Club de Mar de Castropol
Club de Mar de Castropol Asturiasko Castropol herriko arraun elkartea da. 1949. urtean sortu zen Eo ibaiaren ertzean eta emaitzarik onenak batel, trainerilla eta arraunketa olinpikoan lortu baditu ere trainerutan garaipenik izan du.
Club de Mar de Castropol | |
---|---|
Sorrera | 1949 |
Herria | ![]() |
Lehendakaria | ![]() |
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() ![]() |
Kolorea(k) | berdea eta zuria |
Trainerua | Ría del Eo (oraingoa) Castropol (historikoa) |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Espainiako Txapelketa 5 Asturiasko Txapelketa |
2019: Kontxa | ez |
2019: Liga | 6.a (Galiziako B Liga) |
2020 | Galiziako B Ligan |
Webgunea | www.clubdemardecastropol.com |

HistoriaAldatu
1949. urtean sortu zen eta hasiera batean bateletan bakarrik aritu izan zen. Soto de Barco eta Avileskoak ziren bere aurkari asturiarrak, baina lehia handiena ibaiaren beste aldeko Ribadeoko galiziarrekin izan zuen. 1962. urtean Espainiako txapeldun izan zen lehenengoz eta gaur egun sei titulu ditu.
60. hamarkadako garai on haiek aprobetxatuz trainerilletan (1961an) eta traineruan (1962an) hasi zen. Trainerilletan ere lortu du Espainiako txapeldun izatea eta trainerutan sona handia duten banderak irabazi baditu ere inoiz ez da liga handietan ibili, ez TKE Ligan, ez eta aurretik jokatu zen Euskal Ligan ere. 90. hamarkada hasieran nahiko ongi ibili zen, 1989 eta 1996 artean 15 bandera lortuz.
Gaur egun zailtasun handiekin urte batzuetan ateratzen du trainerua eta talde galiziarrekin batera Ipar-mendebaldeko Traineruen Ligan aritzen da. Hainbat urtetan trainerua lehorrean eduki ondoren 2015 denboraldian Galiziako Ligako B mailan aritu zen eta bigarren postua eskuratu zuen. Ondoren play-offak jokatu eta mailaz igotzea lortu zuen. Hurrengo bi urtetan A Ligan 5. postua eskuratu du.
PalmaresaAldatu
Espainiako Traineru TxapelketaAldatu
- laugarren 1962, 1994, 1995 eta 1996an.
Asturiasko Traineru TxapelketaAldatu
- Txapeldun (5): 1971, 1986, 1989, 2002, 2003
Gainontzeko BanderakAldatu
- Asturiasko Printzearen Bandera (2): 1994, 1999
- Castropol Saria (1): 2008
- Lekeitioko San Antolin Bandera (1): 1989
- Urumeako Sprint estropada (1): 1991
- Llanesko Bandera (2): 1991, 2000
- O Groveko Bandera (3): 1991, 1992, 1994
- Bartzelonako estropada olinpikoa: 1992
- Santanderko Bandera (2): 1994, 1995
- Astilleroko Bandera (2): 1994, 1995
- Castro Urdialesko Bandera (2): 1995, 1999
- Camargoko Bandera (1): 1996
- Oleirosko Bandera (1): 1999
- Gijongo Bandera (1): 2001
- Avilesko Zelta-arteko Jaialdiko Bandera (3): 2001, 2002, 2008
- Trofeo Previnsa Luanco (1): 2017.
BatelakAldatu
- Espainiako Batel Txapelketa (6): 1962, 1964, 1965, 1994, 1999, 2003
TrainerilakAldatu
- Espainiako Trainerilla Txapelketa (1): 1995
Aulki mugikorraAldatu
Arraunketa olinpikoari dagokionez, 1977. urtean egin zuen debuta Menquinenza urtegian, Espainiako Txapelketan. 2003. urtean lortu zuen garaipenik handiena Sevillan jokaturiko Espainiako Txapelketan zortzikoan nagusitu zelarik Orioren aurretik.
PalmaresaAldatu
- Espainiako zortziko txapelketa (1): 2003
Azken denboraldiakAldatu
Urtea | Liga |
---|---|
2006 | Galiziako Liga, 14.a |
2007 | Galiziako Liga, 13.a |
2008 | Galiziako Liga, 13.a |
2009- 2014 |
ez |
2015 | Galiziako B maila, 2.a |
2016 | Galiziako A maila, 5.a |
2017 | Galiziako A maila, 5.a |
2018 | Galiziako A maila, 11.a |
2019 | Galiziako B maila, 6.a |
Kanpo loturakAldatu
- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala
- (Galizieraz) Liga Galega de Traiñeiras-en webguneko informazioa