Cedeira
Cedeira Galiziako A Coruñako probintzian dagoen udalerria da. Ferrolgo eskualdean kokatuta dago. Cedeirako itsasadarrako ipar kostaldean dago, hain zuzen ere Condomiñas ibaia itsasoratzen den Cedeirako itsasadarran.
Cedeira | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Galiziako udalerrien zerrenda | |||||||||||
![]() | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | ![]() | ||||||||||
Autonomia | ![]() | ||||||||||
Probintzia | Coruñako probintzia | ||||||||||
Alkatea | Luís Rubido Ramonde (en) ![]() | ||||||||||
Izen ofiziala | Cedeira | ||||||||||
Posta kodea | 15350/15357 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 15022 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 43°39′N 8°03′W / 43.65°N 8.05°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 85.86 km² | ||||||||||
Altuera | 137 m | ||||||||||
Mugakideak | Valdoviño, Cerdido, Ortigueira eta Cariño | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 6.626 (2022)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 77,17 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||||||||||
Matrikula | C | ||||||||||
cedeira.es |
Cedeirako santu zaindaria Itsasoko Ama Birjina da. Udalerri honetako galiziera hiztunen kopurua %93,81ekoa da. Bertako herritarrei galizieraz cedeirense - cedeirés izendapenaz ezagutzen dira, euskaraz berriz cedeiratar.
ParrokiakAldatu
- Cedeira (Santa María do Mar)
- Cervo (Santalla)
- Esteiro (San Fiz)
- Montoxo (San Xiao)
- Piñeiro (San Cosme)
- Régoa (Santa María)
- San Román de Montoxo (San Román)
- Teixido (San Andrés)
IruditegiaAldatu
Jaialdi gastronomikoakAldatu
Cedeirak uztailean Lanpernaren Festa edo Festa do Percebe jaialdia ospatzen du.
Herritar ezagunakAldatu
- Xosé Pascual López Cortón, bere poltsikoko diruaz lehendabiziko Galiaziako Lora Jokoak ("Xogos Florais de Galicia") ordaindu zituen, 1861eko uztailaren 2an A Coruñako Principal Antzokian ospatu ziren eta bertan Benito Vicetto, Francisco Añón, Villamil Castro eta Paz Novoaaren olerkiak saritu ziren. Olerki hauek gerora Karitatearen Bilduma edo Album de la Caridad liburuan argitaratu ziren.
- Alvaro Rodríguez Bereijo, magistratua, Espainiako Tribunal Gorenaren presidente-ohia eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko zergaduru den Finantza Eskubideko Sailaren Zuzendaria (1938an jaioa).
- Guadi Galego, abeslari eta gaita jotzailea, Berrogüetto folk musika taldearen abeslari-ohia, hauekin Viaxe por Urticaria, Hepta eta 10.0 diskak grabatu zituen. Hainbat musika proiektuetako partaide da. Abe Rábade eta Ugia Pedreirarekin batera N@rdestinas musika taldearen kide da, Guillerme Fernándezekin batera Espido abeslari bikotea ere osatzen du.
- Bieito Rubido Ramonde, kazetari, La Voz de Galicia egunkariko zuzendari-ohi eta TVG eta TVE telebista kateetako ohiko solaskidea da (1957an jaioa).