Club de Remo Cedeira Galiziako Coruñako probintzian dagoen Cedeirako herriko arraun taldea da.

Club de Remo Cedeira
Sorrera 1960
Herria Galizia Cedeira,
Coruña
Lehendakaria Galizia José Mª Hermida
Entrenatzailea Galizia Joaquín Montero
Patroia(k) Galizia Noemi Martín Piñón
Galizia Joaquín Montero
Kolorea(k)                zuria, morea eta beltza
Trainerua      Candieira
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Galiziako A Liga
1 Galiziako B Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Galiziako Txapelketa
2024: Kontxa ez
2025 1.a (Galiziako B Liga)
Webgunea www.crchapela.com

Historia

aldatu

1960 inguruan bazen Club de Remo Cofradia de Pescadores de Cedeira taldea eta urte horretan bertan Club de Remo Cedeira sortu zuten. Hasieran biak aritu ziren baina lehenengoa desagertu eta bigarrenak aurrera jarraitu zuen[1]. Talde apala izanik arraunlari eskasia nabarmena izan du, baina hala ere txalupa txikietan izan du emaitza onik 1996ko Espainiako Batel Txapelketako brontzezko domina esate baterako.

1996an trainerua osatu zuen A Cabana, Mugardos eta San Felipeko arraunlariekin batera eta "Cidade de Ferrol" izena erabili zuten. 1999 arte iraun zuen proiektu honek.

2017an trainerua ateratzera animatu zen kluba eta Galiziako B Ligan hartu zuen parte[1], zazpi trainerutatik bosgarren eginez. Hurrengo denboraldietan postua errepikatu zuen. 2020an Ligan parte hartzeari uko egin behar izan zion[2]. 2021ean itzuli zen eta bere traineru historiako aurreneko estropada irabazi zuen, Asturiasko Printzesaren Bandera hain zuzen ere.[3]

2024an berriz uretaratu zuen trainerua eta Galiziako B Liga irabazi zuen. Noemi Martín Piñón patroia B Ligako patroi onena izendatu zuten[4]. 2025ean A Ligan aritzeko txartela lortu arren ez da trainerua osatzeko gai izan.[5]

Palmaresa

aldatu

Traineruak

aldatu

Batelak

aldatu

Azken denboraldiak

aldatu
Dendoraldiak
TKE 0
LGT 1 1
LGT 2 6
2025 barne.
Urtea Liga
2017 Galiziako B maila, 5.a
2018 Galiziako B maila, 5.a
2019 Galiziako B maila, 5.a
2020 ez
2021 Galiziako B maila, 3.a
2022 Galiziako B maila, 4.a
2023 ez
2024 Galiziako B maila, 1.a
2025 ez

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «Liga LGT | C.R. Cedeira - Liga LGT» web.archive.org 2018-01-31 (kontsulta data: 2024-12-09).
  2. (Gaztelaniaz) «Náutico de Ribeira y Amegrove renuncian a competir en la LGT» Diario de Arousa (kontsulta data: 2024-12-10).
  3. (Gaztelaniaz) Koroibos. (2021-08-09). «Cedeira, campeón de la Bandera Princesa de Asturias» Faro de Vigo (kontsulta data: 2024-12-09).
  4. (Gaztelaniaz) «Orgullo aresano y cedeirés en la clausura de la Liga Galega de traiñeiras» Diario de Ferrol (kontsulta data: 2024-12-09).
  5. (Gaztelaniaz) «La Liga Galega de Traiñeiras confirma sus inscritos para la temporada 2025» La Voz de Galicia 2025-03-30 (kontsulta data: 2025-06-22).

Kanpo estekak

aldatu