Club do Mar Bueu
Club do Mar Bueu Galiziako Pontevedran dagoen Bueuko arraun taldea da.
Club do Mar Bueu | |
---|---|
Sorrera | 1982 |
Herria | ![]() |
Lehendakaria | ![]() |
Entrenatzailea | ![]() |
Patroia(k) | ![]() ![]() |
Kolorea(k) | gorria eta beltza |
Trainerua | Maruxia |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Galiziako A Liga 0 Galiziako B Liga 1 Espainiako Txapelketa 0 Galiziako Txapelketa |
2023: Kontxa | ez |
2023 | 2.a (Galiziako A Liga) |
Webgunea | www.marbueu.es.tl |

Historia aldatu
1982an sortu zen taldea eta 1986an Espainiako Batel Txapelketan hartu zuen parte. 1989an Galiziako Traineru Txapelketan hirugarren egin zuen. Galiziako traineru ligan 2004ean lortu zuen posturik onena, zortzigarren hain zuzen ere. 2008an izan zuen azken denboraldia eta 2012an C.R. Vila Cangasekin bat eginda Sociedad Deportiva de Remo Morrazo izenarekin itzuli zen Galiziako B Ligara eta elastiko zuria eta traineru beltza zeramatela. Bi urte egin dituzte elkarrekin eta bietan bosgarren gelditu dira.
Itzulera bikaina izan zuen, Galiziako B Ligan bigarren postuan gelditu eta igoera play-offetan Galiziako lehen mailara igo zen. 2015 denboraldian ordea arraunlari batzuk Samertolameuk fitxatu zizkion eta ezinean aritu ondoren Ligako azken postuan gelditu zen Bueu. 2016rako traineruen kopuruen birmoldaketa bat egon zenez A Ligan mantentzea lortu zuen. Hurrengo urteetan A Ligako ohorezko txandan aritu da.
2021ean bigarren eginez igoera play-offak jokatu zituen baina ez zuen igoerarik lortu. 2022an maila bikainean jarraitu zuen. Espainiako Txapelketa irabazi zuen eta azken aurreko estropadan egindako akats baten erruz ez zuen Galiziako Liga irabazi. Play-offean hirugarren egin zuen eta ez zuen mailaz igotzerik lortu. 2023an hirugarren aldiz jarraian txapeldunordea izan zen Galiziako Ligan eta sorpresa emanez TKE Ligara igotzea lortu zuen..
Palmaresa aldatu
Espainiako Traineru Txapelketa aldatu
- Txapelduna (1): 2022.
Galiziako txapelketa aldatu
- Galiziako Traineru Txapelketa (0): hirugarren 1985ean, 1989an eta 1992an.
TKE Liga aldatu
- Parte hartzeak (1): 2024
- Galiziako A Liga (0): bigarren 2021, 2022 eta 2023ab.
- Galiziako B Liga (0): bigarren 2014an.
Trainerillak aldatu
- Espainiako Trainerilla Txapelketa (1): 2021 (gazte mailakoa).
Batelak aldatu
- Espainiako Batel Txapelketa (1): 2020.
- Galiziako Batel Txapelketa (3): 2018, 2019, 2020.
Azken denboraldiak aldatu
Urtea | Liga | Espainiako Tx. |
---|---|---|
2003 | Galiziako Liga, 6.a | |
2004 | Galiziako Liga, 8.a | |
2005 | Galiziako Liga, 16.a | |
2006- 2007 |
ez | |
2008 | Galiziako Liga, 12.a | |
2009- 2011 |
ez | |
2012 | Galiziako B maila, 5.a (Morrazo) | |
2013 | Galiziako B maila, 5.a (Morrazo) | |
2014 | Galiziako B maila, 2.a | |
2015 | Galiziako A maila, 8.a | |
2016 | Galiziako A maila, 6.a | |
2017 | Galiziako A maila, 4.a | |
2018 | Galiziako A maila, 4.a | |
2019 | Galiziako A maila, 6.a | |
2020 | Galiziako A maila, 4.a | |
2021 | Galiziako A maila, 2.a | |
2022 | Galiziako A maila, 2.a | Txapelduna |
2023 | Galiziako A maila, 2.a | - |
2024 | TKE Liga, |
Kanpo estekak aldatu
- (Galizieraz) Liga Galega de Traiñeiras-en webguneko informazioa