TKE Ligako 2020ko denboraldia
Itsasoko Ama Arraun Elkarteak (irudian) TKE Ligako garaikurra Santurtzira eraman zuen lehen aldiz. | |
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Traineru Kluben Elkartea |
Partaideak | 12 talde |
Estropadak | 18 estropada |
Hasiera | 2020ko uztailaren 4a |
Amaiera | 2020ko irailaren 20a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Santurtzi (178 p.) |
Txapeldunordea | Hondarribia (171 p.) |
Ohorezko tx. | Urdaibai (157 p.) Orio (156 p.) |
Jaitsiera | Kaiku (40 p.) |
← 2019
|
2021 →
|
TKE Ligako 2020ko denboraldia Eusko Label Ligaren hemezortzigarren denboraldia izan zen. Txapelketa uztailaren 4an hasi zen Coruña hiriko uretan eta irailaren 20an bukatu zen Portugaleten; guztira, 18 estropada jokatu ziren. 2020koa lehiaketa ez-ohikoa izan zen, izan ere, COVID-19 pandemiak aurre-denboraldia eta egutegia baldintzatu zituen[1]. Eusko Label Ligako garaikurra lehen aldiz irabazi ondoren, Orio Arraunketa Elkartearena izan zen titulua defendatzen saiatu zen trainerua. Lehian Ares eta Zarautz elkartu zitzaizkion, aurreko denboraldian lehen mailan arraun egiteko txartela lortu zuten elkarteak[2][3].
Denboraldi honetako txapeldun nagusia Itsasoko Ama Arraun Elkartea izan zen, Santurtzi[4]. TKE Ligaren historian lehen aldia izan zen Soterako mutilek garaikurra irabazi zutena eta, guztira, 178 puntu lortu zituzten eta 18 estropadetatik 5etan garaile izan ziren. Dena den, lehia estua izan zen bigarren postua eskuratu zuen ontziarekin, Ama Guadalupekoarekin; hain zuzen ere, Hondarribia Arraun Elkarteak bukaera ezin hobea eman zion denboraldiari eta 171 puntu eta 5 bandera lortu zituen, horien artean Zarauzko Ikurrina. Ohorezko txanda, bestalde, Urdaibaik eta Oriok osatu zuten. Azkenik, banderei dagokienez, banaketa zabalagoa izan zen; Santurtzik eta Hondarribiak bosna bandera eraman zituzten etxera, Urdaibaik eta Zierbenak bina, eta Oriok eta Donostiarrak bana[5][6]. Bestetik, 2019an lehenengo mailara itzuli ziren elkarteek nahiko emaitza onak lortu zituzten. Aresek azken jardunaldian mailari eustea lortu zuen eta zarauztarrek, aldiz, jaitsiera play-offean gainontzeko traineruak atzean utzi zituzten[6]. Beraz, bi elkarteek 2021eko denboraldian arraun egingo dute. Hamabi denboraldiren ostean Eusko Label Ligan jarraituko ez dutenak, aldiz, Kaiku Arraunaren Kirol Elkarteko mutilak izango dira, izan ere, 7 estropadatan denbora marka makalena lortzeaz gain azken postuan amaitu zuten liga. Sestaoarrek hurrengo urtean KAE Ligan arraun egin beharko dute. Beraien postua Sociedad Deportiva Tiránek beteko du, galiziarrek igoera play-offean bigarren postua eskuratu baitzuten[7].
Azkenik, CaixaBank Patroi Onenaren Saria Santurtziko Asier Zurinaga barakaldarrarentzat izan zen[8].
Partaideak
aldatuGuztira, 12 elkartek parte hartu zuten hemezortzigarren denboraldian; horietatik 6 bizkaitarrak izan ziren, 4 gipuzkoarrak eta 2 coruñarrak. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna Ares eta Zarautz elkarteen parte hartzea izan zen, Astillerok eta San Pedrok utzitako postuak bete zituztenak[9].
• • • • • • • • • • • • |
Kolorea | Izena | Arraun Elkartea | Trainerua | Entrenatzailea | Udalerria (Herrialdea) | 2019 |
Ares | Club de Remo Ares | Santa Olalla de Lubre | Alberto Hermo | Ares (Coruña) | 1.a (GTL) | |
Cabo da Cruz | Club de Remo Cabo de Cruz | Cabo da Cruz | Benigno Silva | Boiro (Coruña) | 8.a | |
Donostiarra | Kaiarriba Arraun Elkartea | Torrekua II | Igor Makazaga | Donostia (Gipuzkoa) | 6.a | |
Hondarribia | Hondarribia Arraun Elkartea | Ama Guadalupekoa | Mikel Orbañanos | Hondarribia (Gipuzkoa) | 2.a | |
Kaiku | Kaiku Arraunaren Kirol Elkartea | Bizkaitarra | Carlos Rodríguez | Sestao (Bizkaia) | 9.a | |
Lekittarra | Isuntza Arraun Elkartea | Lekittarra | Osertz Alday | Lekeitio (Bizkaia) | 10.a | |
Ondarroa | Ondarroa Arraun Elkartea | Antiguako Ama | Iñaki Errasti | Ondarroa (Bizkaia) | 7.a | |
Orio | Orio Arraunketa Elkartea | San Nikolas | Jon Salsamendi | Orio (Gipuzkoa) | 1.a | |
Santurtzi | Itsasoko Ama Arraun Elkartea | Sotera | Iker Zabala | Santurtzi (Bizkaia) | 3.a | |
Urdaibai | Bermeo Urdaibai Arraun Elkartea | Bou Bizkaia | Jon Elortegi | Bermeo (Bizkaia) | 5.a | |
Zarautz | Zarautz Arraun Elkartea | Enbata | Garikoitz Uranga | Zarautz (Gipuzkoa) | 1.a (KAE) | |
Zierbena | Zierbena Arraun Elkartea | Zierbena | Juan Zunzunegi | Portua, Zierbena (Bizkaia) | 4.a |
Estropadak
aldatuDenboraldi honetan 18 estropada eta 16 bandera izan ziren jokoan.
1 Cidade da Coruña bandera bi jardunalditan jokatu zen. Nahiz eta lehenengo jardunaldian Hondarribia eta bigarrenean Orio azkarrenak izan, bi egunetako denborak batuz santurtziarrak izan ziren bizkorrenak eta, beraz, bandera herrira eraman zutenak[10].
2 Ofizialki "Getxoko Estropaden XLII. Ikurriña-Jose Antonio Agirre Lehendakariaren XVI. Omenaldia"[11].
3 Bi jardunalditan jokatu zen Zarauzko XLIII. Bandera Hondarribiarentzat izan zen[12].
Sailkapena
aldatuEmaitza | Arraun Elkartea | Puntuak | 11 | 21 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 115 | 125 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | Banderak | Lorpena | |
1. | Santurtzi | 178 | 11 | 10 | 11 | 11 | 11 | 9 | 11 | 2 | 12 | 4 | 10 | 12 | 10 | 7 | 11 | 12 | 12 | 12 | 51,5 | Txapelduna | |
2. | Hondarribia | 171 | 12 | 1 | 4 | 12 | 7 | 11 | 7 | 124 | 10 | 8 | 12 | 11 | 11 | 12 | 12 | 10 | 11 | 8 | 51,5 | Txapeldunordea | |
3. | Urdaibai | 157 | 10 | 6 | 7 | 9 | 10 | 12 | 12 | 11 | 11 | 9 | 1 | 9 | 8 | 6 | 10 | 6 | 10 | 108 | 2 | Ohorezko txanda | |
4. | Orio | 156 | 9 | 12 | 10 | 5 | 12 | 10 | 10 | 5 | 9 | 11 | 8 | 8 | 9 | 4 | 9 | 7 | 9 | 98 | 11 | ||
5. | Zierbena | 154 | 6 | 8 | 5 | 10 | 9 | 6 | 8 | 7 | 7 | 12 | 9 | 10 | 12 | 9 | 6 | 11 | 8 | 11 | 2 | ||
6. | Donostiarra | 144 | 8 | 11 | 12 | 8 | 8 | 83 | 9 | 10 | 8 | 10 | 3 | 3 | 5 | 11 | 8 | 9 | 6 | 78 | 1 | ||
7. | Cabo da Cruz | 107 | 7 | 5 | 8 | 6 | 5 | 7 | 5 | 64 | 6 | 7 | 11 | 5 | 06 | 2 | 7 | 8 | 7 | 5 | - | ||
8. | Lekittarra | 85 | 5 | 3 | 9 | 7 | 2 | 4 | 6 | 1 | 2 | 5 | 4 | 2 | 6 | 8 | 57 | 57 | 5 | 6 | - | ||
9. | Ondarroa | 71 | 3 | 9 | 2 | 2 | 3 | 3 | 2 | 8 | 5 | 2 | 6 | 4 | 4 | 10 | 4 | 4 | - | - | - | ||
10. | Ares | 65 | 4 | 7 | 3 | 4 | 12 | 5 | 4 | 4 | 3 | 1 | 5 | 6 | 3 | 5 | 5 | 5 | - | - | - | ||
11. | Zarautz | 63 | 2 | 2 | 6 | 1 | 6 | 1 | 1 | 94 | 4 | 6 | 2 | 7 | 7 | 3 | 3 | 3 | - | - | - | Jaitsiera play-offa | |
12. | Kaiku | 40 | 1 | 4 | 1 | 3 | 4 | 2 | 3 | 3 | 1 | 3 | 7 | 1 | 2 | 1 | 2 | 2 | - | - | - | 2021eko KAE Liga |
1 Cidade da Coruña bandera bi jardunalditan jokatu zen. Nahiz eta lehenengo jardunaldian Hondarribia eta bigarrenean Orio azkarrenak izan, bi egunetako denborak batuz santurtziarrak izan ziren bizkorrenak eta, beraz, bandera herrira eraman zutenak[10].
2 Aresek 3 segundoko zigorra jaso zuen Ondarroako traineruaren aurka egindako inbasio baten eta pala ukitu baten ondorioz[13].
3 Donostiarrak irteera faltsua egin eta 3 segundoko zigorra jaso zuen[14].
4 Hondarribiak, Zarautzek eta Cabok 3 segundoko zigorra jaso zuten kale inbasioagatik.
5 Bi jardunalditan jokatu zen Zarauzko XLIII. Bandera Hondarribiarentzat izan zen[12].
6 Bi abisu jaso ondoren, Itsasoko Epaileak bandera berdea ateratzea eta Cabo estropadatik kanporatzea erabaki zuen. Galiziarrek Donostiarraren kalea inbaditu zuten[15].
7 COVID-19an positibo kasu bat atzeman ostean, Lekittarra elkarteak ez zuen arraun egin Galiziako uretan jokatu ziren 15. eta 16. jardunaldietan. Ordura arte lortutako batezbesteko puntuak kontuan hartuta, bizkaitarrei 5 puntu eman zizkieten estropada bakoitzeko[16].
8 Epaileek 3 segundoko zigorra jarri zioten Donostiarrari bi abisu jaso ondoren. Oriok eta Urdaibaik ere hiruna segundoko zigorra jaso zuten elkarri traba egiteagatik[17].
Jaitsiera/Igoera play-offa
aldatuJaitsiera/Igoera play-offean bost ontzik parte hartu zuten: TKE Ligako denboraldia 11. postuan amaitu zuen Zarautz elkarteak; KAE Ligako bi traineru azkarrenek, Pedreñak eta San Pedrok; eta Galiziako Traineruen Ligako lehenengo bi traineruek, Samertolameuk eta Tiránek. Bostetik bik baino ez zuten lortuko TKE Ligako 2021eko denboraldian parte hartzeko txartela.
Kolorea | Izena | Arraun Elkartea | Trainerua | Entrenatzailea | Udalerria (Herrialdea) | Emaitza |
Pedreña | Sociedad Deportiva de Remo Pedreña | Seve Ballesteros | Ángel Gómez Bedia | Pedreña, Marina de Cudeyo (Kantabria) | 1.a (KAE) | |
Samertolameu | Sociedad Deportiva Samertolameu | A Terca | Daniel Pérez Fandiño | Meira, Moaña (Pontevedra) | 2.a (GTL) | |
San Pedro | Sanpedrotarra Arraun Elkartea | Libia | Mikel Arostegi | San Pedro, Pasaia (Gipuzkoa) | 2.a (KAE) | |
Tirán | Sociedad Deportiva Tirán | Mar do Con | Benjamín Vázquez Peña | Tirán, Moaña (Pontevedra) | 1.a (GTL) | |
Zarautz | Zarautz Arraun Elkartea | Enbata | Garikoitz Uranga | Zarautz (Gipuzkoa) | 11.a (TKE) |
Emaitza | Arraun Elkartea | Puntuak | 1. estrop. | 2. estrop. | Lorpena |
1 | Zarautz | 9 | 4 | 5 | 2021eko TKE Liga |
2 | Tirán | 7 | 5 | 2 | |
3 | Pedreña | 5 | 2 | 3 | 2021eko KAE Liga |
4 | San Pedro | 5 | 1 | 4 | |
5 | Samertolameu | 4 | 3 | 1 | 2021eko GT Liga |
Patroi onenaren saria
aldatuPostua | Patroia | Arraun Taldea | Puntuak[18] |
---|---|---|---|
1 | Asier Zurinaga | Santurtzi | 11 |
2 | Manuel Triñanes | Cabo | 10 |
3 | Oscar Hermo | Cabo | 8 |
Iñigo Larrinaga | Ondarroa | ||
5 | Iñaki Goikoetxea | Lekittarra | 7 |
Félix Duarte | Ares | ||
7 | Josu Andoni Barturen | Urdaibai | 5 |
Aitzol Garro | Zarautz | ||
Jenaro Zelaia | Ondarroa | ||
Arkaitz Diaz | Donostiarra | ||
11 | Ioseba Amunarriz | Hondarribia | 4 |
Eneko González | Santurtzi | ||
13 | Iker Gimeno | Urdaibai | 2 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ "ACTk denboraldiko zutabeak onartu ditu". Eusko Label Liga. 2020.06.02
- ↑ "Zarautzek TKE ligara itzultzea lortu du". Zarauzko Hitza. 2020.06.02
- ↑ "Orio, Eusko Label Ligako txapeldun bandera eta guzti". Naiz. 2020.06.02
- ↑ "Santurtzi, Eusko Label Ligako txapeldun, erakustaldia emanda". Eitb. 2020.09.26
- ↑ "Eusko Label Liga". Berria. 2020.09.26
- ↑ a b "Emaitzak 2020". Eusko Label Liga. 2020.09.26
- ↑ "Emaitzak 2020-Playoff 2 (2020-09-20)". Eusko Label Liga. 2020.09.26
- ↑ "Bandera eta guzti ospatu du Santurtzik Liga titulua". Naiz. 2020.09.26
- ↑ "Zarautz eta Ares, igo; San Pedro, jaitsi, eta Hondarribia, mantendu". Berria. 2020.07.11
- ↑ a b "Santurtzi Transportes y Gruas Aguadok eskuratu du denboraldiko lehen bandera". Eusko Label Liga. 2020.07.05
- ↑ "Getxoko Estropaden XLII. Ikurriña - J.A. Agirre Lehendakariaren XVI. Omenaldia (2020-07-18)". Eusko Label Liga. 2020.06.02
- ↑ a b "Go Fit Hondarribiak ez du ezusterik nahi izan". Eusko Label Liga. 2020.08.17
- ↑ "Oriok erakustaldia eman du Getxoko uretan". Eusko Label Liga. 2020.07.19
- ↑ "Bermeo Urdaibai Aviak denboraldiko lehen bandera eskuratu du". Eusko Label Liga. 2020.07.19
- ↑ “Zierbena se impone en una polémica regata”. Mundo Deportivo. 2020.08.23
- ↑ “Lekittarra Elecnorrek ez du Galiziara bidaiatuko”. Eusko Label Liga. 2020.08.28
- ↑ “2020-09-20 - XLVI Bandera El Corte Inglés”. Eusko Label Liga. 2020.09.20
- ↑ "Patroi hoberenaren sailkapena". Eusko Label Liga. 2020.09.20
Ikus, gainera
aldatuKanpo loturak
aldatu