Club de Remo Muros Galiziako Pontevedrako probintzian dagoen Muros herriko arraun taldea da.

Club de Remo Muros
Sorrera 1984
Herria Galizia Muros, A Coruña
Lehendakaria Galizia Juan Fernández Mosquera
Entrenatzailea Galizia Daniel Canosa
Patroia(k) Galizia Gabriel Fernández
Galizia Daniel Canosa
Kolorea(k)      urdina
Trainerua      Muradana
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Galiziako A Liga
0 Galiziako B Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Galiziako Txapelketa
2023 1.a Galiziako B Ligan
Webgunea www.facebook.com
Muros-Esteirana
Sorrera 2023
Herria Galizia Muros, A Coruña
Entrenatzailea Galizia Beni Fábregas
Patroia(k) Galizia Iago Leis
Kolorea(k)      zuria
Trainerua      Esteirana
Palmaresa 0 Galiziako A Liga
0 Galiziako B Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Galiziako Txapelketa
2023 1.a Galiziako B Ligan

Historia aldatu

1984an sortu zen taldea. Hasiera batean Cabo da Cruzi traineru bat erosi zioten eta bigarren eskuko ontzi honekin jokatu zituzten estropadak. 1986an jokatu zituen lehenengio estropadak eta 1988an Galizia iparraldeko txapelketan laugarrena izan zen. Mailarik onena 1990 hamarkadaren bukaeran lortu zuen, Galiziako txapelketan bosgarren 1998an eta laugarren 1999an. Urte honetan Kontxako Banderarako Sailkapen estropadan aritu zen 23 traineruen artean 19. postua eskuratuz. Txalupa txikietan ere emaitza onak izan zituen, denen artean aipagarriena Espainiako Batel Txapelketako brontzezko domina, 1998an lorturikoa.

2004an Galiziako Traineruen Ligaren sortzaileetako bat izan zen baina aurreneko bi denboraldietan aritu ondoren diru arazoek eragindako arraunlari gabeziak trainerua lehorrean uztera behartu zuten. Hamarkada bat lehorrean egon ondoren 2017 urterako trainerua berriz osatu eta 2019an Galizako A Ligan aritu zen. Jeistea tokatzen bazitzaion ere, Ares TKE Ligara sailkatu izanak A Ligan mantendu zuen 2020rako. Hurrengo urtean ere ozta-ozta mantendu zen, eta hori Ligako azkenengo estropadei uko egin behar izan ziela eskualdean gertaturiko COVID-19 agerraldia zela eta.

2023an Esteiranarekin batera osatu zuen trainerua[1] eta B Ligako txapelduna izan zen nagusitasun osoz. Lehenengo estropada ezik gainerako guztiak irabazi zituen.

Palmaresa aldatu

Batelak aldatu

Azken denboraldiak aldatu

Urtea Liga
2004 Galiziako Liga, 7.a
2005 Galiziako Liga, 8.a
2006-
2016
-
2017 Galiziako B maila, 3.a
2018 Galiziako B maila, 2.a
2019 Galiziako A Liga, 10.a
2020 Galiziako A maila, 9.a
2021 Galiziako A maila, 11.a
2022 Galiziako B maila, 7.a
2023 Galiziako B maila, 1.a (Esteiranarekin)

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) https://www.facebook.com/lavozdegalicia. (2023-08-04). «Muros-Esteirana, de eternos rivales a liderar la Liga B juntos» La Voz de Galicia (Noiz kontsultatua: 2023-08-11).

Kanpo estekak aldatu