Ribeira
Ribeira A Coruñako probintziako udalerria da, 2004an 26.623 biztanle zituena eta Barbanzako eskualdean kokatua dagoena. 9 parrokia ditu eta udalerriaren hiriburua Santa Uxía de Ribeiran dago kokatuta.
Ribeira | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Galiziako udalerrien zerrenda | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | ![]() | ||||||||||
Autonomia | ![]() | ||||||||||
Probintzia | Coruñako probintzia | ||||||||||
Alkatea | Manuel Santos Ruiz Rivas (en) ![]() | ||||||||||
Izen ofiziala | Ribeira | ||||||||||
Posta kodea | 15960 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 15073 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°33′23″N 8°59′32″W / 42.5565°N 8.9922°W42°33′23″N 8°59′32″W / 42.5565°N 8.9922°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 69 km² | ||||||||||
Altuera | 0 m | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 26.897 (2022)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 389,81 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Adeje eta Newark | ||||||||||
Matrikula | C | ||||||||||
ribeira.gal |
Riveira izendapena batzuetan erabiltzen bada ere, izendapen horrek ez du izaera ofizialik.
Inguru naturalaAldatu
Ribeirako udalerria Barbanzako penintsulan kokatua dago, Arousako eta Muros-Noiako itsasadarretatik hurbil. Ribeirako azaleraren zati handi bat Barbanzako eskualdeko mendixkek hartzen dute, bertatik itsasoraino doazen hainbat ibai txiki daude, Artesko ibaia esaterako. Dunar de Corrubedo, Lagoa de Carregal eta Vixáneko guneetan bestalde parke natural bat dago. Ribeirak bost hondartza dauzka: Coroso, Touro, Castiñeiras, Vilar, eta Aguiñokoak.
Ribeirak Porto do Son eta A Pobra do Caramiñal udalerriekin egiten du muga, eta Barbanzako eskualdearen hiriburua da.
ParrokiakAldatu
- Aguiño
- Artes
- Carreira
- Castiñeiras
- Corrubedo
- Oleiros
- Olveira
- Palmeira
- Ribeira
Demografia eta ekonomiaAldatu
Ribeirako jarduera ekonomiko nagusia arrantza da oraindik ere, eta halaxe izan da tradizionalki. Ribeiran gaur egun, Galiziako eta Espainiako baxurako arrantza porturik garrantzitsuena da, bai behintzat urtero deskargaturiko tona kopuruan. Horrez gain, mota horretako Europako hirugarren porturik garrantzitsuena da.
Udalerriak 27.000 biztanle inguru dauzka, euretatik 14.000 Santa Uxiako auzoan bizi dira, udalerriaren erdigunea dena.
IruditegiaAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Galizieraz) (Gaztelaniaz) Ribeirako udalaren webgune ofiziala[Betiko hautsitako esteka]