Galiziako Traineruen Liga

Galiziako Traineruen Liga (galizieraz Liga Galega de Traíñeiras, gaztelaniaz Liga Gallega de Traineras) edo Ipar-mendebaldeko Traineruen Liga (galizieraz Liga Noroeste de Traíñas, gaztelaniaz Liga Noroeste de traineras) Galiziako arraun klubek osaturiko liga da. Lehenengo bi sailkatuek TKE Ligarako sailkapen estropadan parte hartzeko aukera dute, nahiz eta lehenengo ekitaldietan aukera horri uko egin izan zioten hainbat elkartek.

Galiziako Traineruen Liga
Sorrera 2003
Antolatzailea Ipar-mendebaldeko Ligaren Elkartea
Garaipen gehien Gizonezkoak:
Galizia Samertolameu (10)
Emakumezkoak:
Galizia Cabo Cruz (5)
Azken ekitaldia 2023
Irabazlea(k) A Liga:
Galizia Ares
B Liga:
Galizia Muros-Esteirana
Emakumezkoak:
Galizia Chapela
Webgunea Webgune ofiziala
Samertolameu da garaipen gehien lortu dituen taldea.

Historia

aldatu

2003. urtean sortu zen eta Moañako S.D. Samertolameu izan da dominatzaile nagusia, zortzi garaipenekin, Amegrovek lau liga irabazi ditu. Liga honek lehen lau ekitaldietan Ipar-mendebaldeko Traineruen Liga izena izan zuen, galiziar traineruez gain Asturiasko Castropolek ere parte hartzen zuelako. 2007 urtean ordea izena aldatu zioten eta gaur egun Galiziako Traineruen Liga bezala ezagutzen da.

Aurreneko lau ligak Samertolameuk irabazi zituen eta 2007an bigarrena izan zen Tiránen atzetik. 2008an ere liderra zen baina azken estropadak TKErako play-offarekin koinziditzen zuen eta horregatik ez zen aurkeztu. Náutico de Vigok eta Chapelak aurrea hartu zioten. 2009an Cabo da Cruz-ek TKE Ligari uko egin eta Galiziako Ligan hartu zuen parte, aisa irabaziz. Hurrengo urteetan dominatzaile berri bat azaldu zen, Amegrove, liga hiru urtez jarraian irabaziz.

2012ko denboraldian aldaketa nabarmen bat izan zen. Bi Liga osatzea erabaki zen eta beraz 17 traineruek bi multzo osatu zituzten. Zortzi onenek A Ligan hartu zuten parte eta gainontzeko bederatziek B Ligan eta igoera-jeitsiera sistemak ezarri ziren bi multzoen artean. Hurrengo denboraldietan Samertolameu eta Amegrove izan dira txapeldunak. Bi talde handi hauen nagusitasuna hautsi zuen bakarra C.R. Ares izan da 2016an eta ondoren 2019an, bietan ere TKE Ligarako igoera lortuz.

Taldeen kopurua handitu egin da azken urteetan eta 2016rako birmoldaketa berria egin zen: A ligak hamabi talde izango zituen eta B Ligak zortzi, baina azken unean liga bakoitzean baja bana izan zen, A ligan Mugardos eta B ligan Cesantes. 2017an ere 11 traineru izan ziren A Ligan eta zazpi B Ligan. Emakumezkoak aldiz gehiago izan ziren, bost hain zuzen ere, eta 2020rako sei traineruk eman zuten izena.

Palmaresa

aldatu

A Liga

Urtea Txapelduna Bigarrena Hirugarrena TKE Ligara igoera
2003      Samertolameu Náutico de Vigo Rianxo inor ez
2004      Samertolameu Amegrove Náutico de Vigo inor ez
2005      Samertolameu Amegrove Perillo inor ez
2006      Samertolameu Amegrove Náutico de Vigo inor ez
2007      Tirán Samertolameu Náutico de Vigo      Tirán
2008¹      Náutico de Vigo Chapela Samertolameu      Samertolameu
2009      Cabo da Cruz Náutico de Vigo Chapela inor ez
2010      Amegrove Samertolameu Cabo da Cruz inor ez
2011      Amegrove Chapela Cabo da Cruz inor ez
2012²      Amegrove Chapela Samertolameu inor ez
2013      Samertolameu Cabo da Cruz Chapela      Cabo da Cruz
2014      Samertolameu Amegrove Mugardos      Samertolameu
2015      Amegrove Mugardos Ares inor ez
2016      Ares Samertolameu Puebla      Ares
2017
Gehiago
     Samertolameu Puebla Mecos inor ez
2018
Gehiago
     Samertolameu Ares Mecos inor ez
2019
Gehiago
     Ares Tirán Mecos      Ares
2020³
Gehiago
     Tirán Samertolameu Vilaxoan      Tirán
2021
Gehiago
     Samertolameu Bueu Cabo da Cruz B inor ez
2022
Gehiago
     Samertolameu Bueu Tirán      Samertolameu
2023
Gehiago
     Ares Bueu Tirán      Bueu
  • ¹ 2008. urtean S.D. Samertolameu zen nagusi, baina TKE Ligarako igoera fasea jokatzearren azken bi estropadetan ez zuen parte hartu eta hirugarren postuan gelditu zen.
  • ² 2012. urtean lehenengo biak 87 puntutan berdinduta gelditu ziren, baina estropada gehiago irabazi izanak eman zion garaipena Amegroveri.
  • ³ 2020. urtean lehenengo biak 95 puntutan berdinduta gelditu ziren, bai eta bosna estropada irabazi ere. Azken estropada irabazi izanak eman zion garaipena Tiráni.

B Liga

Urtea Txapelduna Bigarrena Hirugarrena
2012      Mecos Perillo Puebla
2013      Ares Cabo da Cruz B Puebla
2014      Coruxo Bueu Perillo
2015      Mecos Castropol Chapela
2016      Rianxo Náutico Boiro (Cabo B) A Cabana-Ferrol
2017
Gehiago
     Mariñeiro de Mera Mugardos Muros
2018
Gehiago
     Cabo da Cruz B Muros A Cabana-Ferrol
2019
Gehiago
     A Cabana-Ferrol Esteirana Coruxo
2020
Gehiago
     Puebla Cesantes Perillo
2021
Gehiago
     Narón Mugardos Cedeira
2022
Gehiago
     Castropol Samertolameu B Amegrove
2023
Gehiago
     Muros-Esteirana Mugardos-A Cabana Amegrove

Garaipenak

aldatu

A Liga

Elkartea Garaipenak Urteak
     Samertolameu 10 2003, 2004, 2005, 2006, 2013, 2014, 2017, 2018, 2021, 2022
     Amegrove 4 2010, 2011, 2012, 2015
     Ares 3 2016, 2019, 2023
     Tirán 2 2007, 2020
     Náutico de Vigo 1 2008
     Cabo da Cruz 1 2009

B Liga

Elkartea Garaipenak Urteak
     Mecos 2 2012, 2015
     Ares 1 2013
     Coruxo 1 2014
     Rianxo 1 2016
     Mariñeiro de Mera 1 2017
     Cabo da Cruz B 1 2018
     A Cabana-Ferrol 1 2019
     Puebla 1 2020
     Narón 1 2021
     Castropol 1 2022
     Muros 1 2023*
     Esteirana 1 2023*

Estropadak

aldatu

Estropada aipagarrienak

aldatu

Ekitaldi kopuru handiena duten estropadak dira eta garai batean sona handia izan zutenak. Gaur egun herriko trainerua dagoen ligaren araberako partaidetza izaten dute.

Urtea Teresa Herrera Moaña O Grove Vigo Boiro Cangas Redondela Ares
2003 Samertolameu Samertolameu TKE Liga Samertolameu TKE Liga ? ? -
2004 Samertolameu Samertolameu ? Samertolameu TKE Liga ? Amegrove -
2005 Perillo Amegrove Amegrove Samertolameu TKE Liga Samertolameu Amegrove -
2006 Amegrove Samertolameu Samertolameu Samertolameu TKE Liga Samertolameu Samertolameu -
2007 Tirán Tirán Ligaz kanpo Tirán TKE Liga Tirán Tirán -
2008 Samertolameu Samertolameu Chapela Náutico de Vigo TKE Liga Samertolameu Chapela Samertolameu
2009 Mecos TKE Liga Cabo da Cruz Náutico de Vigo Mecos Náutico de Vigo Mecos Náutico de Vigo
2010 Cabo da Cruz Amegrove Samertolameu Samertolameu Cabo da Cruz Samertolameu Amegrove Samertolameu
2011 Amegrove Amegrove Amegrove Amegrove Amegrove - Amegrove Amegrove
2012 Amegrove Amegrove Amegrove Robaleira (B Liga) Amegrove - Amegrove Chapela
2013 Samertolameu Samertolameu Samertolameu Ares (B Liga) Cabo da Cruz Ares (B Liga) Cabo da Cruz Ares (B Liga)
2014 Samertolameu Samertolameu Amegrove Coruxo (B Liga) TKE Liga Bueu (B Liga) Samertolameu Samertolameu
2015 Amegrove TKE Liga Amegrove Amegrove TKE Liga Mecos (B Liga) Mecos (B Liga) Amegrove
2016 Tirán Puebla Ares Coruxo TKE Liga Rianxo (B Liga) Samertolameu Ares
2017 Ligaz kanpo Samertolameu Puebla Samertolameu TKE Liga Mera (B Liga) Puebla TKE Liga
2018 Ligaz kanpo Samertolameu Samertolameu Mecos TKE Liga Cabo Cruz B (B Liga) Samertolameu Ares
2019 Ares Ares Ares A Cabana (B Liga) TKE Liga A Cabana (B Liga) A Cabana (B Liga) Ares
2020 Ligaz kanpo Samertolameu - - TKE Liga - Puebla (B Liga) TKE Liga
2021 Samertolameu TKE Liga Mugardos (B Liga) Narón (B Liga) TKE Liga Mugardos (B Liga) Mugardos (B Liga) TKE Liga
2022 Samertolameu Bueu Castropol (B Liga) - TKE Liga Castropol (B Liga) Samertolameu TKE Liga
2023 Ares Tirán Muros-Estei (B Liga) - TKE Liga - Chapela Bueu

Irabazitako estropadak

aldatu

2023ko datuak barne.

A Ligakoak
# Taldeak Banderak Kopurua
1 Samertolameu 109
2 Amegrove 51
3 Ares 27
4 Tirán 23
5 Bueu 14
6 Chapela 10
7 Náutico de Vigo 7
8 Cabo da Cruz 6
Mecos 6
10 Perillo 4
Puebla 4
Mugardos 4
13 Coruxo 3
B Ligakoak
# Taldeak Banderak Kopurua
1 Mecos 16
2 Náut. Boiro (Cabo B) 13
3 Muros 11
4 Esteirana 10
5 A Cabana-Ferrol 9
6 Ares 8
Mugardos 8
8 Perillo 7
Castropol 7
10 Mera 6
Coruxo 6
12 Rianxo 5
Puebla 5
14 Narón 4
15 Cesantes 3
16 Robaleira 2
Bueu 2
18 Virxe da Guía 1
Cedeira 1

2024ko traineruak

aldatu

A Liga

aldatu
Taldea Herria Entrenatzailea Patroia Trainerua
     CR Ares Ares (Coruña) José Manuel «Pendo» Hugo Rascado Santa Olalla de Lubre
     CR Cabo Cruz B Boiro (Coruña) Marco Antonio Silva Ana Rodriguez Cabo da Cruz
     CM Castropol Castropol (  Asturias) Daniel González Rubén Villa Ría del Eo
     CCD Cesantes Cesantes, Redondela (Pontevedra) San Pedro
     CR Chapela Redondela (Pontevedra) Santiago Núñez Hugo Peres Arealonga
     CR Mecos O Grove (Pontevedra) Francisco González Félix Duarte Mequiña
     Mugardos-A Cabana Mugardos-Ferrol (Coruña) Bestarruza
     CR Narón Narón (Coruña) Eugenio Pena Asier García Punta Caleira
     CR Rianxo Rianxo (Coruña) Alberto Hermo Carme Veiga Virxe de Guadalupe
     SD Samertolameu Moaña (Pontevedra) Manuel Juncal A Terca
     SD Tirán Moaña (Pontevedra) Benjamín Vazquez Agustín Fernández Mar do Con
     CR URME Muros (Pontevedra) Beni Fábregas Iago Leis Esteirana

B Liga

aldatu
Taldea Herria Entrenatzailea Patroia Trainerua
     CM Bueu B Bueu (Pontevedra) Maruxia
     CR Cedeira Cedeira (Pontevedra) José Mª Hermida Candieira
     CR Chapela B Redondela (Pontevedra) Fontaíña (Coruxo)
     CR Náutico de Riveira Ribeira (Coruña) Mar de Sagres
     CR Perillo Oleiros (Coruña) Alejandro Alvedro Mario Fernandez Santa Leocadia
     CR Puebla A Pobra do Caramiñal (Coruña) José Parada "Chiqui" Carlos Ríos Carmela

Emakumezkoen liga

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Emakumezkoen Galiziako Traineru Liga»
 
Galiziako emakumezkoen arraun taldeak Kontxako sailkapen estropadan, 2018an:
Perillo (zuria), Náutico Riveira (urdina eta beltza),
A Pobra-Cabo (gorria) eta Mugardos (berdea)

2009an izan zuen lehen edizioa eta hiru taldek hartu zuten parte. 2010 urtean ere hiru izan ziren lehian, baina hurrengo urtean ezin izan zen ligarik osatu, talde bakarra izan baitzen uretan. 2014an antolatu zen berriz ere liga eta 2017an bost traineru izan ziren lehian.

Palmaresa

aldatu
Urtea Txapelduna Bigarrena Hirugarrena
2009      Rias Baixas Mecos Artabria
2010      Rias Baixas Artabria O Grove
2011-
2013
ez ziren jokatu
2014      Samertolameu Cabo da Cruz Tirán
2015      Cabo da Cruz San Martiño (Mecos) Chapela
2016      Cabo da Cruz Chapela A Cabana-Ferrol
2017          Mecos-Náutico de Riveira A Cabana-Ferrol Chapela
2018      Náutico de Riveira A Pobra-Cabo Perillo
2019          Mecos-Coruxo Cabo da Cruz Perillo
2020      Cabo da Cruz Tirán Perillo
2021      Cabo da Cruz Chapela Perillo
2022      Cabo da Cruz Chapela Mugardos-A Cabana
2023      Chapela Mugardos-A Cabana Rianxo

Garaipenak

aldatu
Taldea Garaipenak Urteak
     Cabo da Cruz 5 2015, 2016, 2020, 2021, 2022
     Rias Baixas 2 2009, 2010
     Náutico de Riveira 2 2017, 2018
     Mecos 2 2017, 2019
     Samertolameu 1 2014
     Coruxo 1 2019
     Chapela 1 2023

Patroiak

aldatu
Patroia Garaipenak Urteak
Natalia Tubio 4 2015, 2016, 2017, 2018
Laura Hermo 2 2009, 2010
María López 1 2014
Laura Romero 1 2019
Andrea Collazo 1 2020
Alba Dominguez 1 2021
Estela Calo 1 2022
Olalla Martínez 1 2023

2023ko traineruak

aldatu
Taldea Herria Entrenatzailea Patroia Trainerua
     CM Castropol Castropol (  Asturias) Ría del Eo
     CCD Cesantes Cesantes, Redondela (Pontevedra) San Pedro
     CR Chapela Redondela (Pontevedra) Javier García Olalla Martínez Arealonga
     Mugardos-A Cabana Mugardos-Ferrol (Coruña) Bestarruza
     CR Perillo Oleiros (Coruña) Sergio Gómez Candela Ordóñez Perillo
     CR Puebla A Pobra do Caramiñal (Coruña) Carmela
     CR Rianxo Rianxo (Coruña) Adrián Neo Virxe de Guadalupe

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu