Círculo Cultural Deportivo Cesantes
Círculo Cultural Deportivo Cesantes Galiziako Pontevedrako probintzian dagoen Redondela hirian dagoen Cesantes parrokiako arraun taldea da. Galizako B Ligan ari da.
Círculo Cultural Deportivo Cesantes | |
---|---|
Herria | Cesantes, Redondela, Pontevedra |
Lehendakaria | Jorge Rodriguez Crespo |
Entrenatzailea | ? |
Patroia(k) | ? |
Kolorea(k) | hori-berdexka |
Trainerua | San Pedro |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Galiziako A Liga 0 Galiziako B Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Galiziako Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2024 | 12.a (Galiziako A Liga) |
Webgunea | www.facebook.com |
Historia
aldatu1983. urtean sortu zen eta lehenengo hiru hamarkadetan batel eta trainerilletan soilik ibili zen.[1]
2012an atera zuen lehenengo aldiz trainerua eta Galiziako B Ligan aritu da ordutik. Aurreneko bi urteetan ezin izan zion azkenengo postuari ihes egin. Material aldetik eskas dabil. Daukan trainerua 2001ekoa da, Tiranek utzia, eta arraunak Chapelarenak dira.
2014an 7. postua lortu zuen, atzean bi traineru utzi zituelarik. 2015ean bosgarrena izan zen. 2016an ez zuen trainerua uretaratu eta 2019an itzuli zen. 2020an bigarren postua lortu zuen hiru estropada irabazita eta play-offak jokatuta igotzea lortu zuen[2]. Lau urte egin zituen Galiziako maila nagusian.
Palmaresa
aldatu- Galiziako B Liga (0): bigarrena 2020an.
Azken denboraldiak
aldatuDendoraldiak | ||
---|---|---|
TKE | ||
LGT 1 | 4 | |
LGT 2 | 7 | |
2025 barne. |
Urtea | Liga |
---|---|
2012 | Galiziako B maila, 9.a |
2013 | Galiziako B maila, 9.a |
2014 | Galiziako B maila, 7.a |
2015 | Galiziako B maila, 5.a |
2016- 2018 |
ez |
2019 | Galiziako B maila, 4.a |
2020 | Galiziako B maila, 2.a |
2021 | Galiziako A maila, 9.a |
2022 | Galiziako A maila, 10.a |
2023 | Galiziako A maila, 9.a |
2024 | Galiziako A maila, 12.a |
2025 | Galiziako B maila, |
Emakumezkoen trainerua
aldatuCesantes-Amegrove | |
---|---|
Entrenatzailea | Iván Silva |
Patroia(k) | Julia Devesa |
Kolorea(k) | hori-berdexka |
Trainerua | Pabliño |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskotren Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Galiziako Liga |
2024: Kontxa | ez |
2024 | 2.a (Galiziako Liga) |
2023an atera zuen lehenengo aldiz emakumezkoen trainerua. Espainiako txapelketan hartu zuen parte eta laugarren egin zuen. Ligan ere laugarrena izan zen. 2024an Amegroverekin batera osatu zuen trainerua. Ligan bigarren egin zuten[3], hala ere Euskotren Ligarako play-offak jokatzeari uko egin zioten.
Galiziako Ligaren sari banaketan "errebelazio taldearen" saria jaso zuen.[3]
Urtea | Liga | Galiziako txap. | Espainiako txap. | Kontxa |
---|---|---|---|---|
2023 | Galiziako Liga, 4.a | 6.a | 4.a | - |
2024 | Galiziako Liga, 2.a | 4.a | - | - |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «C.C.D. CESANTES» traineras.es (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cesantes engrandece su historia» La Voz de Galicia 2020-08-31 (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).
- ↑ a b Txantiloi:Gl-ES A embarcación feminina Cesantes-Amegrove-Cefycal recibe o premio a equipo revelación - Radio Redondela 94.9FM. 2024-10-16 (Noiz kontsultatua: 2024-12-09).