GT Ligako 2020ko denboraldia

2020ko GT Liga
Tirán
2019ko play-offean laugarren egin ostean, denboraldi honetan Tiránek lehen mailara itzultzea lortu zuen.
Datu orokorrak
Antolatzailea Galiziako Traineruen Liga
Partaideak 16 talde (10+6)
Estropadak 19 estropada (11+8)
Hasiera 2020ko uztailaren 18a
Amaiera 2020ko abuztuaren 29a
Palmaresa
Txapelduna Tirán (95 p.)
Txapeldunordea Samertolameu (95 p.)
Ohorezko tx. Vilaxoán (73 p.)
Bueu (73 p.)
Jaitsiera Muros (23 p.)
Mera (13 p.)
2019
2021

GT Ligako 2020ko denboraldia Galiziako Traineruen Liga edo Ipar-mendebaldeko Traineruen Liga arraun lehiaketaren hamazazpigarren denboraldia izan zen. Lehen mailako txapelketa uztailaren 18an hasi zen Boiroko uretan eta abuztuaren 23an amaitu zen A Pobra do Caramiñal udalerrian; bigarren maila, aldiz, Redondelan hasi zen egun bat beranduago, uztailaren 19an, eta egun berean bukatu zen A Pobran[1]. COVID-19 pandemiak aurre-denboraldia eta egutegia baldintzatu zituen[2]; esate baterako, 2020an arraun egin behar zuten A Cabana, Amegrove eta Coruxo elkarteek euren ontziak lehorrean uztea erabaki zuten[2][3]. Bestalde, aurreko urtean ohorezko txandan emaitza ederrak lortu zituzten Mecos, Samertolameu eta Tirán lehiatzeko asmoz itzuli ziren.

Denboraldi honetako txapeldun nagusiak Moañako arraun elkarteak izan ziren: Samertolameu eta Tirán. Guztira, bosna bandera eta 95na puntu lortu zituzten, eta bi traineru azkarrenak izan ziren jokatu ziren 10 estropadetan; bi ontziek igoera play-offean arraun egiteko txartela lortu zuten. Hala ere, arrakasta handiena izan zuena Tirángo ontzia izan zen. Estropada guztietako denborak kontuan hartuz, tirándarrak izan ziren azkarrenak eta, beraz, GT Ligako garaikurra irabazi zutenak[4]. Gainera, play-offean bigarren egin zutenez, TKE Ligara igotzea lortu zuten[5]. Meirako elkartea, aldiz, azkena izan zen play-offean eta hurrengo urtean GT Ligan jarraituko du. Ohorezko txanda, azkenik, Vilaxoánek eta Bueuk osatu zuten, 73na punturekin[4].

Sailkapenaren beheko aldean, bestetik, Mera eta Muros elkarteek maila galdu zuten. Merak 13 puntu baino ez zituen lortu, 9 estropadetan motelena izan zen, eta denboraldia azkena postuan amaitu zuenez, maila zuzenean galdu zuen. Murosko ontziak, aldiz, Cesantesen eta Perilloren kontra arraun egin behar izan zuen play-offean maila mantentzeko; bigarren mailako traineruak, baina, azkarragoak izan ziren kanporaketan[4].

Bigarren mailari dagokionez, Club de Remo Puebla elkarteak nagusitasun osoz irabazi zuen txapelketa eta hurrengo denboraldian lehenengo mailan arituko da hurrenez hurren bigarren eta hirugarren egin zuten Cesantesekin eta Perillorekin batera[4].

Lehenengo maila aldatu

Partaideak aldatu

Denboraldi honetan 10 traineruk baino ez zuten parte hartu txapelketan; horietatik 5 coruñarrak eta beste 5 pontevedrarrak. COVID-19 pandemiak aurre-denboraldia eta egutegia baldintzatu zituen eta lehen mailan arraun egin behar zuten A Cabana, Amegrove eta Coruxo elkarteek euren ontziak lehorrean uztea erabaki zuten[2][3]. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna Esteirana elkartearen parte hartzea izan zen; gainera, Murosek lehen mailan arraun egiteko gonbidapena jaso zuen. Bestetik, 2019an igoera lortu ostean, Club de Remo Aresek TKE Ligan arraun egin zuen 2020ko denboraldian[6].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Probintzia) 2019
 
Bueu Club do Mar Bueu Maruxia   José Ferral Bueu (Pontevedra) 6.a
 
Cabo da Cruz B Club de Remo Cabo da Cruz Cabo da Cruz   Daniel Vázquez Boiro (Coruña) 8.a
 
Esteirana Asociación Deportiva Esteirana Esteirana   Bruno Rodríguez Lestón Esteiro, Muros (Coruña) 2.a (GTL2)
 
Mecos Club de Remo Mecos Mequiña   Francisco González O Grove (Pontevedra) 3.a
 
Mera Centro Deportivo Mariñeiro A Mariñeira   Jose Pelaez Botas Oleiros (Coruña) 7.a
 
Muros Club de Remo Muros Muradana   Daniel Canosa Muros (Coruña) 10.a
 
Rianxo Club de Remo Rianxo Concello de Rianxo   Alberto Hermo Rianxo (Coruña) 9.a
 
Samertolameu Sociedad Deportiva Samertolameu A Terca   Daniel Pérez Fandiño Meira, Moaña (Pontevedra) 4.a
 
Tirán Sociedad Deportiva Tirán Mar do Con   Benjamín Vázquez Peña Tirán, Moaña (Pontevedra) 2.a
 
Vilaxoán Club de Remo Vilaxoán A Revenida   Rogelio Tarrío Vilagarcía de Arousa (Pontevedra) 5.a

Estropadak aldatu

Denboraldi honetan 10 estropada eta bandera baino ez ziren izan jokoan[1].

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. VI Bandeira Marina Cabo de Cruz-Concello de Boiro Boiro, Coruña 2020ko uztailaren 18a
 
Samertolameu
2. XXVI Bandeira Concello de Vilagarcía Vilagarcía de Arousa, Pontevedra 2020ko uztailaren 19a
 
Samertolameu
3. IX Bandeira Virxe do Carme O Grove, Pontevedra 2020ko uztailaren 25a
 
Tirán
4. VI Bandeira Illa de Samertolameu-Concello de Moaña Moaña, Pontevedra 2020ko uztailaren 26a
 
Tirán
5. XXV Bandeira Concello de Bueu Bueu, Pontevedra 2020ko abuztuaren 8a
 
Tirán
6. XXV Regata Concello Bueu Bueu, Pontevedra 2020ko abuztuaren 9a
 
Samertolameu
7. XXXVIII Bandeira Concello de Moaña Moaña, Pontevedra 2020ko abuztuaren 15a
 
Samertolameu
8. XVII Bandeira Concello de Rianxo Rianxo, Coruña 2020ko abuztuaren 16a
 
Tirán
9. XIII Bandeira Concello de Muros Muros, Coruña 2020ko abuztuaren 22a
 
Samertolameu
10. IV Bandeira Muros de San Pedro Muros, Coruña 2020ko abuztuaren 23a
 
Tirán

Sailkapena aldatu

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Banderak Lorpena
1. Tirán 95 9 9 10 10 10 9 9 10 9 10 5 Igoera play-offa
2. Samertolameu 95 10 10 9 9 9 10 10 9 10 9 5
3. Vilaxoán 73 8 8 5 8 8 7 8 6 7 8 - Ohorezko txanda
4. Bueu 73 7 7 7 7 7 8 7 8 8 7 -
5. Cabo da Cruz B 62 6 6 8 5 6 6 6 7 6 6 -
6. Mecos 48 5 5 6 3 5 5 5 5 5 4 -
7. Esteirana 36 4 2 4 6 4 4 3 3 3 3 -
8. Rianxo 34 3 4 3 4 3 3 1 4 4 5 -
9. Muros 23 2 3 2 2 2 2 4 2 21 21 - Jaitsiera play-offa
10. Mera 13 1 1 1 1 1 1 2 1 2 2 - 2021eko GT-2 Liga

1 Lehen mailako azken bi estropadetan Murosek ez zuen parte hartu herrian bertan COVID-19ak bizi zuen agerraldiaren ondorioz. Batzordeak, justifikatutako hutsegitea zela erabaki ostean, 2 puntu eman zizkion taldeari estropada bakoitzeko[7].

Jaitsiera/Igoera play-offa aldatu

Jaitsiera/Igoera play-offean hiru ontzik parte hartu zuten: bigarren mailan hurrenez hurren bigarren eta hirugarren postuan gelditu ziren Cesantesek eta Perillok; eta lehenengo mailan bederatzigarren egin zuen Murosek. Hirutik bik baino ez zuten lortuko hurrengo denboraldian lehen mailan arraun egiteko txartela[4].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (probintzia) Emaitza
 
Cesantes Círculo Cultural Deportivo Cesantes San Pedro   - Cesantes, Redondela (Pontevedra) 2.a (GT2L)
 
Muros Club de Remo Muros Muradana   Daniel Canosa Muros (Coruña) 9.a (GT1L)
 
Perillo Club de Regatas Perillo Santa Olalla de Lubre   Alejandro Alvedro Oleiros (Coruña) 3.a (GT2L)
Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1. estrop. 2. estrop. Lorpena
  1 Cesantes 6 3 3 2021eko GT Liga
  2 Perillo 4 2 2
  3 Muros 2 1 1 2021eko GT-2 Liga

Bigarren maila aldatu

Partaideak aldatu

Denboraldi honetan 6 traineruk baino ez zuten parte hartu txapelketan; horietatik 3 coruñarrak, 2 pontevedrarrak eta asturiar 1. COVID-19 pandemiak aurre-denboraldia eta egutegia baldintzatu zituen eta bigarren mailan arraun egin behar zuten Cedeira eta Mugardos elkarteek euren ontziak lehorrean uztea erabaki zuten[2][3]. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna Narón eta Puebla ontzien berragertzea izan zen. Gainera, lehen mailako txapelketa osatzeko Murosek maila gorenean arraun egiteko gonbidapena jaso zuen[6].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Probintzia) 2019
 
Castropol Club de Mar de Castropol Ría del Eo   José Quintana Fernández Castropol (Asturias) 6.a
 
Cesantes Círculo Cultural Deportivo Cesantes San Pedro   - Cesantes, Redondela (Pontevedra) 4.a
 
Chapela Club de Remo Chapela Arealonga   Santiago Núñez Paredes Chapela, Redondela (Pontevedra) 7.a
 
Narón Club de Remo Narón Punta Caleira   Eugenio Pena/Santiago Fernández Narón (Coruña) -
 
Perillo Club de Regatas Perillo Santa Olalla de Lubre   Alejandro Alvedro Oleiros (Coruña) 8.a
 
Puebla Club de Remo Puebla Carmela   José Parada Millán A Pobra do Caramiñal (Coruña) -

Estropadak aldatu

Denboraldi honetan 8 estropada eta 6 bandera baino ez ziren izan jokoan[1].

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. III Bandeira Chapela Concello de Redondela Redondela, Pontevedra 2020ko uztailaren 19a
 
Puebla
2. XXXIV Bandeira Concello de Redondela Redondela, Pontevedra 2020ko uztailaren 25a
 
Puebla
3. 2020ko uztailaren 26a
 
Puebla
4. II Bandeira Cidade de Narón Narón, Coruña 2020ko abuztuaren 1a
 
Puebla
5. XXXVIII Regata Concello de Moaña Moaña, Pontevedra 2020ko abuztuaren 15a
 
Cesantes
6. XVII Regata Concello de Rianxo Rianxo, Coruña 2020ko abuztuaren 16a
 
Puebla
7. XV Bandeira Concello de A Pobra A Pobra do Caramiñal, Coruña 2020ko abuztuaren 22a
 
Cesantes
8. 2020ko abuztuaren 23a
 
Cesantes

Sailkapena aldatu

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1 2 3 4 5 6 7 8 Banderak Lorpena
1. Puebla 45 6 6 6 6 5 6 5 5 4 2021eko GT Liga
2. Cesantes 39 1 5 5 5 6 5 6 6 2 Igoera play-offa
3. Perillo 31 5 4 3 4 4 3 4 4 -
4. Narón 19 2 2 1 3 2 4 3 2 - Ohorezko txanda
5. Chapela 16 3 1 2 -1 3 2 2 3 -
6. Castropol 15 4 3 4 42 -3 -3 -3 -3 -

1 Chapelaren trainerua behar ez zen tokitik sartu zen helmugara, eta epaileek estropadatik kanporatu zuten[8].
2 Castropol herrian COVID-19aren egoerak okerrera egin zuenez, Castropol elkarteak 4. jardunaldian parte ez hartzea erabaki zuen osasun ardunen gomendioak jarraituz. Justifikatutako hutsegitea izan zenez, Batzordeak 4 puntu ematea erabaki zuen[9][10][11].
3 Castropol elkarteak txapelketa uztea erabaki zuen[12].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c "Calendario de regatas". Liga Galega de Traíñeiras. 2020.09.29
  2. a b c d "Traballando na volta da actividade". Liga Galega de Traíñeiras. 2020.09.29
  3. a b c "A Liga Galega de Traiñeiras confirma a participación de 31 clubs para 2020". Liga Galega de Traíñeiras. 2020.10.01
  4. a b c d e "Resultados - Clasificación xeral". Liga Galega de Traíñeiras. 2020.10.11
  5. "Play-offa". Eusko Label Liga. 2020.10.11
  6. a b "Clubs 2020". Liga Galega de Traíñeiras. 2020.10.03
  7. "O CR Muros e CR Rianxo femenino, causan baixa". Liga Galega de Traíñeiras. 2020.10.03
  8. "". Liga Galega de Traíñeiras. 2020.10.05
  9. "Puebla gaña en Narón nunha regata marcada pola ausenza de Castropol". Liga Galega de Traíñeiras. 2020.10.05
  10. "CM Castropol suma 4 puntos máis na xeral". Liga Galega de Traíñeiras. 2020.10.05
  11. "Castropol non participará en Narón". Liga Galega de Traíñeiras. 2020.10.05
  12. "O CM Castropol causa baixa na competición de Liga B". Liga Galega de Traíñeiras. 2020.10.03

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu