Arousako itsasadarra
Arousako itsasadarra Galiziako itsasadar handiena da. Rias Baixas multzoko zati da, eta Muros eta Noiako itsasadarra eta Pontevedrako itsasadarraren artean dago. Iparraldean Barbanzako penintsularekin muga egiten du (Coruñako probintzia) eta hegoaldean O Salnés penintsularekin (Pontevedrako probintzia). Bere itsas oparotasun eta hondartzengatik ospetsua da.
Arousako itsasadarra | |
---|---|
Mota | Itsasadar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°30′N 8°56′W / 42.5°N 8.93°W |
Honen parte da | Ozeano Atlantikoa |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Galizia |
Probintzia | Coruñako probintzia |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Itsasadar honetako leku nabarmen artean Arousako uhartea, Carreiróngo Parke Naturala, Galiziako Uharte Atlantikoetako parke nazionalaren barnean dauden Cortegada eta Sálvora uharteak, eta O Grove udalerria eta A Toxako uhartea dira.
Itsasadar honetan Ulla eta Umia ibaiak euren urak isurtzen dituzte. Iparraldean udalerririk garrantzitsuenak Ribeira, A Pobra do Caramiñal, Boiro eta Rianxo dira, eta hegoaldean berriz, Vilagarcía de Arousa, Vilanova de Arousa, Cambados eta O Grove.
Sakonera bokaleko 70 metroen eta Vilagarcíako senadiako 20 metroen artean dago. Galiziako itsasadarren artean sakon eta zabalena da, eta luzeraz Vigoko itsasadarrak bakarrik gainditzen du.
Itsadarrar lur lehorrean 26 km barneratzen da, eta bere zabalera Ribeira eta Cambados arteko 15 kilometroko zabaleratik, Cabío lurmuturra eta Arousako uhartearen arteko 3 kilometroko zabalerara doa.
Bere kostalde koskatu eta bihurgunetsuaz gain, itsasadar honen ezaugarri nagusia uharte, uhartetxo eta arrokadien ugaritasuna da.
Iruditegia
aldatu-
Itsasadarraren erdialdeko ikuspegia A Curotatik (A Pobra do Caramiñal)
-
Itsasadarraren iparraldeko ikuspegia A Curotatik (A Pobra do Caramiñal)
-
Itsasadarraren hegoaldeko ikuspegia A Curotatik (A Pobra do Caramiñal)
-
Arousako itsasadarra
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Galiziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |