Muros Muradana   Daniel Canosa Muros (Coruña) 9.a
Perillo Club de Regatas Perillo Santa Olalla de Lubre   Alejandro Alvedro Oleiros (Coruña) 3.a (GTL2)
Puebla Club de Remo Puebla Carmela   José Parada Millán A Pobra do Caramiñal (Coruña) 1.a (GTL2)
Rianxo Club de Remo Rianxo Concello de Rianxo   Alberto Hermo Rianxo (Coruña) 8.a
Samertolameu Sociedad Deportiva Samertolameu A Terca   Daniel Pérez Fandiño Meira, Moaña (Pontevedra) 2.a
Vilaxoán Club de Remo Vilaxoán A Revenida   Rogelio Tarrío Vilagarcía de Arousa (Pontevedra) 3.a

EstropadakAldatu

Denboraldi honetan 13 estropada eta bandera izan ziren jokoan[1].

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. V Bandeira Muros de San Pedro Muros, Coruña 2021eko ekainaren 26a Samertolameu
2. XVI Bandeira Concello de A Pobra A Pobra do Caramiñal, Coruña 2021eko uztailaren 4a Samertolameu
3. X Bandeira Salgado Congelados Oleiros, Coruña 2021eko uztailaren 10a Bueu
4. VII Bandeira Marina Cabo da Cruz Boiro, Coruña 2021eko uztailaren 11 Samertolameu
5. VIII Bandeira Baía de Mera Oleiros, Coruña 2021eko uztailaren 17a Samertolameu
6. X Bandeira Virxe do Carme O Grove, Pontevedra 2021eko uztailaren 18a Bueu
7. XXVI Bandeira Concello de Bueu Bueu, Pontevedra 2021eko uztailaren 24a Samertolameu
8. XXVII Bandeira Concello de Villagarcía Vilagarcía de Arousa, Pontevedra 2021eko uztailaren 25a Samertolameu
9. VI Bandeira CCD Cesantes - Conc. Redondela Redondela, Pontevedra 2021eko abuztuaren 7a Samertolameu
10. XIV Bandeira Concello de Muros Muros, Coruña 2021eko abuztuaren 14a Samertolameu
11. XVIII Bandeira Concello de Rianxo Rianxo, Coruña 2021eko abuztuaren 15 Samertolameu
12. VII Bandeira Illa do Samertolameu - Conc. Moaña Moaña, Pontevedra 2021eko abuztuaren 21a Samertolameu
13. XXXV Trofeo Teresa Herrera Coruña, Coruña 2021eko abuztuaren 28a Samertolameu

SailkapenaAldatu

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 Banderak Lorpena
1. Samertolameu 151 12 12 11 12 12 11 12 12 12 12 12 12 9 11 Igoera play-offa
2. Bueu 136 11 11 12 11 11 12 11 10 11 9 10 11 6 2
3. Cabo da Cruz B 110 10 10 4 9 8 6 8 9 6 11 11 10 8 - Ohorezko txanda
4. Mecos 108 7 8 9 10 9 8 10 8 8 8 9 9 5 -
5. Mera 98 9 7 7 8 7 9 9 4 10 10 7 4 7 -
6. Puebla 91 2 6 6 7 10 10 7 11 9 7 8 7 1 -
7. Vilaxoán 79 4 4 10 6 5 7 6 7 5 61 61 5 2 -
8. Rianxo 70 3 5 8 4 6 5 4 6 7 5 5 8 4 -
9. Cesantes 66 5 9 3 5 51 61 3 5 4 6 6 6 3 -
10. Esteirana 43 8 2 5 1 4 4 5 3 3 4 2 2 - - Jaitsiera play-offa
11. Muros 30 6 1 1 3 2 2 2 2 2 2 4 3 - -
12. Perillo 26 1 3 2 2 3 3 21 21 1 3 3 1 - - 2022ko B Liga
  • 1 Cesantes, Perillo eta Vilaxoán asteburu banatan ez ziren lehian aritu taldean COVID-19 positibo bat izateagatik. Araututakoaren arabera, kale egin zuten estropadetan ere puntuak jaso zituzten, kasu horietan ordura arte batezbeste zeramatzaten puntuak borobilduta.

Jaitsiera/Igoera play-offaAldatu

Kanporaketa honetan lau ontzik hartu zuten parte: B ligan hurrenez hurren bigarren eta hirugarren postuan gelditu ziren Mugardosek eta Cedeirak; eta lehenengo mailan hamargarren eta hamaikagarren egin zuten Esteiranak eta Murosek. Lau elkarteetatik batek baino ez zuen lortu hurrengo denboraldian lehen mailan arraun egiteko txartela, Esteiranak, izan ere, jokoan zegoen beste postua TKE Ligatik jaitsitako Tiránek bete zuen[6].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (probintzia) Emaitza
Cedeira Club de Remo Cedeira Candieira   José María Hermida Cedeira (Coruña) 3.a (B)
Esteirana Asociación Deportiva Esteirana Esteirana   Bruno Rodríguez Lestón Esteiro, Muros (Coruña) 10.a
Mugardos Club de Mar Mugardos Bestarruza   Jorge Hermida Ballesteros Mugardos (Coruña) 2.a (B)
Muros Club de Remo Muros Muradana   Daniel Canosa Muros (Coruña) 11.a
Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1. estrop. 2. estrop. Lorpena
  1 Esteirana 7 4 3 2022ko A Liga
  2 Mugardos 7 3 4 2022ko B Liga
  3 Muros 4 2 2
  4 Cedeira 2 1 1

B LigaAldatu

PartaideakAldatu

Guztira, 11 elkarte izan ziren B ligaren hamargarren denboraldian parte hartu zutenak; horietatik 5 coruñarrak ziren, beste 5 pontevedrarrak eta azkenekoa asturiarra. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, Castropol, Chapela eta Narón arraun elkarteak izan ziren errepikatu zuten bakarrak, gainontzeko ontziak 2020an lehorrean gelditu baitziren COVID-19 pandemiaren ondorioz[2].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea(k) Udalerria (Probintzia) 2020
A Cabana Club de Remo A Cabana Albatros   Brais López A Cabana, Ferrol (Coruña) -
Amegrove Amegrove Club de Remo Pabliño   Diego Cabaleiro O Grove (Pontevedra) -
Castropol Club de Mar de Castropol Ría del Eo   José Quintana Castropol (Asturias) 6.a
Cedeira Club de Remo Cedeira Candieira   José María Hermida Cedeira (Coruña) -
Chapela Club de Remo Chapela Arealonga   Santiago Núñez Chapela, Redondela (Pontevedra) 5.a
Mugardos Club de Mar Mugardos Bestarruza   Jorge Hermida Mugardos (Coruña) -
Narón Club de Remo Narón Punta Caleira   Eugenio Pena/Santiago Fernández Narón (Coruña) 4.a
Puebla B Club de Remo Puebla Carmela   José Parada A Pobra do Caramiñal (Coruña) -
Samertolameu B Sociedad Deportiva Samertolameu A Terca   Daniel Pérez Fandiño Meira, Moaña (Pontevedra) -
Vila de Cangas Club de Remo Vila de Cangas Balea   Vicente Parcero Cangas (Pontevedra) -
Virxe da Guía Club de Remo Virxe da Guía A Punta   Álvaro Faro Teis, Vigo (Pontevedra) -

EstropadakAldatu

Denboraldi honetan 13 estropada eta bandera izan ziren jokoan[1].

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. XXVII Bandeira Concello de Vigo Vigo, Pontevedra 2021eko uztailaren 3a Narón
2. XXXI Bandeira Concello de Cangas Cangas, Pontevedra 2021eko uztailaren 4a Mugardos
3. III Bandeira Cidade de Narón Narón, Coruña 2021eko uztailaren 10a Mugardos
4. XXXV Bandeira Concello de Redondela Redondela, Pontevedra 2021eko uztailaren 17a Mugardos
5. V Bandeira Concello de Mugardos Mugardos, Coruña 2021eko uztailaren 18a Narón
6. XVII Bandeira Cidade De Ferrol Ferrol, Coruña 2021eko uztailaren 24a Narón
7. XXXVII Bandeira Concello de O Grove O Grove, Pontevedra 2021eko abuztuaren 1a Mugardos
8. V Bandeira Concello de Cedeira Cedeira, Coruña 2021eko abuztuaren 7a Mugardos
9. XXXIII Bandera Princesa de Asturias Castropol, Asturias 2021eko abuztuaren 8a Cedeira
10. I Bandeira Camió do Barbanza a Orixe A Pobra do Caramiñal, Coruña 2021eko abuztuaren 14a Narón
11. I Bandeira Illa do Samertolameu Meira, Moaña, Pontevedra 2021eko abuztuaren 21a Mugardos

SailkapenaAldatu

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 Banderak Lorpena
1. Narón 114 11 10 10 10 11 11 10 101 101 11 10 4 2022ko A Liga
2. Mugardos 113 10 11 11 11 10 9 11 11 8 10 11 6 Igoera play-offa
3. Cedeira 98 9 8 9 9 9 10 8 10 11 7 8 1
4. Vila de Cangas 79 6 6 7 4 8 8 7 8 10 6 9 - Ohorezko txanda
5. Samertolameu B 73 5 4 6 6 7 5 9 9 7 8 7 -
6. Amegrove 70 7 9 8 8 5 4 71 71 71 4 4 -
7. Chapela 61 8 7 3 5 4 51 51 5 4 9 6 -
8. Virxe da Guía 56 - 5 5 7 6 7 6 7 6 2 5 -
9. Castropol 46 3 3 4 2 2 6 3 6 9 5 3 -
10. Puebla B 32 4 1 1 3 1 3 5 4 5 3 2 -
11. A Cabana 23 2 2 2 - 3 2 4 3 3 1 1 -
  • 1 Chapela, Amegrove eta Narón ez ziren zenbait jardunalditan lehian aritu taldean COVID-19 positibo bat izateagatik. Araututakoaren arabera, kale egin zuten estropadetan ere puntuak jaso zituzten, kasu horietan ordura arte batezbeste zeramatzaten puntuak borobilduta.

Emakumeen LigaAldatu

PartaideakAldatu

Guztira, 8 elkarte izan ziren emakumeen ligaren hamargarren denboraldian parte hartu zutenak; horietatik 6 coruñarrak ziren eta 2 pontevedrarrak. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, Puebla, Mugardos eta Náutico de Riveira arraun elkarteen itzulera izan zen albiste, hirurak lehorrean gelditu baitziren 2020an[2].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Probintzia) 2020
Cabo da Cruz Club de Remo Cabo da Cruz Cabo da Cruz   Javi Lago Cabo da Cruz, Boiro (Coruña) 1.a
Chapela Club de Remo Chapela Arealonga   Francisco Lago Chapela, Redondela (Pontevedra) 5.a
Mugardos Club de Mar Mugardos Bestarruza - Mugardos (Coruña) -
Náutico de Riveira Club de Remo Náutico de Riveira Sálvora   Jesús Vidal Ribeira (Coruña) -
Perillo Club de Regatas Perillo Perillo   Agustín Fernández Oleiros (Coruña) 3.a
Puebla Club de Remo Puebla Carmela   José Parada A Pobra do Caramiñal (Coruña) -
Rianxo Club de Remo Rianxo Concello de Rianxo - Rianxo (Coruña) 6.a
Tirán Sociedad Deportiva Tirán Ruly   David Serodio Tirá, Moaña (Pontevedra) 2.a

EstropadakAldatu

Denboraldi honetan 10 estropada eta bandera izan ziren jokoan[1].

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. I Bandeira Feminina Alicrusa A Pobra do Caramiñal, Coruña 2021eko uztailaren 4a Cabo da Cruz
2. VI Bandeira Concello de Oleiros Oleiros, Coruña 2021eko uztailaren 10a Chapela
3. II Bandeira Feminina Rianxeira Boiro, Coruña 2021eko uztailaren 11 Cabo da Cruz
4. VI Bandeira Concello Redondela Feminina Redondela, Pontevedra 2021eko uztailaren 17a Perillo
5. III Bandeira Feminina Reganosa Mugardos, Coruña 2021eko uztailaren 18a Cabo da Cruz
6. III Bandeira Feminina XI - GP Fandicosta Moaña, Pontevedra 2021eko uztailaren 25a Cabo da Cruz
7. I Bandeira Traiñeiras Feminina LGT 2021 Rianxo, Coruña 2021eko abuztuaren 8a Cabo da Cruz
8. II Bandeira Feminina Cortizo Rianxo, Coruña 2021eko abuztuaren 15a Cabo da Cruz
9. I Bandeira Feminina Concello de Ribeira Ribeira, Coruña 2021eko abuztuaren 22a Chapela
10. V Trofeo Teresa Herrera - 2ª Bandeira Feminina Coruña, Coruña 2021eko abuztuaren 28a Chapela

SailkapenaAldatu

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Banderak Lorpena
1. Cabo da Cruz 72 8 7 8 6 8 8 8 8 6 5 6 Igoera play-offa2
2. Chapela 71 7 8 7 7 7 7 6 6 8 8 3
3. Perillo 60 5 6 6 8 5 61 5 5 7 7 1 Ohorezko txanda
4. Tirán 58 6 5 5 5 6 6 7 7 5 6 -
5. Náutico de Riveira 38 4 4 3 3 4 5 4 3 4 4 -
6. Rianxo 32 3 3 4 4 2 31 3 4 3 3 -
7. Mugardos 23 2 2 2 2 3 4 2 2 2 2 -
8. Puebla 11 1 - 1 1 1 3 1 1 1 1 -
  • 1 Perillo eta Rianxo ez ziren asteburu banatan lehian aritu taldean COVID-19 positibo bat izateagatik. Araututakoaren arabera, kale egin zuten estropadetan ere puntuak jaso zituzten, kasu horietan ordura arte batezbeste zeramatzaten puntuak borobilduta.
  • 2 Chapelak ez zuen parte hartu Euskotren Ligara igotzeko play-offean[8].

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d "Calendario". Liga Galega de Traiñeiras. 2021.07.08
  2. a b c d "Clubs". Liga Galega de Traiñeiras. 2021.07.08
  3. "Tolosaldeak, Kaikuk eta Getariak igoera lortu dute". Euskotren Liga. 2021.12.30
  4. a b c "Samertolameu Oversea e Narín, Campións das súas ligas". Novas. Liga Galega de Traiñeiras. 2021.11.05
  5. "Samertolameu y Cabo da Cruz femenino se llevan el trofeo Teresa Herrera de traineras". Sexto Anillo. 2021.11.05
  6. a b "Esteirana e Mugardos gañan o play off 2021". Liga Galega de Traiñeiras. 2021.11.05
  7. "Resultados - Clasificación xeral 2020". Liga Galega de Traiñeiras. 2021.07.10
  8. "Lau hautagai plaza baterako". Euskotren Liga. 2021.12.30

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu